1.- Mogamboko inauteria (Trintxerpe, Azkuene 17)
Urtezahar-gaua Mogambo aretoraren programazioaren altxorra da. Inauteri ero baten antzera antolatzen dute gaua: kontzertuak, djak eta debaldeko edana, guztira 30 euro. Musika aldetik, gaueko aukerarik erakargarriena da. Bertsioak egiten dituen talde bat egongo da (Vibradores) eta baita Copycats garaje-punk hirukote andaluza, Cynics eta Protex-en influentziak dituena. Uda honetan “Miss The Strange” EP txukuna kaleratu dute. DJ gisa, italodisco musika lantzen duten bikote bilbotarra, We Love Dolce Vita, eta DJ Naturista. Plan bikaina.
2.- PriMu Festa, Planeta Langostini (El Muro taberna, JM Barandiarán 26)
Jorge Primo-k behin Kulturaldian onartu zigun festa bat antolatzen duenean kartela diseinatzen asko gozatzen duela. Berriz ere aparteko lana egin du marrazki orijinal eta polit honekin. Azkenaldian Cosas Primo-ko mutilak NimuTv programatzaileekin elkartzen dira eta PriMu gisa aurkezten dira. Aurreko Jazzaldian bezala, Groseko El Muro tabernan egongo dira biak eta Apartamento 14 (Legazpi kalea 1 ) dendan 20 euro (copa + chupito + sorpresas) balio duten sarrerak erosi daitezke. Donostiako modernoak hemen bilduko dira elektronika, hip-hop, pop, bizarradak… entzutera.
3.- Surfing The Street festa (Doka, Errege Zain 20)
Surfing the street-en agenda asko gustatzen zaigu eta Donostian zer gertatzen den jakiteko oso gomendagarria da. Doka aretoan festa bat antolatu dute eta prezioa 30 euro-koa da. Sarreraren barne: 2 kopa + 2 txupito + kanapeak + zozketak. Digitalism taldearen “Pogo” abesti itsaskorra festaren bideoan ateratzen da. Indie musika 2014 ondo hasteko.
4.- Dr. Punko, “Bye, Bye Black 2013” (Eiger edaritegia, General Jauregi 6)
Punko donostiarra dj ezaguna da hirian, musika afroamerikarrean aditua eta Mojo Working festibalaren antolatzailea. Eiger taberna rockanroleroan asko egoten da Punko eta urtezahar-eguna benetan erakargarria dirudi: 10 euroren truk kopa bat eta sekulako single bana (Lazy Leister eta Melvin Davies artean aukeratzeko) Gure Gauza elkarte eta argitaletxeak kaleratuta. Eta noski, soul eta r&b musika distiratsua dantza dezakezu.
5.- London Rock House (San Bartolomé kalea 25)
Zonak aspaldi galdu zuen xarma eta girorik ez dago haren kaleetan. Baina bizpahiru taberna bizirik diraute eta horietako bat London Rock House da. Jam session ezberdinak antolatzen dituzte eta pop-rock musika entzuten da tabernan. Antolatu duten festaren prezioa 25 euro dira: 4 kopa + txupito eta cava debalde + kotilloi poltsa.
Ez dago komentariorik