Gipuzkoar gazteok Donostiara goazenean (Kontuz gero! Errealeko partiduak ez baitute balio) sindrome ñoñostiarra pairatzen dugu. Sintomak donostiarrekin batera izaten ditugun lehenengo enkontruetan hasten gara nabaritzen; Mumford & Sons kamiseta daramaten neskekin hizketan gabiltzala, The Horrorsen kontzertuko lehenengo filan izan zen koadrilarekin ondo eramaten saiatzen garenean, edo The Tallest Man on Earthen teloneroekin rollo bat izan zuen Egiako neskatxarekin ligatu nahi dugunean. Bai, haiek hiritarrak dira, baina gu moderno herrikoiak.
1.- The Horrors-eko koadrilarentzat: Ben Brooks
Gauak droga gogorrez, akoholaz eta sexuaz erre eta detergenteen fabrikatzaile gazte ekintzailearen aurpegia du Ben Brooks-ek. Baina, gauean drogatzen bada ere, hurrengo goizean iltzearekin jaikitzen da bart gauean gertatutako guztiaren inguruan idazteko. 19 urte eskasekin Ben Brooksen 5. liburua da Crezco, gaztelaniara itzulitako lehenengoa Blackie Books argitaletxearen kontura. Apuntatu argitaletxe hau, izan ere, bertako editoreak eta bere kideek sekulako merkatu aukera ikusi zuten, sektoreko konpetentziak deus ikusten ez zuen tokian. Eta orain liburuen panoramaren gailurrean dabilen argitaletxe arrakastatsua bihurtu da.
2-. The Tallest Man on Earthen teloneroekin rolloa izan zuenarentzat: David Foenkinos
Foenkinosek betidanik bidelagun izan dugun musika hori irakurtzea proposatzen digu “Lennon” liburuan. John Lennon New Yorken bizi izan zen 5 urtez, hedabideetatik aparte eta batere diskorik atera gabe. Bizitzaren etapa honetan hartu zuen bere ibilbide artistikoaren zoramenaz hausnartzeko denbora. Agian, bere psikiatrarekin igogailuan aurkitu zelako, Lennon-en eraikuntza berean bizi baitzen (Dakote eraikuntza ezagunean). Bizilagunek etxetik pantuflekin jaisten ikusten zutenean, zaborra jaistera zihoala pentsatzen zuten, baina hondakinak bere bizilagun baten besaulkian husten zituen. Jesukristo bera baino ezagunagoa den pertsonaia baten biografia bikaina.
3-. Koh Taon kafesnea basuan eskatzen duten bohemio guztientzako: Kristin Hersh
Kristin Hersh musikari eta idazle gaztea bada ere, bere ibilbidetxoa egina du honezkero. Ez izan penarik lehenago berarekin topatu ez izanagatik. Aukera bikaina izan daiteke Throwing Muses-eko abeslariaren liburua. Rat Girl. 80. eta 90. hamarkadako Grunge mugimenduaz era oso dibertigarrian aritzen da, kasu. Liburu hauetaz hitzegiteak ez badizu balio izan, bietarik bat: Edo tabernazuloz erratu zara, edo profesional baten premiazko laguntza behar duzu. Animo!
Liburu hauetaz hitzegiteak ez badizu balio izan, bietarik bat: edo tabernazuloz erratu zara edo profesional baten premiazko laguntza behar duzu. Animo!
Ez dago komentariorik