• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
grand-hotel-budapest-II
Irakurketa 0

STEFAN ZWEIG-EN IRAKURKETA GORENAK

Jon Pagola @jonpagola · 26/03/2014

“El gran hotel Budapest” filmaren estreinuak Nosferatu zikloko “Carta de una desconocida”-ren errebisioarekin kointziditzen du. Bi pelikula ezberdin, idazle bakarra: Stefan Zweig.

Halabehar zoragarri batek XX. mendeko idazlerik onenetako baten obran inspiratutako bi film ikusgai jarri ditu aste honetan Donostian. Ostiraletik (Trueba VO, Príncipe, Urbil, Txingudi), Stefan Zweig-en munduko atmosfera arnastu daiteke Wes Anderson-ek El Gran Hotel Budapest lana zinemara eraman ostean. Bestalde, gaur, Max Ophüls-en zuzendaritzapean dagoen, eta galdu ezinekoa den, Zweig-en Carta de una desconocida filma egongo da ikusgai Nosferatu zikloan: zine eta literaturan bildu izan den maitasun deklarazio hunkigarri eta suharrena azaltzen duen filma. Eta, maitasun kontaketez gainezka dauden bi genero hauetan, hau esatea asko da. (Film honen bertsio txinatarrak, Xu Jinglei zuzendariarenak, Zilarrezko Kontxa eskuratu zuen duela hamar urte Donostiako Zinemaldian).

letter-from-an-unknown-woman

Lehenengo irakurketatik liluratzen du irakurlea Zweig-ek, bai Vienan jaiotako idazleak Frantziako Iraultzako iturgina ezagutzen duenean (Fouché, genio iluna), bai eztabaida ugariren sortzaile izan diren erreginen (Maria Estuardo, Maria Antonieta) B aurpegira gerturatzen denean, edo baita  historian zehar erabakigarriak izan diren deliberamenduenhautaketa egitean ere. Fikzioan ere erraza da Zweig-en talentua hautematea. Arimaren pisuak 21 gramo baditu, bihotzarenak ezin ditu 200 baino gehiago izan: Acantilado-ren Carta de una desconocida edizioak ez ditu 60 orrialde baino gehiago. Nahikoa dira orrialde hauek giza gorputzeko errai sentiberaren esplorazio inarroslea egiteko. Baina beharbada, El mundo de ayer da istorio batek sorraraz dezakeen sentsazio onena sortzen duen obra; autobiografia zabal batean kamuflaturik, desagertu zen Europari (eta haren eferbeszentzia kulturalari)  egindako omenaldia. Liburua amaitzean gaiari buruz hitz egiteko nahia sortzen duen lana; obraren autorea ezagutu nahia sorrarazten duena.

carta-de-una-desconocidaIkusi behar/ beharko ditugun/genituzkeen filmeek gutxi dute komunean, protagonista azaleko, xarmagarri eta handiustetsuaz gain. Ophüls-ek nobelan agertzen ez diren ñabardurak (protagonisten aipuak, esaterako) sortzeaz gain, kendu ere egiten ditu (arrosa txurien errituala, adibidez). Baina Joan Fontaine-k gauzatutako maitasun istorio superlatiboak badu berezko istoriokoarekin zerikusia. Hala ere, Zweig-en unibertsora La impaciencia del corazón eta El mundo de ayer obren bidez iritsi zen Moonrise Kingdom-eko zuzendariak nobela ezberdinetako xehetasunen bidez sortzen ditu bere lanetako tramak. Anderson-ena da gidoia, betiko lez, baina zuzendari estatubatuarrak behin eta berriz erreklamatzen du Zweig, eta eskainitako elkarrizketa eta prentsaurrekoetan galdatzeaz gain, amaierako kredituetan Zweig-ena da azaltzen den  lehen izena. Hunkigarria da Zweig-en estilo zehatz eta trinkoak garaikidea den norbait seduzitzea. Beharbada idazleari El Gran Hotel Budapest-eko atezainari gertatutakogauza bera gertatu zitzaion: “Bera iritsi baino lehen desagertu zen haren mundua”. el-mundo-de-ayer

Zweig itxaropen ezatik bizirik atera izan balitz, El Gran Hotel Budapest (Tom Wilkinson eta Jude Law-ek interpretatua) kontatzen duen idazlea haren alter ego-a izan zitekeen. Nazismoak II. Mundu Gerra-n lortutako itxurazko lorpenaren aurrean, eta emaztearekin batera bere buruaz beste egin baina piska bat lehenago amaitu zuen nobelista eta biografoak El mundo de ayer. 1942. urtea zen.

Beste bi liburu izan zituen Andersonek esku artean, eta bitxiki, bi liburu hauen autoreek lotura dute Zweig-ekin: udak Iparraldean igarotzen zituen IrèneNemirovsky idazle errusiarraren Suite francesa eta Hannah Arendt-en Eichmannen Jersusalen. Lehen lanari dagokionez, amaiera dramatiko bera konpartitzen dute, eta amaiera hau izan zen Nemirovsky-ren fama urte luzez errotu zuena. Cesar Molina idazleak azaltzen duenez, Zweig “judutarra izan nahi ez zuen judutarra, edo antisemitismoa haren herrira iritsi aurretik judutarra zela jakin nahi izan ez zuena”, beti deklaratu izan zen apolitiko eta juduak jada Europarrak ziren herrialdeetakoak zirela defendatu zuen, eta ez Estatu judutarrekoak. Zweig-ek “naziak gorrotatu beharrean, hauek izorratu nahi izan zituen, eta eskerrak eman zizkion Richard Strauss-i haren libretoak onartzen jarraitzeagatik”. “Borrokatu beharrean, isiltasuna gordetzen zuen haren liburuak debekatu ez zirelako pozik”. Arendt zentsuratu zuen, eta “auzi publikoetan koldar” zela azaldu zuen.

Honengatik edo dezifraezinagoak diren arrazoiengatik, II. Mundu Gerraz gero, garaiko idatzirik ezagunena oparitua izan zen, baina duela bi hamarkada statusquo-arentzat deserosoa den izena ahanzturatik izan zen erreskatatua. Aste honetan, konjuntzio zoriontsu batek sail bikoitzarekin ekarri digu bueltan Donostiara. Beste batzuen talentuaz edo gure begiradaz baliotuz, Zweig irakurtzeko aukera zoragarria dugu.

grand-hotel-budapest

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo