• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Batman-comic
Irakurketa 0

(BASKMAN ITXAROTEN DUGUN BITARTEAN) BATMANEN BI LIBURU GOMENDATZEN DITUGU

Garoa @egaroa · 13/02/2014

Batmanen komiki eta entsegu bana gomendatzen ditugu. Eta bitartean gure Baskman euskalduna itxarongo dugu Donostia® zaindu dezan.

Euskal kostaldean, eta bereziki Donostia eta Zarautz bezalako herrietan, otsailaren 2ko goizaldeko lehen orduak lazgarriak izan ziren. Itsasokada etorri zitzaigun gainera, hamaika triskantza eta buruhauste utziaz atzean. Urumeako laugarren zubira arte iritsi ziren olatuak. Dena papurtuz ibilean. Honek “munduaren amaiera dator eta zonbiek janen gaituzte” estiloko film baten tankera zuela diotsuet. Argien orduan izaten baitugu, katastrofeek eta naturak kikiltzen gaituenean: hemen superheroi bat behar dugu. Eta nire begiko heroia Batman izaki, beno, nirea eta beste askorena egia esatera -Zertarako egin originalarena beste bat bere ordez jarriz, denok dakigunean bera dela onena…- Makilakixkiren nire remakeak Kontxako badian izango luke kabia (Ez aztoratu aizue! Aski ederki dakit Gotham ilunak ez duela Donostia ederraren antzik, egun euritsuetan salbu noski) Donostiako parajerik ederrenera begirako kristalera zabaldun jauregitxo batean.

Kirolari petoa izanen litzateke, eta nola ez, surfista iaioa. Zinemaldiko eta Jazzaldiko festa hoberenetan bera ezingo zen falta, eta hiria hobetzeko dirulaguntza amultsuak emango lituzke. Batmanek, barka, BASKMANek®, super baskboarda izanen luke gadget andanarekin, gaiztoengandik libratzeko, eta era berean erasotzeko. Txakolin eta pintxozale amorratua bera; kolore zuri-urdineko neoprenoz jantzi eta bere kapa erraldoiaz aterpe emango liguke euria egiten duenean, gure festak ospatzeko. Eta oso oso ikaragarri ona legoke…

lluvia-mal-tiempo-paraguas-donostia-san-sebastianZertara dator hau guztia? Ez zaizue inoiz burutik pasa: zer gertatuko litzaieke DC edo Marveleko superheroiei, beste garai batean, beste mundu batean bizi izan balira? Premisa hauek aintzat hartuz bi liburu gomendatuko dizkizuet: komiki bat, “Batman en nueve vidas” DC Cómics eta bestea, entsegu bat: “Batman desde la periféria. Un libro para fanáticos y neófitos”. Hainbat autorek idatzia. Alpha Decay argitaletxeak kaleratua. Historiako heroi ilunena aztertzen duen entsegutxo bilduma bat funtsean.

“Batman en nueve vidas”

“Batman en nueve vidas” liburua, detektibeen eta superheroien komiki generoen nahasketa da. Ale honetan, Batmanen aurkari guztiek dute kabida, gaizkileak denak, baina era berean denak humanoak. Irakaspenak berbera izaten segitzen du ordea. Batzuen gutiziak, besteren maliziak, guztiak suntsitzen dituzte. Selina Kyle (Catwoman) asasinatua da. Gothameko estoldetan giza musker batez mintzo dira zurrumurruak. Jack (Joker) jokoa maite duen gizarajo bat, Edward Nygma ausikiek eta asmakizunek jandako kontablea, Oswald Cobblepot estortsiogile elegantea, Harvey Dent bi aurpegidun abokatua eta bere interesak edo, agian, Bruce Wayne Gothameko aberatsa… Guztiak dira susmagarri Gordon polizia buruarentzat. Literatura ona komiki on baten barnean.

“Batman desde la periferia. Un libro para fanáticos y neófitos”

Gomendatu dizuedan bigarrena, Batmanen inguruko hausnarketa sorta bat da, Batman beraren kanpotik, gaizkileen ikuspegitik, edo arte pop edo noir-etik. Nik bi nabarmenduko nituzke zehazki. Laura Fernandezena bata: “Breve historia (y sentido) de las chicas murcielago”, Batmanen istorioan emakumeek duten papela xehetzen duena. Batmanen eta bere pupilo Robinen arteko harreman homosexualaz ari zen, Werthan psikiatra alemaniar ezagunaren entsegu baten argitalpenak AEBtako kongresuko debate bat ekarri zuen, gerora Comics Code Authority polemikoa sortzeko. Zentsura iritsi zen komikien mundu ordura arte librera gobernuaren eskutik, zeinak formalki adierazi baitzuen, komikiek indarkeria, delinkuentzia eta homosexualitatea bultzatzen zutela.

catwomanCatwoman izan zen zentsuraren lehen biktima. Gobernuaren irudiko, Batmanekin izaten zituen enkontruak sobera erotikoak baitziren. Gidoilariek orduan bat-familia sortzeko hautua egin zuten: Batman, Robin eta hauei batu zitzaien trapezista ohi gazte bat: Batwoman. Istorioaren puntu honetan aski ezaguna da komikien sexismoa, Batmani ez baitzion grazia zipitzik egin emakume batek bera salbatzeak, eta bere gizontasuna zalantzan jartzeak. Horretxegatik Batwoman bigarren edo hirugarren planoan geratuko da ordutik. Esan nahi da, etxean geratu zela afaria prestatzen, erropak garbitzen… 50. hamarkada zen. -Elektra ikusi nahiko nuke superheroi ezagunenak txikitzen (eta baita gidoilari bateren bat ere)-.

Aldaketa hau medio, Batmanek Goenkale bihurtzeko arriskua zuen, eta  Batman ar alfa bat, pitxabrava bat bihurtzea izan zen gidoilarien hurrengo jirabuelta. Aurrekoa baino egokiagoa agian. Kate Kanek (Batwoman), bere buruaren jabe izatea lortzen du azkenik, mendeku gosedun lesbianaren papela hartuz. Dirudienez lesbiana bat bada nahikoa etsai Batmanentzat. Babs Gordon da Batmanen istorioetan ageri den beste superheroina bat. Gordon poliziaren alaba, behinola bere liburutegian bertan Batman eta Robin salbatu zituen liburuzain umila da. Kuriosoa da pertsonaia: Batman bera, Batman dena baino gehiago maite duen liburuzaina. 1967, urte bat igaro da soilik Valerie Solanasek SCUM manifestua atera zuenetik, eta lan berdintasunaren aldeko telebistako spot bateko protagonista da Batwoman. Eta gizontasunaren mundu honetan, kurpildun aulkian amaitzen ditu bere egunak Batgirl-ek La broma asesina, Allan Moore-ren komikian. Bukaera emateko era oso antigonikoa.

batman-robin

Slavoj Zizek loriatuaeren entsegua. Nolanen hiru filmen errepasoa egiten du Zizekek. “Batman Begins”, “El Caballero Oscuro” eta “El Caballero Oscuro: La leyenda renace”. Lehenengoak eta bigarrenak ikustaldi bat merezi dute. Zintzoa izanda, hirugarrenak aldiz, ez. Lehena ederra da, Frank Millerren Batman: Año 1rekin duen antzagatik eta bigarrenak historiako komiki onenetarikoaren izena bere egiten du, baina horretan geratzen da. Arkham Asylum deitu zitekeen, komiki haren antza gehiago baitu. Eta azkenik, hirugarrenarekin adarra jo nahi digutela dirudi. Zizekekin bat nator horretan, Bane (hirugarren filmeko gaizkilea) Occupy Wall Street (ows)-ekin lotzea lotsabakoena da. Terrorista da Bane, eta ez da juxtua ikusleei halako konparazioneekin nahastea. Bane bai dela sistema zapaltzailearentzako amenazu existentziala. Guk ordea, terrorista totalitario potentzialak direla esanaz ows zikintzeko ahaleginak ahalegin, mugimendu hauen herri indarrarekiko lilura ez dugu galduko.

…eta Baskman®

CUB_Batman2Batman begiko dut, baina egiari zor, bizi ditugun garaiotan heroi berriak behar ditugu. Naturaren haserrengandik, ustelkeria politikotik babestuko gaituztenak… Superheroiak humanitatearen une txarrenetan sortu ziren, gerrate eta krisi aroetan, detektibeen ordezko bilakatu ziren aisialdirako komikietan eta itxaropen printz batez argi zuten herria. Aparteko izaki gisa aurkeztu zizkiguten, baina, bazuten bere alde humanoa, zeinarekin identifikatu ahal baikinateken. Izaki sinestezin hauen tamainako gaizkile ezin gaiztoagoak sortu behar izan zituzten (orain gazkileak ugari eta samaldan ditugu). Ohiko kasuak, xinpleak, errazegiak baitziren kulote eta antifazdun gizon haientzako. Donostiako gure heroia Gotzon komisarioaren deiaren zain dago, bitartean. Atotxako dorretik foko indartsu batek Kontxako badian bere sinbolo ahaztezina proiektatu arte. Prestatzen dihardu: neoprenozko trajea, txapela hegalaria, elosegitarren azken sorkuntza soinean eta lauburudun (ninja izarrak) gerrikoa. Prestu jaisten da portura baskboardaren bila, bere destinua bilatzeko: Donostia zaintzea. Irakurtzen ari bazara, BASKMAN®, nire ezpainak zure zain dituzu.

Partekatu Tweet

Garoa

Librería Garoa, fundada en el año 1973 y refundada en 2011, tiene como única brega enriquecer la experiencia literaria de todo lector que confíe en nuestro paladar literario y ser un intermediario digno entre escritor y lector. Nada más, pero nada menos.

- http://www.egaroa.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo