• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
garoa-liburudenda-zarautz
Irakurketa 0

GAROA SAYS: 3 LIBURU HERRIKOI MODERNO DONOSTIARRA IZATEKO

Garoa @egaroa · 21/01/2014

Zer liburutaz hitz egin behar dugu gazte gipuzkoarrok donostin moloiak izateko? Garoa liburu-denda zarauztarraren lehen kolaborazioa Patricia Gete-ren eskutik. 3 aukera herrikoi modernoarentzat.

Gipuzkoar gazteok Donostiara goazenean (Kontuz gero! Errealeko partiduak ez baitute balio) sindrome ñoñostiarra pairatzen dugu. Sintomak donostiarrekin batera izaten ditugun lehenengo enkontruetan hasten gara nabaritzen; Mumford & Sons kamiseta daramaten neskekin hizketan gabiltzala, The Horrorsen kontzertuko lehenengo filan izan zen koadrilarekin ondo eramaten saiatzen garenean, edo The Tallest Man on Earthen teloneroekin rollo bat izan zuen Egiako neskatxarekin ligatu nahi dugunean. Bai, haiek hiritarrak dira, baina gu moderno herrikoiak.

1.- The Horrors-eko koadrilarentzat: Ben Brooks

Gauak droga gogorrez, akoholaz eta sexuaz erre eta detergenteen fabrikatzaile gazte ekintzailearen aurpegia du Ben Brooks-ek. Baina, gauean drogatzen bada ere, hurrengo goizean iltzearekin jaikitzen da bart gauean gertatutako guztiaren inguruan idazteko. 19 urte eskasekin Ben Brooksen 5. liburua da Crezco, gaztelaniara itzulitako lehenengoa Blackie Books argitaletxearen kontura. Apuntatu argitaletxe hau, izan ere, bertako editoreak eta bere kideek sekulako merkatu aukera ikusi zuten, sektoreko konpetentziak deus ikusten ez zuen tokian. Eta orain liburuen panoramaren gailurrean dabilen argitaletxe arrakastatsua bihurtu da.

ben-brooks

2-. The Tallest Man on Earthen teloneroekin rolloa izan zuenarentzat: David Foenkinos

Foenkinosek betidanik bidelagun izan dugun musika hori irakurtzea proposatzen digu “Lennon” liburuan. John Lennon New Yorken bizi izan zen 5 urtez, hedabideetatik aparte eta batere diskorik atera gabe. Bizitzaren etapa honetan hartu zuen bere ibilbide artistikoaren zoramenaz hausnartzeko denbora. Agian, bere psikiatrarekin igogailuan aurkitu zelako, Lennon-en eraikuntza berean bizi baitzen (Dakote eraikuntza ezagunean). Bizilagunek etxetik pantuflekin jaisten ikusten zutenean, zaborra jaistera zihoala pentsatzen zuten, baina hondakinak bere bizilagun baten besaulkian husten zituen. Jesukristo bera baino ezagunagoa den pertsonaia baten biografia bikaina.

david-foenkinos

3-. Koh Taon kafesnea basuan eskatzen duten bohemio guztientzako: Kristin Hersh

Kristin Hersh musikari eta idazle gaztea bada ere, bere ibilbidetxoa egina du honezkero. Ez izan penarik lehenago berarekin topatu ez izanagatik. Aukera bikaina izan daiteke Throwing Muses-eko abeslariaren liburua. Rat Girl. 80. eta 90. hamarkadako Grunge mugimenduaz era oso dibertigarrian aritzen da, kasu. Liburu hauetaz hitzegiteak ez badizu balio izan, bietarik bat: Edo tabernazuloz erratu zara, edo profesional baten premiazko laguntza behar duzu. Animo!

kristin-hersh

Liburu hauetaz hitzegiteak ez badizu balio izan, bietarik bat: edo tabernazuloz erratu zara edo profesional baten premiazko laguntza behar duzu. Animo!

Partekatu Tweet

Garoa

Librería Garoa, fundada en el año 1973 y refundada en 2011, tiene como única brega enriquecer la experiencia literaria de todo lector que confíe en nuestro paladar literario y ser un intermediario digno entre escritor y lector. Nada más, pero nada menos.

- http://www.egaroa.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo