David Trueba zuzendari eta idazleak Los Morancos sevillarrak goraipatzen duen bitartean, ez litzateke gaizki egongo epe luzeko beste bikote bat berreskuratuko bagenu. Faemino y Cansado, eguneroko umorea lantzen duen bikote surrealista, Gipuzkoan bueltan da “¡Como en casa ni hablar!” ikuskizunarekin. Irungo Amaia antzerkian egongo dira larubatean, 20etatik aurrera. Sarrerak aspaldi agortu ziren. Oraingo honetan bikotearen erronka ez da ahula: gutxi jota 23 alditan lortu behar dute publikoaren irribarrea. Helburu hau lortzeko “eduki barregarria” duten 26 esaldi sakabanatuko dituzte saioaren zehar.
Sarrerarik gabe geratu diren haientzat 5 sketch aukeratu ditugu. A tope Faemino y Cansadorekin.
Zinemaren kola / Ezin da erre
“Qué va, qué va, qué va / Yo leo a Kierkegaard“. Telebistan fama handia izan zuen esaldia dugu eta sketch bukaeran erabili ohi da publikoaren laguntzaz. Euren zentzugabeko umore zoroa ondo baino hobeto laburbiltzen du kutsu intelektual apur batekin. Bien arteko borrokak zinemaren kolan edo errre ezin daitekeen leku batean mitiko estatusa dute. Faemino y Cansadoren gailurra. Guztiak “kalabozoan” bukatzen dira. Hona hemen asko gustatzen zaizkigun pare bat sketch.
Rayos López / McDonalds
Arroyito eta Pozuelón, madrildar estiloko pareja, bikotearen pertsonai ezagunak dira. Zigarroa erretzen eta ardoa edaten ateratzen dira eszenatokira eta bizitzari buruzko “gogoeta” sakonak botatzen dituzte zentzurik ez duten argudioekin. Kasu honetan “Rayos López” eta McDonalds-en bideoak batzen ditugu amankomunean biriki eta bihotzen medikuak dituztelako.
Optikan
Ezagunak diran bikotearen eszenak medikuan, psikiatrarekin… eta optikan. Bikaina eta pentsaezina da oftalmologo eta bezeroaren arteko elkarrizketa hau, bi minutu luzatzen den berriketa ondo funtzionatzen ez duten betaurreko batzuei buruz. Cansado oso haserre optikatik alde egiten duenean Faeminok dio: “Jope gizon, eta gero diote optika erreza dela”.
Ez dago komentariorik