• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Norman-Blake-Joe-Pernice-New-Mendicants
Musika 0

NIKKI HILL ALA THE NEW MENDICANTS?

Jon Pagola @jonpagola · 04/12/2013

Biharko plana aukeratu behar duzu: Nikki Hill gaztearen rhythm and blues bortitza ala The New Mendicants bikotearen (Joe Pernice eta Norman Blake) pop akustikoa. Gozatzeko bi kontzertu. Bi ikuspuntu zeharo ezberdin.

Azkenaldian, geroz eta kontzertu gehiago izaten dira egun berberean. Dena den, benetan mingarria da bihar, azaroaren 5a, gauekoa: John Berkhout eta Napoka Iria Errenteriako Niessen aretoan arituko badira ere, The New Mendicants (Joe Pernice +  Norman Blake) eta Nikki Hill-en kontzertuak 10 kilometro-ko inguruak banatuko ditu. Indie munduan maila handia erakutsi duten bi tipo, soulwoman gazte eta kementsu baten aurka. Bihotzean josita geratzen diren pop kantak versus betiko rhythm and blues-a. Estribillo ilezkorrak alde batetik, alai dantzatzeko abestiak bestetik. Zaila da bien artean aukera egokia zein den jakitea. Ondorioz, sustatzaileei Kutxako Andia aretotik (20etan) Andoaingo Bastero Kulturgunera (22:30etan) autobus zuzenak jar ditzaten eskatuko diegu hurrengorako.

Bi talde hauei buruzko informazio gehiago izan nahi baduzu ondorengo testua irakur dezakezu. Zure esku dudak areagotzen diren ala ez…

The New Mendicants

Tipo handi hauen biografia musikalak erakustearekin nahikoa izango litzateke edonor konbentzitzeko.  Joe Pernice-en kasua agian ez da hain ezaguna eta jarraian emango ditugu oinarrizko daturen bat edo beste. Askok Pernice Brothers taldearekin ezagutu genuen, arrakasta gehien izan duen proiektuarekin, alegia. Indie rock estiloa lantzen dute batik bat, country kutsua eta fijazio poperoa baldin badute ere. Aurretik Scud Mountain Boys-en izan zen eta beranduago bakardadean nahiz Big Tobacco-rekin ere ikusi izan dugu. Hori bai, kasu guzti hauetan sentsibilitate nabarmena erakutsi du eta ia beti gai izan da hiru minutuko kanta eder eta itsaskorrak jorratzeko. Zientzian aditua, liburuak plazaratu ditu eta zirkuitu independientean oso pertsona errespetatua da Pernice, erraz saltzen ez den horietakoa. “The World Won´t End” da, seguruenik, haren lanik borobilena, karrera oso bat justifikatzen duen pop-rock bilduma aparta.

Bestalde, Eskozian jaio zen Norman Blake Bmx Bandits-en egon zen hasiera batean eta gero The Teenage Fanclub taldearen ahotsa eta liderra izan da gaur egun arte. Pop musika alternatiboaren munduan mitoa dugu. 90. hamarkadan bizi izan zituen bere urterik hoberenak The Teenage Fanclub-ek “Grand Prix” eta “Songs From Northern Britain” album liluragarriak kaleratu zituenean. Garai hartan 60. hamarkadako Byrds talde kaliforniarraren testiguaren eramaileak izan genituen: kaliforniarrak baino 30 urte beranduago abesti distiratsuak eskaintzeko gai izan ziren. Albiste ona da denbora aurrera joan arren Blakek ez duela insipirazio arrastorik galdu: “Shadows”-ek (2010), Glasgowko taldearen azken lanak, 90. urte haien dizdira berreskuratu du. Entzun ezazue “Baby Lee” single-a, burutik alde egiten ez duen melodia magikoa du.

Pernice eta Blake Toronton bizi dira eta “Australia 2013” EP-a The New Mendicants gisa ateratzen duten lehenengo erreferentzia da. Egia esan, haien zaleak espero zutena egin dute. Ez dago sorpresarik. Dena bare-bare doa, mantso, power pop tankera hartzen duen “This Time” lehen kanta izan ezik. Gainontzeko bost abestiak The Teenage Fanclub eta Pernice Brothers-en arteko erdiko puntu akustiko batean dabiltza. Bi ahotsez baliatzen dira une askotan (sentimendu handiko “High On The Skyline” balada, esate baterako, Morrissey-ren kutsua duena) eta “I Don´t Wan´t Control Of You” talde eskoziarraren abestia bertsionatzen dute. Andia aretoko emanaldian izango dira kanta hauek guztiak eta baita euren taldeen arrakastak. Azkenik, kontzerturako prest izango dituzte bertsio bitxi batzuk: Zombies, The Go-Betweens, INXS…

Nikki Hill

Nikki Hill-ek Little Richard rock and roll izarrari hamaika gauza zor dizkio. Fijatu zaitezte behean agertzen den “Here´s Nikki Hill“-ren diskoaren azalean eta, jarraian, konpara ezazue 1957. urtean kaleratu zen “Here´s Little Richard”-rekin. Antzekoak dira bai estetikan, bai tituluan eta baita erabiltzen duten funtsezko ezaugarrian: rhythm and blues basatia. Little Richard oraindik gure artean dabil -50. hamarkadako musikarien artean ale gutxi batzuk geratzen dira bizirik- eta haren eragina nabaria da talde askorengan. Nikki Hill-en kasuan, ordea, ez gaude soilik revival huts baten aurrean. Haruntzago doa. Hill-ek txikitatik bereganatu ditu Ipar-Amerikako musikaren sustraiak (gospel koru batean egon zen), Lady bikote transatlantikoarekin gertatzen den modura. Lehenengo EP-a, “Nikki Hill”, 2012. urtean kaleratu zen eta South Carolina-n jaiotako neska haren ezizenak segituan atera ziren: “Hegoaldeko su-pilota “, “soul-aren sentsazio berria”…

little-richard-here-is
Nikki-Hill-portada
Nikki-Hill-50s

Nikki Hill-en estreinako diskoan betiko soul eta rock and roll-a ageri dira eta baita Jamaikar doinua duten kanta pare bat: “Gotta Find My Babie” eta reggae estiloan garatutako Texas Tornados-en “Who Where You Thinking Of”. Baditu “Here´s Nikki Hill”-ek une lasaiagoak (“Don´t Cry Anymore” balada, adibidez) eta pasio osoz abesten diren estribillo itzelak, “Right On The Brink“-en kasu. Dena dela, musika beltzean ohikoa den bezala, seguru asko eszenatoki baten gainean puntu pila irabazten dituela. Nikki Hill eta bere hiru adiskideak (Matt Hill gitarjolea, Ed Strohsahl baxua eta Joe Meyer bateria) rock talde boteretsua osatzen dute, zuzenerako beti prest dagoen laukotea. Basteron dantza mordoa egingo dugu.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo