• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
meyvi-alfajores-choco
Denborapasa 0

MEIVY: BIZITZARAKO ERREZETA GOZOAK

Ruth Pérez de Anucita @anucita · 05/03/2014

Meivy, babesleku argentinarra Grosen: alfajorrak, “dulce de leche” eta azukrez jantzitako tentazioak

Gure historia idatzi izan du azukreak hasieratik: bitxikeriak, gozotasunak, baina beti goxotasunak. Mila eta bat gauek transmititzen duten gogoberotasunetik (“oh pastelak! Gozo, fin, eta bikainak; hatzekin biribilduak! Zuek zarete pozoi guztien antidoto! Nire esperantza bakarra, nire pasio guztia, ez zait ezer hainbeste gustatzen!”) Maía Antonietak eman zuen erantzunera (Stefan Zweig-ek bera izan zela ukatu zuen); erregina austriarraren erantzuna ondorengoa izan zen herritarrek ogirik jan ezin zezaketela esan ziotenean: jan ditzatela pastelak!

meyvi-pastelería-dueñasMeme Harsich eta Virginia Molini bikoteak ez dute aukeratzera behartzen: ogia, pastelak eta ia bezeroek desira dezakeen guztia eskaintzen dute Grosen duten aterpe txikitik. Biek ikasi zuten sukaldaritza Buenos Airesen. Harsichek orduan Kursaalean zegoen Martin Berasategiren jatetxean praktikak egiteko gurutzatu zuen ozeanoa. “Mutual batean egiten nuen lan, eta hiru hileko baimena eskatu nuen: bi praktikak burutu ahal izateko, eta hirugarrena Europan barrena bidaiatzeko. Lana eskaini zidatenez, uko egin nion bidaiatzeari… Gerora gehiago eskaini zidaten. Nire familia ez zegoen ni hemen geratzeko prest.  Eguerdiko ordu bietan amaitzen zen lana, eta asteburuetan libre izaten nuen, baina sukaldaritza zen niri gustatzen zitzaidana”, dio Memek. Euskaldun batekin ezkonduta dago orain, eta ez du ezerk hemendik “mugitzen”. Hala ere, “beti” du bisitan nostalgia.

Sukaldaritza ikasten zuten beste ikasle batzuekin pisua konpartitzen zuelarik ezagutu zuen Alikante eta Sevillan ere lan egin duen Virginia. Krisi egoeran murgildurik, lagunentzako eta lagunen lagunentzako postreak eta pastelak bi urte luzez prestatu ostean, eta gozogile autoestimua sendotuta dutelarik, askok, noizbait, gure buruari galdetu(ko) diogun galdera egin zieten berei: zergatik ez gara martxan jartzen?

Pasaden ekainean, iritsi zirenetik bizi izan diren auzoko Gran Via 19-n ireki zuten Meivy (haien izenen lehen bi hizkiak baturik sortutako hitza, zeina ingeleseko “beharbada” hitzaren gisan ahoskatzen den…). “Hasiera zaila izan zela” onartzen dute.  Baina buelta eman diote egoerari, eta hori ikusteko haien kafe zoragarriak, txokolatezko brownie-ak, alfajorrak, “dulce de leche”-ko kokitoak, gazta, platano eta intxaur tartak, jogurt griegoz egindako bizkotxoak edo diabetikoentzat egindako postreak probatu besterik ez dago.

meyvi-alfajores

“Bezeroa eskuartean ezberdina den zerbaitekin atera dadin saiatzen gara, eta ahal izan ezkero le armamos una tarta en el momento, txokolate, bainila, merenge edo marrubiekin”. Txikia da frantses kutsua duen patisserie­-a. Lau aulki eta kafe katiluak pausatzeko barra bat besterik ez ditu Clarin egunkariaren ebakinak eta Julio Cortazar-en kikarak dituen dendak. Tamaina da mateak ez zerbitzatzeko arrazoia, izan ere, kanonek markatu moduan, “espazioa behar da hauek dastatzeko”. Hala ere, matea zerbitzatzeko modua aurkitu dute: infusio gisa. Udaran kafe hotza eta limonada dira nagusi.

Hemengo eta hango, de acá y ashá, errezeta eta osagaiek osatzen dute haien sukalde eskaintza, eta osagai berezia, paperezko poltsen zigiluan azaldu moduan: maitasun handiz eginikoa da. Haiek egiten ez duten gauza bakarra kruasanak dira (Frantziatik ekartzen dituzte, eta etxeko produktuak ez badira ere, merezia dute ospea).  Pasaden igandean bezero batek esan zien moduan: “El Cafetal-era tartak eramateagatik ezagutzen zintuztedan. Kostatu zait zuek aurkitzea, baina lortu dut; nire ahizpak eman dit pista”.

meyvi-logoUsain onekin aliantza sekreturen bat izan behar du lokal honek: perfumeria bat zen lehen, orain, aurki ditzakegun usainek  urdaila esnatzen dute. Armairua eta erakusleihoa gorde dute, eta beste hainbat objektu ere birziklatu ditute lokalari kutsu vintage-a eman ahal izateko. Buenos Aireseko taberna batean oinarritu dira bitrinen behealdea egunkari argentinarrez estaltzeko. “Honek sortzen duen efektua gustatu zitzaigun… eta besoko mina genuen hainbeste margotu ostean –dio Virginiak-. Acabamos recansadas”.

Haien produktuek lortu duten famarekin alderatu daiteke bakarrik nagusien sinpatia. Kulpa sentimendua dutenentzat ere, badute errezeta: “Tentazio batez libratzeko modurik onena, tentazioan erortzea da”.

Partekatu Tweet

Ruth Pérez de Anucita

De pequeña quería ser camarera, salvadora de la Humanidad y periodista. Solo he conseguido ser lo último, y llevar la bandeja en algún pintxo-pote. A una isla desierta llevaría libros. A una poblada, también.

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo