2009. urtean David Garrancho donostiarrak garagardo txekiar batek antolatutako txapelketa irabazi zuen. Bertan kañak ondo zerbitzatu behar ziren. Donostian ohiko aktibitatea bada ere gutxiek izaten dute pazientzia edalontzia inklinatzen, pare bat behatz zehatz neurtzen duen aparrarekin edota edalontzia behar den bezala atsedena hartzen. Kaña ondo zerbitzatzearen artea ez da euskal ostalaritzaren puntu fuertenetariko bat. Baina hemen ere badaude salbuespenik.
Iñigo Agote -Kalima taberna-
“Azkenaldian jendea atentzioa xehetasunetan ipintzen du eta kaña bikainak zerbitzatzen badituzu, esate baterako, puntuak irabaz ditzakezu. Oraindik badaude aintzinako estiloarekin lan egiten duten lekuak: edalontzia gora eta behera mugitzen dute bezeroari zirrara handia eragiteko”.
Kañero gustokoenak: Mahou, Kronenbourg eta Estrella Galicia.
¿Trikimailuren bat? “kaña zerbitzatu aurretik edalontzia urez busti, garagardoa irristatzen da eta zaporean, testuran, etab. igartzen duzu. Edalontzian geratzen diren arrastoekin garagardoa zenbat tragutan eran duzun jakin dezakezu”.
Imanol Basterra -Akerbeltz taberna-
“Edalontzia oso garrantzitsua da. Diotenez, garagardoa edalontzian osatzen da. Edalontziaren inklinazioa 45 gradutakoa izan behar du eta lehenengo tantak kanpoan isuri behar dira”.
Kañero gustokoenak: Mahou ***** eta Estrella Galicia.
¿Trikimailuren bat? “Iturriari trankiloa hartu krema ahalik eta hoberena atera dadin”.
Susana -Antonio taberna-
“Garagardoaren tenperatura hotza eta konstantea izan behar da. Eta arrozarekin esaten den bezala, kaña itxaron behar da. Panzientzia, beraz”.
Kañero gustokoenak: Cruzcampo, Heineken, Keler, Kronenbourg eta Daura (Zeliakoentzat).
¿Trikimailuren bat? “Amaieran hiru kolpe eman behar zaizkio edalontzeari, aparra ipintzeko eta geratzen den burbuila krema bilakatu dadin”.
Óscar -A Fuego Negro taberna-
Kañero gustokoenak: Estrella Galicia eta Foster.
¿Trikimailuren bat? Baxera egokia izan behar du eta edalontzia estua izan behar da; kaña moduko edalontzia, alegia. Eta aparra beharrean krema atera behar da.
Ez dago komentariorik