• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
el-barbero-de-sevilla-opus
Musika 0

OPUS LÍRICA: OPERA MUNDU GUZTIARENTZAT

Jon Pagola @jonpagola · 05/05/2015

Datorren maiatzaren 15 eta 17an Opus Lírica konpainia donostiarrak Verdiren "Rigoletto" obra aurkeztuko du. Haien historiaren hirugarren opera da. Opera denboraldi egonkor bat ezarri nahi dute Donostian. Guztiontzako opera. Argazkilaria: Patrick Koglin

Duela hiru urte El País egunkariaren El Concertino blogaren lehenengo sarreran operaren erronkak krisi garaian zeintzuk diren aztertu zituzten zenbait pertsonek, horien artean madrileko Teatro Realeko zuzendari artistikoak, Gerard Mortier-ek. Besteak beste, bi ziren aipatzen zituen faktore nagusiak: publikoaren kuriosidade ezaren aurka borroka egin eta zahartzen ari den ikuslegoaren errelebua bilatu. Ikusi daitekeen bezala publikoa zen haien preokupazio nagusia eta, hiru urte ondoren, programatzaileak elitismoa atzean utzi nahi dute eta publiko berriaren bila jarraitzen dute. Ez da txantxetako gauza. Zeintzuk dira proposatzen diren errezetak? Prezioak jaitsi? Gaiak zabaldu?

“Formula egokiena jendeak opera ezagutzea da eta horrela beraien kabuz ikusiko dute ez dagoela mugatuta zenbait pertsonentzako edo dirua dutenentzako solik; guztiontzako irekia dago”, adierazten du Ainhoa Garmendia sopranoak, Opus Lírica konpainia donostiarraren zuzendaria. Haien debuta 2014ko apirilean Kursaalen izan zen Donizetti-ren “El Elixir de amor” opera komikoarekin. “Operak eta operak daude”, aitortzen du Ainhoak. “Batzuek aproposak dira operara inoiz joan ez direnentzat edo esperientzia gutxi dutenentzat; baina, normalean, opera adin guztientzako publikoarentzat dago zuzendua”.

el-barbero-de-sevilla-opus-lirica

Donizetti-ren obra hura ez zen nolanahiko estreinua izan: Opus Líricaren lehen pausoa izan zen Donostian opera denboraldi egonkor bat ezartzeko ideiarekin. Urtero hiruzpalau funtzio antolatzeko plana dute. Eta hortxe dabiltzate, lanean jo ta ke. “Momentu honetan premiazkoa dena da laguntza ekonomikoren bat lortzea edo gero eta bazkide gehiago lortu norberak ahal duen aportazio ekonomikoa egiten”. Pasa den otsailean Rossini-ren “El Barbero de Sevilla” aurkeztu zuten Victoria Eugenian. “Ez gaude antzoki zehatz batera lotuta eta operaren ezaugarriaren arabera Kursaalera edo Victoria Eugeniara joango gara”, dio Ainhoak. Kritikek azpimarratu zutenez emanaldi arrakastatsua izan zen.

el-barbero-de-sevilla-opus-lirica-opera

Hirugarren round-a datorren maiatzaren 15 eta 17-an izango da Kursaalen eta Verdiren “Rigoletto” obra ezaguna izango da protagonista. Helburua opera mundura gero eta jende gehiago erakartzea da, gehienbat gazteak, eta 25 urte baino gutxiago dutenentzat sarrerak 18 euro balio dute. Gainontzeko jendearentzat badaude 35 euroko sarrerak ere. Dena dela, nola lortu daiteke rock musikan edo antzerki tradizionalean interesa duen norbaitek operara joateko interesa azaltzea? “Rigoletto, adibidez, izugarrizko opera da. Pelikula bat ikusiko bazenu bezala da, istoriak tentsio asko dauka eta musika zirraragarria da. Maisulan baten aurrean gaude”.

Gainera, “Rigoletto”-rena Opus Líricak lehen aldiz ekoiztuko duen opera da. Dekoratuak ez dira alokatzen, egin ohi den bezala, propioak dira. Aktoreen zerrenda gaztea da. Asko dute jokoan. Donostiak behingoz opera maite duen konfirmazioa izan daiteke.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo