• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
La Guinda, interior
Denborapasa 0

ZABALETA KALEA: ALDAKETA LASAIA

Jon Pagola @jonpagola · 04/12/2013

Tortila pintxoak, vintage arropa, etxean egindako postreak... armonia osoz bizi dira denak Zabaleta kalean. Bertako kafetegi, denda eta tabernak bisitatu ditugu arratsalde batez

Saturnino Delgadoren bezero ohiak ileapaindegira bueltatuko balira sorpresaren bat edo besterekin topatuko lirateke. Duela 42 urte Delgadoren ileapandegiaren inguruan betiko dendak pilatzen ziren: alfonbra dendaren bat,  mertzeria bat, garraio agentzia, automobilak konpontzen dituzten mekanikariak… Paisaia (ia) guztiz aldatu egin zaio Zabaleta kaleari eta Nafarroa hiribidea eta Kataluina plaza arteko tartean  gauzak ez dira lehen bezala izango. Delgadoren establezimendua mirarizko fenomenoa da, denborak aurrera joan ahala bizirik jarraitzen baitu. Gaur egun haren seme-alabak ileapaindegiaren negozioa daramate.

Ez dira Zabaleta kalean tabernak eta kafetegiak falta. Taberna eta jatetxea ere den  Salteko beiratetik Zurriola hondartzaren zatitxo bat ikus daiteke. Otsaila geroztik dago irekita eta bertan gosariak, eguneko menuak (9 euroren truke babarrun plater osoa jan dezakezu edaria eta ogiarekin), 6/7 euro artean zerbitzatzen dituzten koktelak… eskaintzen dituzte. 200 metro karratu ditu guztira eta bi solairutan banaturik dago. Behean, jolas-areto bat ere badago. Gran Via kaleko espaloia gurutzatuz taberna ugarirekin egiten dugu topo. Capricho da horietako bat eta Kontxa eta Zurriola hondartzetako argazki handiekin dago apianduta. Establezimendu handia, surf zale eta ñoñostiarrentzat oso aproposa dela dirudi. Kartel batean ikus daiteke pintxo-potea asteartea eta ostegunetan ere egiten dutela.

55. zenbakian La Guinda kafetegia kokatzen da. Hemen ere kartak eta menuak dituzte. Xarmaz beteriko gunea da orain duela bi urte Romina Mosquerak ireki zuen establezimendua. Barnean goxotasuna da nagusi eta egurrez josita dago. Langileekin hizketan hasten garenean inguruko bezeroekin lan egiten dutela aitortzen dute. Zerbitzari batek mahairaino ekartzen digu eskatutako kafea eta bitxikeri moduan dio bera ere bezeroa izan dela bertan lanean hasi aurretik. Nabaritzen da pozik dagoela. Eta zerbait gomendatzeko eskatzen diogunean limoizko pastela eta txokolatezko pastela zatiak seinalatzen ditu beste askorekin batera. “Ezingo nuke bakar bat aukeratu!”, aitortzen du. Atera eta eskubira biratzen dugunean Essencia Ardodenda-rekin topatzen gara. Delgado ileapaindegiaren parean gaude. Ezin dugu barrura pasa. Dirudienez, dozena erdi bezero ardo-dastatze pribatu batean daude eta Iñaki eta Dani, denda honetako jabeak, ezin garela sartu abisatzen digute edukazio osoz. Hogar Dulce Hogar kafetegia Bermingham kalearekin gurutzatzen da. Izena goxoa badu ere ez du La Guinda-ren xarmarik. Hala eta guztiz ere ederki ekipatua dago: Wifi seinalea, liburuak, sofa erosoak etab.

la-guinda-pasteles-donostia
pintxo-tortilla-patata-bar-zabaleta
la-guinda-pastelería-donostia

Badaude betiko zaporea mantentzen duten establezimendu ale batzuk. Mito estatusa lortu duen Mandarin txinatar jatetxea edo Casa Galicia jatetxea, bi adibide argi dira. Azkeneko hontan euskal sukaldaritza eta galiziarra fusionatzen dituzte. Pintxo bat hartu nahi badugu eta patata tortila zalea bazara… ez zaitez larritu. Zabaleta tabernan primerakoak egiten dituzte.  Ez dago batere  gaizki beheko solairuan ezkutatzen den Zas taberna. Paretak gorriz margotuta ditu eta pare bat eskailera jeitsi behar dira baxu batera iristeko. Hori bai, nahiko estua da.

Erosketak egin nahi badituzu eskaintza ez da hain oparoa izango, baina tira, denda interesgarriren bat aurki daiteke. 43. zenbakian, beste baxu batean, Vintage closet  dago eta arropa vintage-a eskainiko dizute; ondoan, itsatsita, ez ohiko arropa saltzen duten La Fábrica de Colores denda kokatzen da. Behin Cataluina plazara iristen bazara oinez jarrai ezazu Teorema tabernara iritsi arte. Bertan musika dotorea entzun dezakezu. Gaur, esate baterako, Nikki Hill-en diskoa jarri dute.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo