“¡Family volved ya!” lemapean hainbat pegatina eta kamiseta egin dituzte Javier Aramburu eta Iñaki Gametxogoikoetxearen proiektu erakargarria batu asmoz. Denboraren igarotzeak ez ditu Family-ren, 90. hamarkadan Donosti sound izenez etiketatu zirenen fanak hoztu. Azken hauek 2003 an Rockdelux aldizkariak oparitu zuen “Un soplo en el corazón”-en tributozko CDaz eta uda honetan Elefant-ek birrargitaratu duen haien debutaren biniloaz gozatzeko aukera izan dute.
Ziurrenik, The Jam eta The Smiths-en antzera, Family ez da inoiz bueltatuko. Baina beti izango dugu AMA-ren musikaz gozatzeko aukera. Talde hau 2002an batu zen Donostiako pop malenkoniatsu eta naif-aren eskaintzara. Javier Sánchez, La Buena Vida taldeko gitarrista, buru duen taldeak hiru disko argitaratu ditu. Azkenaren izena “Exposición Permanente” (2009) da. Haien ibilbidearen hasierako tonu lasaietatik aldentzen da diskoa eta batzuek AMAren “post Donosti sound” diskotzat hartu zuten.
Javierrek dionez “abiaburu berri bat izan zen”. “Abestiei aurre egiteko era berri baten bila abiatu eta aurkitu genuen, bai instrumentazioaren aldetik eta baita letra eta produkzio aldetik ere. Izugarri gozatu genuen disko hau sortzen, eta nabaria dela uste dut”. Honen adibide argia da “Tu colección” potentzial handia duen hit bizia (“cuando el disco-bar cerraba y se fue el deejay invitaste a otro a casa a oír a Marvin Gaye”). Family-ren “Viaje a los sueños polares” abestiaz geroztik, ez dugu orainarte halako abestirik entzuteko aukerarik izan.
Lehendabiziko urteetan La Buena Vidakoen kide zirenek -“baliteke hasieran modu berezi batean ikusiak izatea, hauek La Buena Vida taldearen kide dira…”-, pare bat EP grabatu dituzte (“ Yo no te quiero” eta “Ante el virus de la rabia”) 2010ean Jabalina sellora itzuli zirenetik. Bi EP hauek aurkeztuko dituzte bihar, ostirala, 20:30tan Groseko Miner bizikleta dendan. Abesti hauetaz gain, abesti zahar eta berriak ere joko dituzte. Doakoa den kontzertu hau, Dock of The Bay musika dokumentalen jaialdiak antolaturiko festa baten parte izango da. Bertan, gure taldeaz gain, DJ-ak arituko dira eta dendako arropa eta apaingarriak zozkatuko dituzte.
“Dock of The Bay jaialdia aurrera atera zedin lagundu nahi genuen, baina crowdfunging-aren bitartez beharrezko laguntzak lortu zituztenez, kontzertua lorpen hau ospatzeko izan da antolatua” dio Javierrek.
Ez dituzte zuzeneko asko eskaintzen -“ gutako bat Donostiatik kanpo bizi da eta kontzertuak prestatzea zail egiten zaigu”- eta, hau jakinda, biharko kontzertua ekimen garrantzitsua dela dirudi. Biharkoan gutxiago izango badira ere, ( Javier Sánchez, Borja Sánchez eta Yon Vidaur) AMA ordu erdi iraungo duen vintage bizikletaz inguraturiko kontzertu bat eskaintzeko bueltatuko da. AMA bueltan da. Eta Oso Donosti sound dirudi dena. “Jajaja! Bizikletak, Donosti Sound-a… duela asko izan zen hori, ez?”.
Ez dago komentariorik