Bihar gauean Donostian eskaintzen diren plan kulturalak ezinobeak dira, baina ukitu alternatibo bat eman nahi diogu asteburuari. Hondarribiako Laburmetraien Erakustaldi-ra goaz. Itsas Etxea auditoriumean hain zuzen ere 7 pelikula interesgarri ikusteko aukera izango dugu eta 2 euroren truke. Kimuak 2013ren uzta erakargarriaz ari gara hizketan, Goya irabazi berri duen “MINERITA”, eta Borja Cobeaga donostiarraren, 8 apellidos vascos-en gidoilaria, “DEMOCRACIA” harrigarria, besteak beste.
Plana ez da proiekzioekin agortzen. Sarrerarekin Kirol Portuan dagoen eta Santamaría anaien izeneko Basque tabernan lunch-a egongo da. Bertan Primo kolektiboaren erakusketa gomendagarria dago. Bestetik Naica pop taldearen partaideak musika jartzen egongo dira. Hauxe eskainiko den menua: laburmetraiak, pintxoak eta festa.
Demetrio Elorz zuzendariarekin hizketan egon gara informazio gehiago eman dezan:
¿Zer aurkituko dugu erakustaldian?
Oso giro polita eta Kimuak laburmetraiak pantaila handian ikusteko aukera. Gezurra badirudi ere, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen laburmetrai hauek ezagutzen ez duen jende ugari dago.
Kontzeptua hirukoitza da: zinema, gastronomia eta festa
Azkenaldian oso ondo funtzionatzen dute kultura, gastronomia etab. batzen dituzten ekimenak. Plana borobila da oso: 20tan laburmetraiak, lunch “Basque” tabernan eta nire laguna ona den Charlie Naica-k musika ipiniko du. Jendeak ondo pasa dezan nahi dugu mahai baten inguruan (nire amak dioen bezala, erlazionatzeko bide paregabea da) eta, batez ere, JENDEA ZINERA JOAN DADIN.
Donostiatik mugitzeko arrazoia…
Arrazoia bertan aurkituko dute.
Ez dago komentariorik