“Primer Intento” izenburuarekin ezagutu genuen Trueba zinemek 2012-13ko denboraldian programatu zituzten goiz parteko kontzertuak. Arima independientea zuten eta pop musika eta zinea nahasten ziren. Hidrogenese bikote katalaniarrak, esate baterako, Alan Turin matematiko eta filosofoaren imajinak proiektatu zituzten. Aretoa bete zen eta jendeak primeran pasa zuen pintxoa edo gosariaren orduarekin erlazionatzen dugun kontzertuarekin. Parade, Alondra Bentley eta Linda Miranda ere bertan egon ziren.
Truebak hain zuzen ere gure artean zabaldu du Donostialdean tendentzia bilakatzen ari den ohitura: goizeko kontzertuak. Garoa liburutegiaren Paperezko kontzertuek ildo bera hartzen dute, “ordago kultural”-tzat definitu zutena webgune hontan: “Formatuak musika eta liburuak erlazionatu nahi du. Nork ez du inoiz pentsatu, zein izango den bere artista gustukoenaren begiko liburua? Esperimentu honek harridura sortu du nola musikazaleengan, hala musikariengan, memoriaren ganbaran arakatzera behartuak sentitu baitira”.
AEBtako Tiny Desk Concerts eredua oinarri hartuta, Euskal Herriko hainbat musikari izan ditugu: Audience, Gari, Bide Ertzean eta Mursego. Hilabetero kontzertu bat, beti igande goizez, 11:30ean. Hiru hilabeteko maiztasunarekin aurkezten dira kartelak, eta dinamizatzaile baten eskutik datoz aurkeztuak. Pauso bat eman dute artista atzerritarrak ere kontutan hartzen hasi baitira, Neil Halstead eta Eleanor Friedberger esate baterako.
Apirilak 19 larunbata, 12:30tan, gure agenda-n doako kontzertu bat gomendatu dugu, Barzin songrwiter kanadiarrarena hain zuzen ere. Barzin-ek gainera EP berria estreinatzen du gipuzkoako Moonpalace Records diskoetxean ”Moonpalace” izena duena. Abesti eder eta malenkoniatsu hauek dastatzea Undermount inguru zoragarrian esperientzia liluragarria izan behar du. “Past all concerns” abestia bertan gozatzeko irrikitan gaude.
Udaberri eta udarara begira, taberna batzuk ere musikarekin eguneko hainbat ekintza dituzte buruan. Akerbeltzeko jabea den Imanol Basterrak “domingos al soul” ekimenaz hitzegin digu jada, musika beltza eta edariak igande goizetan nahasteko plana alegia. “Egunez ere gauzak egin nahi dutugu”, dio Álex López-Allende-k, Dabadaba ireki berri duen taberna eta musika aretoaren bazkideetako bat.
Zentzu honetan, A fuego negro pintxo taberna beti dago kulturari bultzadak emateko prest eta hiriaren eguneko agenda dinamizatzeko helburuarekin Taskakulturklub sortu dute: programazio borobila aurkezten dute apirila eta maiatza artean, besteak beste, dj interesgarriekin larunbata eta igande eguerdietan (13:00-16:00). Igande honetan funk eta soul munduan instituzio handia den dj Lobezno arituko da. Granadako Boogaloo aretotik dator.
Ez dago komentariorik