Donostiaren itxura guztiz eraldatzen da 24 ordutan. Ez du hiri bera dirudi. Raimundo Sarriegiren musika danborrak eta upelak etengabe errepikatzen dute. Ez dago irtenbiderik. Txoko guztietaraino iristen da eta hiriaren zehar zabaltzen da. ¿Hiri osoan? San Sebastián egunaren bezperan, urteko martxa handiena dagoen gauan, zirrikituren bat edo beste aurki dezakegu eta beste musika estiloekin gozatu. Hurrengo 4 taberna eta festa hauetan aurkituko dituzu.
1.- Eiger taberna (General Jauregi, 6)
Asteartean Eiger taberna aipatu genuen “Erregela konfirmatzen duten tabernen” ataltxoan. Eiger betiko moduko rock and roll taberna da eta haren programazio musikala benetan aipagarria da. Igande gauean mod eta sixties espiritua duen MR. KLIN arituko da pintxatzen Leongo Purple Weekend festibal ospetsuaren azkeneko edizioan dj gisa egon ondoren. “Mr Clean” The Jam talde ingelesaren kanta ederra da eta “All Mod Cons” diskan aurkitu dezakezu.
2.- Le Bukowski club (Egia, 18)
Antzeko musika estiloarekin jarraitzen dugu. Le Bukowskik 25 urte bete ditu aurten eta Donostian dagoen kontzertu-taberna eskaxetariko bat da. Normalean rock and roll eremuetan ibiltzen dira bertan eta San Sebastian bezperan horixe bera da aurkituko duguna TXUK ÜLLUM & KOROLEV dj parearekin. Converse zapatillak gastatzeko aukera paregabea izan daiteke R&R pilulak dantzatzen.
3.- Doka aretoa (Errege zain, 20)
DJ Bull rugby partidoak animatzeko nahiz Euskal Herriko herri galdu bateko festak animatzeko balio du. Pertsonai hutsa, orotariko dja, Donostiako Kafe Antzokiara, Doka, joan zaitezke koadrilla handi batekin bazabiltza eta zuen arteko musika gustuak ez badatozte bat.
4.- Pokhara (Sánchez Toca Kalea, 18)
Errege katolikoaren zonaldean dagoen kafetegi eta taberna inguruan krisia gutxien pairatu duen taberna dela dirudi. Ohiko bezeroak ditu, eta ostiral eta larunbat gauetan lokalari berezko izaera eman dioten dj-ak aurki daitezke. SANSEX dj-ak, Le Bukowskin Errege bezperan egon ondoren Pokharan izango dira dubstep, r&b, 90. hamarkadako musika, elektro cumbia eta gainontzeko koktel dibertigarria eta modernoa pintxatzen.
Ez dago komentariorik