Lurrazpiko Festa jaialdia berebiziko parrandaz amaitu zen. 20 kontzertu inguru, jende pila eta oso giro onaz gozatu genuen. Inoiz baino talde gehiago ikusi ditugu hirrugarren edizio honetan. Inoiz baino kalitate gehiago egon da. Dabadaba aretoan ekin genion festari urtarrilak 30 ostiralean eta igande goizean amaitu genuen parranda Gasteszena aretoan. Primavera Sound txiki bat zirudien: estilo guztietako zuzeneko emanaldiak (rock and roll, pop, indie, punk, garaje…) eta sorbalda gainean irten beharko ziren hainbat eta hainbat talde: Biznaga, Pablo Und Destruktion, Los hermanos Cubero, El Último Vecino, Discípulos de Dionisos, Los Chicos, Joe Crepúsculo…
Jarraian Lorena Otero argazkilariaren kronika:
Balladurians frantsesak garaje bikote bat da. Berarekin hasi zen festa. Eta bere alabekin:
Ondoren Beach Beach igo ziren eszenatokira. Gitarrez jositako pop fina:
Eta Biznaga taldearekin punk-a iritsi zen eta baita… festa tropikala. Backstage on fire:
Larunbatean Egiako aldapak igo genituen Gasteszena aretoraino. Nobedade gisa, aurten janaria eskaini zuten:
Hiri ezberdinetatik etorri zen jendea agertu zen. Aurpegi berriak. Eta baita, nola ez, betiko jendea ere. Adibidez, pop donostiarraren bi eredu:
Gerardo, Los Chicos taldearen bikietako bat. Edo bestea da?
Los Chicos eta Discípulos de Dionisos. Eszenatokitik at lagunak eta elkarrekin parranda egiten. Gora porno-punk-rocka!:
En el escenario se está mejor:
Alaska y los Pegamoides? Ez, rocker bat:
Festa bukatu da. Agur parranda:
Ez dago komentariorik