• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
donosticluba-eleanor-friedberger-02
Musika 0

DONOSTIKLUBA: ISILTASUNA, MESEDEZ

Jon Pagola @jonpagola · 16/10/2013

Hiru gau eta orotariko eskaintza Donostiako Gasteszena aretoan. Eleanor Friedbergerren urruneko elegantzia, Wild honey-ren pop artisaua eta The Whip-en ukitu madschesterrak gailendu ziren. Zoritxarrez, zenbait ikuslek ez zituen emanaldiak isiltasunean igaro.

Ginmusicak jaialdia antolatu zuen modua ikusita, aurtengo edizioak behetik gorako bidea egingo zuela iradokitzen zigun senak. Osteguna izan zen egun potoloa; oso ezaugarri ezberdineko musika estiloak nahastu zituzten, beldurrik gabe, jende gutxien bildu zen gauean. Lastima gaueko bederatzietarako 30 pertsona soilik bildu izana Bill Ryder-Jones The Coral musika taldeko gitarrista ohiaren inguruan. “A Bad Wind Blows in My Heart” disko berriarekin, debut instrumental eta zakar batetik aldendu eta melodiari garrantzia ematen dion musikari ezti gisa agertzen du bere burua. Esnatu berriaren ahotsaz -edo lotara doanaren parekoarekin- intimitatean gozatzeko modukoa da. Alabaina, bandarekin batera ekin zionean, “Christina, That´s The Saddest Thing” eta “You´re Getting Like Your Sister” abestiak lotu eta bere momenturik onenak iritsi ziren. Amaieran, beste guztiekin batera bikain geratu zen “Wild Swans” ere jo zuen.

donosticluba-bill-ryder-jones
donosticluba-za
donosticluba-wild-honey

Za! ate nagusitik baketak zakar astinduz eta tronpeta ozen joaz sartu zenean, boxealari zoro parea ringera gerturatzen ari zela zirudien. Bazirudien hura izango zela Jaialdiko kontzertua, eta halaxe izan zen. Gaueko izarra zen Eleanor Friedbergerrek ere, haiengatik galdetu zuen bere kontzertuan, eta Bartzelonako Za! taldearen bateriarekin solasaldi atsegina izan zuen merchandising gunean. Bitartean, Bill Ryder-Jones kontzertuko lehen ilaran zegoen, bere taldekideekin batera eta katxia eskuan, gozatuz. Eskaintzeko asko du bikote honek: etiketa musikal guztiekin hausten duen irudimen itzela erakusten dute (rocka, soinu afrikarrak, eletktronika, asmatutako hizkuntza, free jazz…) eta baita Grecas-en “Te Estoy Amando Locamente”  abestiaren estribilloa ere!

Batzuek hotz eta distante ikusi zituzten Eleanor Friedberger eta bere botak (ikus bideoa). Egia esan, The Fiery Furnances taldeko abeslaria ere baden honek ez zuen bere alderik komunikatiboena azaldu. Publikoan sortu ziren marmarrek molestatu zutela ukatu bazuen ere, ez zuten gehiegi lagundu. Dirudienez Donostiako zaratak ozpinduta zetorren (?!). “Personal Record” bigarren diskoaren aurkezpen biran, zuzeneko soinu rockeroa duen banda berria du bidelagun, eta bere lehen diskoko abestiak jotzen dituztenean (“I Wont Fall Apart On You Tonight”, “Heaven”, “My Mistakes”) asko irabazten dute. Bi xehetasun: erlazio irekiei buruzko istorio autobiografikoa kontatzen duen “Other Boys” balada gazi-gozoa oharkabean igarotzen den himnoa da egun. Bestalde, hurrengo egunean twitterren pozik jaso zuenez, Charlotte Gainsbourgekin konparatu zuten eta ez, ohikoa denez, Patti Smithekin.

LA mallorkarrak, hurrengo egunean Miss Cafeínari gertatu zitzaion antzera, lekuz kanpo zeuden, indie izaerako ostiraleko festan. Wilhelm and The Dancing Animals azken orduko baja izan zirenez, begirada guztiak hirukote nagusiari (Doble Pletina, Wild Honey eta Cohete) eta Kokoshca talde iruindarrari zuzendu zitzaizkien. Azken honek, haien abesti ezagunena den “La Fuerza”-tik harago, eszena independientean sekulako arrakasta lortu beharko luke. Haize instrumentoekin puntuak irabazi bazituen ere, kartak ondo jokatzen dakizkiten bi talde poperoek eklipsatu zuten Cohete taldea. Batetik, Doble Pletina talde kataluniarrak taula gainean zituzten bi teklatuei eta melodia gozoei ematen diete protagonismoa haien abesti leunetan. Zenbaiti Donosti Sound-eko garai zaharrak etorri zitzaizkion gogora.

Bestalde, Gillermo Farré madrildarraren Wild Honey proiektua on fire dago Japonian bira egin ostean. Bere banda guztiak lagunduta etorri zen Donostiara eta “Big Flash” bigarren diskoko ñabardura txikienak geroz eta abilezia handiagoaz taularatzen dituztela sumatu zen. Lastima, beste behin ere, Donostiako publikoaren jarrera. Farrék. edukazio osoz, isiltzeko eskatu behar izan zuen “See How Hard My Heart Is Beating” abestiarekin hasi aurretik.

Marmarrek eragina izan zuten Deptford Gothengan ere. Larunbateko kontzertuetako lehenak izan ziren hauek aurreikusitako ordua baino lehen utzi zuten eszenatokia, haserre. Aurretik bertan izana zen Mendetz taldearen erreportorio irregularra pisutsua egin zen, eta inspiratuagoak ibili ziren DJ gisa. Bikain aritu zirenak The Whip izan ziren, haien hit, erritmo itsaskor eta ispiritu madchesterianoarekin publikoa dantzan jarriz.

pop @euWild Honey
Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo