• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Portada_00
Musika 1

ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

Jon Pagola @jonpagola · 10/03/2016

Ez du Andoaingo edonork esaten, ezta gipuzkoar batek ere, Jairo Zavala (Depedro) izeneko musikari ibiltari batek baizik. Goazen Garate estudioa zuzenean ezagutzera. Argazkiak: Lorena Otero

-Zer deritzozu?

-Itzela, ezta?

-Europako estudiorik hoberena da, Jon.

Baliteke Jairo Zavalaren izena askok ez ezagutzea, baina Carabanchelgo musikari, konpositore eta sortzaile honek munduan zehar bidaiatzen du bere proiektuarekin (Depedro) eta Calexico talde ipar-amerikar ezaguneko partaide bezala. Badaki zer dioen, baduelako zerekin alderatu. Eta, gainera, ez da besteen aurrean ondo geratzea gustatzen zaion ohiko rockeroa, publikoa auzoko futbol taldearen kamiseta jantzita bereganatu nahi duen horietakoa. Jairok bihotzez dio. Barrutik ateratzen zaio. Bere garrantziak metro eta laurogeita hamar inguru neurtuko du, bere egoarekin diametralki kontrajarrita. Zuhurra da, sentibera eta arretatsua. Musean jokatuko balu, ez litzateke oso urruti iritsiko. Tira, Loquillo eta berak altueran besterik ez dute antza.

Jairo Zavala, el músico todoterreno

Baina, ezer baino lehen, goazen kokatzera. Andoain erdiguneko tren geltokian gaude (Lorena Otero dut alboan, argazkilaria). Abisatuak gentozen: estudioa hirigunetik urruti dago eta autoz igotzea ezinbestekoa da. Bila etorri zaizkigu; herrian, musikariak Garateraino eramaten dituen taxista bat dagoela badirudi ere, teorian, herritik 5 kilometrora dago estudioa. Geure helmugara iristeko zerbaitetarako prest ez bageunden, honetarako zen: zelaietatik zehar igotzeko, bizpahiru aldiz ibilbidez nahasteko, baserriak saihesteko, karretera bazterretik paseoan zebiltzan baserritarrekin topo egiteko, Playmobilekoak diruditen etxeekin amaitzen den amildegi erraldoi bat leihotik ikusiz beldurra pasatzeko, GPS-a aktibatzeko, eta Google Maps eta baita Michelin gidako mapa bat (egongo balitz) irekitzeko helburuarekin estaldura bilatzeo. Denbora gehiago pasa genuen Andoaindik estudiora, Atotxatik Andoainera baino.

Garatestudios_2

Garatestudios_1

Ivan Kovacevicek darama autoa, eta kopiloto eta hizlari lanak egiten ditu Dani Ne.lok, Los Mambo Jambo rock&roll instrumental talde bartzelonarreko kideak. Jairo Zavala Depedroren gidaritzapean eta Kaki Arkarazoren -estudioetako nagusiaren- gainbegirada ernearekin bere hirugarren diska grabatzea erabaki du taldeak. Une batez, ezin izan dut nahasmen mentala ekidin: 90.hamarkada amaierako eta 2000.aren hasierako Errealeako bi mitoren izen bera dute. De Pedro hegalaren ertzera iristen da, parabola perfektua marrazten du, tranpa itzeleko roska atzelarientzat, eta Kovacevicek errematea egiten du. Erdiratu eta gooool!

Zergatik erabaki ote dute honaino etortzea? Zer galdu ote dute ezkutuko leku honetan? “Ez genuen Bartzelonan grabatzeko gogorik. Egunerokotasunetik ihes egin nahi genuen. Talde ezberdinekin jotzen dugu eta Bartzelonan bagaude, azkenean, jotzen bukatzen dugu eta diska grabatu nahi genuen entretenimendurik gabe”, dio Danik autoan. Iaz aurkitu zuen mendi-aterpea Bilboko Still River taldeak beraiekin jotzera gonbidatu zutenean Leioako blues jaialdian. Dan Cavanelak (taldeko liderrak) grabatu berri zuen diska, Wood & Wire, jarri zion eta txundituta geratu zen. “Kriston soinua zuen. Non grabatu zuten galdetu nion, eta egun batean, estudioak erakutsi zizkidan. Flipatu egin nuen. Perfektua zen, isolamendua, soinu-kalitatea, eta grabatzeko modu ezberdina nahi baikenuen”.

Azkenean, muino txiki batetik harriz egindako baserri zahar eta erraldoi bat ikusten dugu. Hor dago. Flipatzekoa da, benetan. Kolore berde indartsuko zelai baten erdian txertatutako baserri zoragarria. Geure begiekin ikusi dezakegun eraikin bakarra itzulinguruan. GoPro-aren azken bertsioak harrapatuko lukeen eraikin bakarra, ingurune honetan arrisku kirolik balego. Natura usaina dago, Euskal Herria goxo eta mendizalearen usaina. Ezer gehiago ez. Lasaitasuna. Inspirazioa. Sorgin batek babesten duen txabola. Bat-batean txoko guztietako musikariak Garatera etortzeko hiru arrazoi datozkit burura:

1-. Bakea nagusi den toki hau, ederra da mundutik deskonektatzeko. Distrazio bakarra Cash izeneko txakur rockeroa da.

Garatestudios_4

Garatestudios_3

Un Mambo Jambo pasea con Cash

Dos Mambo Jambo ante la piedra de Garate

2.- Beharrezko baliabide teknikoekin estudio batean giltzapetzeko. Grabazio gelak, 100 metro karratu baino gehiago dituenak, Chillida-Lekuko Zabalaga baserriko gela bat dirudi. %100 landatarra. Egur usaina. Harrizko paretak. Akustika loriatsua.

Los Mambo Jambo ligando su salsa r&r

Garatestudios_52

3.- Asko eta ondo jateko. León Benavente taldeak sarreran idatzita utzitako ohar baten arabera, grabazioan zehar 4 kilo gizendu zituzten. Cateringa eskuzabala eta goxoa izango da. Mambo Jambok horren fedea ematen du.

Jairo Zavalak anfitrioi lanak egin ditu eta etxea ikustera gonbidatu gaitu. Beheko solairua apartamentu baten modukoa da, egunerokoari aurre egiteko beharrezko guztiarekin: sukaldea, egongela, gelak, komunak… Inork ez du sukaldean lan egiten. Eguerdian musikariek mikrouhin labean berotu behar besterik ez duten janari asko dakarren auto bat iristen da. Mambo Jamboren kasuan, txandakatu egiten dira Andoainera jaitsi eta beharrezkoa dutena erosteko. Leku hau hartz panda baten besarkada baino goxoagoa egiteaz arduratzen den pertsona Mora da, garbitzen harrapatu duguna. “Gaur gauean atera nahi baduzue Bukowskira joan zaitezkete, beti dago zerbait”, dio. Ostirala bada ere, taldea pentsakor geratzen da eta indarrak gordetzen ditu larunbat gauean dena emateko.

-Bihar atera egingo gara, ezta?- esaten dio Danik Jairori.

-Noski, gizona – esaten dio eskailerak igotzen dituen bitartean.

Garatestudios_8

Garatestudios_6

Garatestudios_5

De cháchara en la cocina

Y en el salón

Cervezas y... ¡ maaaambo!

Hemendik pasa den talde askoren izenez betetako kortxo batek gogorarazten digu baserri-estudio honetan ez dagoela ez muga estilistikorik, ez nazionalik. Musicians are welcome. Musika, Jairok dion bezala, “horizontala da”. Hemen ez dago ez musika kastarik, ez eliterik. Garaten beste askoren artean, artista hauek izan dira: Lou Topet, Anari, La M.O.D.A., Niña Coyote eta Chico Tornado, Vetusta Morla, Banda Bassotti, Audience, Nine Stories, His Majesty and The King, Triz3ps, Los Coronas, Celtas Cortos, Fermin Muguruza, Amparanoia, Loquillo, La Oreja de Van Gogh…

Mambo Jambok erregistratutako lehen abestien lehen emaitzak entzutera igo gara grabazio gelara. Kaki Arkarazo dago nahasketen mahai handi baten gidaritza teknikoan, eta Jairo, bere ondoan. Diskaren ekoizlea taldearekin mintzo da abesti hauek estudioan nola gauzatu diren azalduz. Entrenatzaileak eta bere laguntzaileak arbela ateratzen dute. Lehenengo zatia aztertzen dute. Ezin hobeto atera da, baina, Luis Enriquek esango lukeen bezala, hobetzea beti da posible. Bigarren zatia falta da. Badago partida oraindik.

Kaki al mando

La primera escucha

Y Mora en la sala de control

Jairo eta Kaki bakarrik geratzen dira kontrol gelan. Azken ukituak eman behar dira, zenbait gauza doitu. 4 kideak zelaira doaz, hau da, grabazio gelara, abesti pare bat jotzera. Nahi dutelako egiten dute, gogoa dutelako. “Itxura ona du, eh?”, diote. Soinua zerutarra da, bikaina. Polita da norbere giroan ikustea. Orain gorputzak eskatzen duena hiru, lau, bost, hamabi abesti jotzea da. Denbora gera dadila, orain, eta hemen. Ez dakit Europako estudiorik onena izango den, baina ez dakizue zeinen handia den Andoaingo baserri honetan geratzeko dudan gogoa. Cashek zaindu dezala etxea eta paseatzera lagun zaitzala. Musika beti horren goxo entzun dadila.

Ivan Kovacevic

Ivan Kovacevic

Dani Baraldes

Dani Baraldes

Anton Jarl

Anton Jarl

Dani Ne.lo

Dani Ne.lo

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

  • PORTADA_03 Musika

    DONOSTIKLUBAREN 10. URTEURRENA: AZOKA, KONTZERTUAK ETA GIRO APARTA

Komentario bat

  • Д а р и м В а м ю б и л е й н ы й л о т е р е й н ы й б и л е т ! П е р е х о д и т е и з а б е р и т е : www.tinyurl.com/Enavalog TUJE2470598TUJE esan: 27/11/2020 at 7:00 am

    П о д р а в л я е м ! Л о т е р е й н ы й Б и л е т н а В а ш е и м я о к а з а л с я в ы и г р ы ш н ы м ! З а б е р и т е с в о й в ы и г р ы ш : http://www.tinyurl.com/Enavalog SVWVE2470598MTGJNF

    Erantzuna
  • Utzi erantzuna Д а р и м В а м ю б и л е й н ы й л о т е р е й н ы й б и л е т ! П е р е х о д и т е и з а б е р и т е : www.tinyurl.com/Enavalog TUJE2470598TUJE(r)i Erantzuna deuseztatu

    CAPTCHA Image
    Refresh Image

    *

    Lagundu!

    beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

    kulturaldia-donostia-anuncio-banner

    Azken Post-ak

    • donostiako-piratak-kulturaldia-13

      HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

      18/08/2016 | Nor Nori Nork
    • TRavesía Getaria - Zarautz.

      GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

      27/07/2016 | Auskalo
    • Portada_02

      EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

      11/07/2016 | Denborapasa
    • Portada_01_1

      BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

      28/06/2016 | Artea
    • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

      META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

      08/06/2016 | Artea
    • Ezaguna
    • Komentarioak
    • Etiketak
    • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

      HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

      03/03/2014 | Nor Nori Nork
    • victor-iriarte

      VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

      18/02/2014 | Pelikulak
    • tabakalera

      TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

      10/10/2013 | Artea
    • sistema-recogida-pap-portada

      IRAULTZA ESTETIKOA

      27/10/2013 | Auskalo
    • Neil-Halstead-Intxaurrondo

      ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

      23/03/2014 | Musika
    • sharon-jones-dap-kings

      BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

      18/11/2014 | Musika
    • músico-callejero-donostia-laboa-NARRIKA. jpg

      GARTXOT: ALDE ZAHARREKO ABESLARIA

      07/02/2015 | Musika
    • nam884287krya says: mss884287utr l5zoNFQ Kk1T sdeuzsA...
    • num884287tetcher says: mis884287rtjuny DYYKC1t 8Cvn RChLJvF...
    • Andreioun says: Установка кессона при оборудовании скважины в Минске и области Кессон – это ка...
    • hydra-dip says: www.hydraruzxprnew4af.com...
    • tamarkaShoolve says: kfhfShoolve...
    • Andreikgu says: Правильное бурение скважин на водуБурение скважин на воду — довольно сложный п...
    • YuriShoolve says: LeistShoolve...
    Artea
    • Hasiera
    • Kulturaldiari buruz
    • Kontaktua
    • Publizitatearen tarifak
    • HELP! We need somebody

    Etiketak

    Artea

    Búsqueda

    AVISOS LEGALES

    • Aviso legal
    • Política de cookies
    • Más información sobre las cookies

    RSS

    RSS Kulturaldia

    2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo