Jatorria
Luis Gasca donostiar bildumazalearekin hasten da Komikigunearen historia. 2011 bukaeran Koldo Mitxelena Kulturuneak (KMK) “Gasca bilduma” zabaldu zuen non milaka agiri, komikiak batipat, aurki daitezke. Komikigunearen genesia da, komiki zaleentzat sekulako harribitxia.
Zer da
Komikizale guztientzat jaio den topalekua, meeting point bat, ikertzaile eta gainontzeko publikoarentzat -espezializatuak ez daudenak ere ongi etorriak dira, noski- gune berria. Kartelak, marrazkiak, aldizkariak, fanzinak… auki daitezke. Guztira 30.000 dokumentu daude. Ez dago Euskal Herrian Komikigunea bezalako lekurik. Iker Badiola Kultura eta Kirolako Ahalduna da Gipuzkoako Foru Aldundian eta haren intentzioa anbizio handikoa da: euskal komikiaren historiari buruzko erabateko artxiboa osatzea, hain zuzen ere.
Hartzaileak
Hartzaileak bi solairuen arabera bereiz daitezke: lehenengoa ikertzaileentzat dago prestatuta eta bigarrena, aldiz, kontsultarako. Ikertzaile eta komikizaleak.
Funtzionamendua
Aurretik abisatu beharko dute ikertzaileek: 943 249690 telefono zenbakira deituz edo e-mailez komikigunea@gipuzkoa.net helbidean. Ondorioz, Komikiguneko langileek denbora izango dute eskatutako materiala behar bezala bilatzeko. Ohar garrantzitsua: ez da mailegu zerbitzurik egongo. Koldo Mitxelenaren bitartez burutu beharko da zerbitzua hau, beti bezala.
Kokapena
Komikigunea Errege Katolikoen 16. zenbakian dago kokatuta, Casa Vallés taberna mitikoaren pare bat zenbaki aurrerago. Koldo Mitxelenatik 100 metro eskaxetara aurkitzen da, beraz biak anai-arrebak dira zentzu guztietan.
Agenda
Sortzaile eta irakurleek kontaktua izan dezaten dago pentsatuta. Ez da hilzorian dagoen gune horietako batean bilakatuko. Ohikoa izango da solasaldiak bertan izatea, aurkezpenak eta komikiarekin erlazionatzen diren hainbat ekitaldi egongo dira. Honen adibide gisa: etzi urriak 11 larunbata, eguerdiko hamabitan, Juan Manuel Díaz de Guereñuk “HACIA UN COMIC DE AUTOR. A propósito de Arrugas y otras novelas gráficas” aurkeztuko du Dani Fano komiki autorearekin batera.
Ez dago komentariorik