• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
belle-sebastian
Musika 0

ONENAK IZAN ZIREN (ETA DOAN IKUSI ZENITUEN)

Jon Pagola @jonpagola · 28/10/2013

Larunbatean eman zitzaion amaiera Beasaingo Jazpana Fest jaialdiari Gipuzkoan, urte honetan egon diren doako jaialdi musikalen artean azkena izan da. Andoaindik Irunera Donostiatik pasata. Luxu hutsa. Jarraian, bikainenak izan diren kontzertuak.

Urte bat euritsua eta hurrengoa lehorra. Hala izaten da ANDOAINGO ROCK JAIALDIA. Pasa den ekainaren 15ean zeruak itxura itsusia zuen egunean zehar, baina aurreko urtean euritea izan genuenez, aurten ezta tanta bat ere. Ez genuen aterkiaren beharrik izan. Seigarren edizio hau erabat arrakastatsua izan da publiko eta musika mailaren aldetik. Zaila da gaueko izarra aukeratzea, baina bi taldek ohorezko podiumean kokatzea behintzat irabazi zuten.

andoaingo-rock-jaialdiThe Undertones taldeko kideek forman mantentzen direla erakutsi zuten publikoaren harridurarako. Ez dira egoera begetatiboan dauden gloria zaharrak. 70. hamarkadan egin ziren ezagun “Teenage Kicks” eta “Jimmy Jimmy” abestiekin, eta orduan zuten indar eta espiritu punka izaten jarraitzen dute gaur egun. Modu honetan, helduek rock and rolla egitea ezinezkoa den ustearekin apurtu zuten. Deskarga elektriko bizi bezain indartsua izan zen, eta Feargal Sharkeyren ordezkoa den Paul McLoone abeslaria aldiz, gaueko aurkikuntza. Zoragarriak ziren haren mugimenduak. A zer nolako azkartasuna! Bertsio maskulino eta punk-pop nabariago batean, baina Morrissey gogorarazi zigun. Gora McLoone!

Listoia altu utzi zuen The See See talde britainiarrak ere. Azkenaldian ohikoak dira agertoki espainiar eta mod jaialdietan (Euro Ye-Yé, Beat Goes On), eta ostiral honetan gure artean izango ditugu (LINKA). Merkatuan bi disko izanda, ikasgaia garbi dute mutil hauek: Byrds taldeak 60. hamarkadako Londresen izango zukeen hotsaren antzekoa da. Une batzuetan, Stone Roses taldea ekarri zuten gogora. Talde hau ezagunagoa ez izatearen arrazoia zein den jakin beharko litzateke. Ocean Colour Scene taldearen garaitik, ez da egon Irla britainiarretan The See Seeren mailako mod talderik.

Eguraldi on, txar eta tartekoaz ere hitz egin zen JAZZALDIAN. Jendeztatuenak diren hondartzako doako kontzertuen arrakasta, eguraldiaren araberakoa da gehienbat. Modu honetan, udako ostegun gau zoragarrian Jamie Cullumek jendetza bildu zuen hondartzan. Ostiralean aldiz, Elvis Costello errege zen baina euriaren erruz 10.000 pertsona baino gutxiago gerturatu ziren eszenatoki berdera. Uztailaren 24 ostiralean iritsi zen miraria -musikala eta meteorologikoa- Belle and Sebastian taldeak jotzearekin batera.

Stuart Murdoch eta bere banda jendetsua taularatu baina minutu batzuk lehenago eman zuen tregua euriak. Costellorekin pasa ez zen moduan, soinuak emanaldi bikain batean lagundu zien. Denetarik izan zuen kontzertuak. Stuart dantzari azaldu zen inongo momentuan albo batera uzten ez zuen publikoaren aurrean eta 60 eta 80. hamarkadak gogorarazi zituzten hainbat unetan. Zapore melankoniatsua utzi zuen amaierak “ Get Me Away From Here, I’m Dying” abestiarekin.

Lehenengo etapa -intimista- eta bigarrenaren artean –bailongoagoa- banatzen diren jarraitzaileek, ezin izan zieten Glasgowekoei ezer aurpegiratu. Hunkigarria izan zen, benetan. Zoragarria. Urte batzuk atzera egin beharra dago hondartzan eskainitako maila honetako kontzertu batekin topatu ahal izateko: 2008an Kings of Convenience bikote norbegiarra, edota 2010ean The Divine Comedy-ko Neil Hannon. Kasu hauetan, publikoarekin sintonia berezia izatera iritsi ziren, baita dotorezia musikala eskaintzera ere.

IRUN ROCK JAIALDIA da Andoaingo jaialdiko espiritura gehien gerturatzen dena. Irailaren 28a izan zen jaialdiko egun handia, eta San Juan Plazatik hemengo talde ugari (Las Primitivas, John Berkhout, Supersweet) igaro ziren Arizona Babie eta Sex Museum-ekin batera. Fernando Pardo xelebrearen gidaritzapean aritu ziren azken hauek haien lehen LP “Fuzz Face”-ri hautsa kentzen. Gogora dezagun disko hau 80. hamarkadako azken urteetako garaje musikaren mugarri bat izan zela. Irmo eta fresko aritu ziren taula gainean. Bertsioekin ere fin aritu ziren: ederki fusionatu zituzten Beastie Boys eta Deep Purple. Arizona Baby taldeko Javier Vielbaren ahots indartsua lagun, Seeds (“Pushing Too Hard”) eta Sonicsekin (“Have Love Will Travel”) ere ausartu ziren.

irun-rock-sex-2

Sex Museumeko partaideek melena zoragarria badute ere, urdintzen hasi zaie ilea. Badituzte jada 40 urte pasatxo. Hala ere, energia eta gaitasun handiz egiten diete aurre kontzertuei. Irunen argi geratu zen Espainiako edozein garaje talde baino gehiago direla.

Kokoshca talde iruindar-donostiarrak (duela gutxi gehitu zaie Thee Brandy Hips taldeko Alex bateria) garaje influentziak euren indie soinuarekin uztartzen ditu. Donostikluban arrakasta itzela lortu bazuten ere JAZPANA FEST-en doktoratu ziren pasaden larunbatean. Haien momentua hau dela baieztatu zuten kartel buru ziren Retribution Gospel Choir taldearen emanaldi pisutsu eta Grises taldearen itxieraren ostean. Indarrez mugitzen dira pop eta beste estilo energikoen artean (“No Volveré”). Gainera,  “La Fuerza” zen haien himnoak badu oinordeko bat: “Directo a tu Corazón” abesti borobila, “Hay una Luz” argitaratu berria den hirugarren diskoan aurki daitekeena. Ayo Silver! donostiako sustatzailearen zigilua darama disko honek eta Alex proiektu honen partaide da. Gorantz doa Kokoshca, ezbairik gabe.

Jazpana Fest
Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo