• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
lluis-miñarro
Musika 0

LLUIS MIÑARRO, EDERTASUNAREN BILA

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 22/07/2014

Zuzendari gisa lehen aldiz aritu den filma, “Stella Cadente”, aurkeztera etorri zen Lluis Miñarro Donostiako “Truebako ostegunak”-etara. Berarekin hitz egiteko aukera izan genuen.

stella_cadente_1

Autore zineman azken urteotan egon diren izenburu gogoangarriak produzitzen aritu da Lluis Miñarro; horien artean, urrezko Palmaren irabazle izan zen “Uncle boonme recuerda sus vidas pasadas” film tailandiarra. “Stella Cadente” filmarekin, XIX. mendera jo du Amadeo de Saboyaren erregealdi motza kontatzeko; gaurkotasun politikoa azaltzen duen istorioa (monarkia konstituzionala, ustelkeritan dabiltzan politikoak…). Era pertsonal batean kontatzen du istorioa, lekuz kanpo uzten gaituen umore eta zehaztasunez.

Albert Serraren “Historia de la meva mort” azken filmarekin dituen antzekotasunez (giro eta tematikari dagokionez) mintzatu naiz harekin. Hala ere, ezin batek bestearen eraginik izan, garai berean grabatu baitzituzten.  Miñarrok dionez, Serraren gertukoa da, aurretik hainbat pelikula produzitu baitizkio; eta gainera, argazki eta arte zuzendariak berak dira bi filmetan.

Argitu duenez, urte asko daramatza talde berarekin lanean. Bi filmeek garaian eta hainbat gaietan bat egiten badute ere, bere filma optimistagoa dela adierazi du, ez horren iluna. Kritiko batzuek beste autoreekin egiten dituzten konparaketek harritzen dute; Manoel de Oliverarekin kasu, honekin ere aritu izan da produkzioan lanean. “Oliveirarengan ez dago umorerik nire filmean bezala”.

Gaztelera & katalan tandema

“Filmean gaztelera edo katalana erabiltzeko hautuan ez dago auzi ideologikorik. Aktore bakoitzak hauta zezakeen zein hizkuntzatan mintzatu. Aktore katalanek katalanez egin dute, eta Lola Dueñas edo Barbara Lennie bezala, kanpotik zetozenek gazteleraz. Baita Lorenzo Balducci italiarrak ere, eta bikain moldatzen da gazteleraz, gainera. ‘Trampantojo’ deritzon baldintzarekin du denak zerikusia, bertan ‘ezer ez da dirudinea’. Adibidez, ‘España’ gisa identifikatzen den gaztelua, egiatan, Italian dago”.

stella-cadente2

Kasualitatea (edo ez): Juan Carlosen abdikazioa

“Nik ez nuen ideiarik ere. 2011. urtean idatzi nuen gidoia, oraindik gobernu aldaketa gauzatu ez zenean”. Hala, antzeko ezaugarri asko kasualitate direla azal dezaket.  Baina azalpenik ere badela azaldu du: “Hainbat arazo konpondu gabe daude. Badira konpontzen ez dituzten arazoak”. Hala, askotan errepikatu eta errealitatean dauden hainbat auziren antzeko suertatzen dira. “Bankuaren presioa, ezker eta eskuinaren arteko etengabeko liskarrak…”.

Amaierako idazkuna: dibertsioa da.

“Ez nuen hasieran jarri nahi izan auzi historikoa serioski interpreta zedin nahi nuelako, eta egin izan banu, ez litzateke hala izango. Espazio/denboraren pertzepziorik egon ez zedin ere lortu nahi izan nuen. Baina azkenean, pista hori eman nahi izan diot ikusleari, gaia serioegi har ez zedin dibertsioa zela esanez”.

stella-cadente3

Pubis piktorikoa

“Laguntzailea pubisa afeitatzen azaltzen den eszenan, Caravaggioren toke bat azaldu nahi izan nuen, baina erreferentzia zehatzik gabe. Gerora, ikustean, ‘El expolio de cristo’-ren antza duela ohartu nintzen, baina ez nuen nahita egin. Hala ere, badira bilatutako erreferentziak ere; hala nola Gustave Couberten ‘El origen del mundo’, beste zuzendari batzuek ere erabili izan dute hau. Alabaina hau ‘irauli’ nahi izan nuen, eta horretarako femeninoa zena maskulinora aldatu nuen Lucian Freudengana gehiago hurbilduz”. Beste arte batzuetan ez bezala, zineman, ikuslea ez dago pantailan gizonezkoen genitalak ikustera ohituta. “Gainera, badira sumintzera irits daitezkeen ikusleak”.

Ikusmira ez komertziala

“Jaialdiak, filmotekak, zikloak… Film hauek asko ikusten dira, eta urte luzez, baina ez dute estatistiketan parte hartzen. Honek film ikusienak onenak direla pentsatzera garamatza, baina ez da horrela (…). Zinemak gainbehera egin du. Belaunaldi berriak bideoklipen hizkuntzara daude ohituak, publizitate eta telebistara. Zaila da erritmo mantxora ohi daitezen, nahiz eta ordu eta erdian ez den mundua amaituko. Hau konpon dadin beharrezkoa da laguntza politikoa. Frantzian, esaterako, zinema eskoletan dago”.

lluis-miñarro2

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo