• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Fleshtones-garage
Musika 0

THE FLESHTONES: MUNDUKO MUSIKA TALDERIK DIBERTIGARRIENA (ORAINDIK)

Jon Pagola @jonpagola · 29/01/2014

Peter Zarembarekin –The Fleshtones taldeko liderra izateaz gain, festetako liderra ere denarekin- aritu gara solasean. 30 urte baina gehiago eman ditu txorakeriatan, eta gure artean dugu egunotan. Ostiralean Larratxoko kultur etxean ospatuko den III. Open Rock Gaua Jaialdian arituko da.

Ez dago inolako dudarik: The Fleshtones taldea jatorri arrotza duten baina zahartzarora duintasunez iristen diren  rock androll taldeen multzoan koka genezake. Hirurogei urte betetzear badago ere, festen errege den eta publikoa twist dantzatzen jarri zuen Peter Zarembari ez zaio ile bakarra ere erori, eta garrantzitsuagoa dena, bere musika taldearen lemak –“munduko talderik dibertigarriena gara”- bere horretan dirau.  Are gehiago, zera esan zigun  tonu ironikoz: “Lehen baina dibertigarriagoak gara orain! Eszenatokietan gustura sentitzen hasiak gara”.

New Yorken sortu zuten The Fleshtones taldea 1976. urtearen inguruan; hau da, Ramones, Television eta Blondies bezalako taldeen belaunaldikoa dira. Harremana izan zuten talde hauekin, baita CBGB eta Max Kansa’s City-n sortutako beste hainbat talde punk-ekin ere. Onartu beharra dago; ez zuten arrakastarik izan eta euren lehen lanaren “Roman Gods” (1982) argitalpena ere berandu iritsi zen. Hala ere, aipatutako belaunaldi legendario hartatik, The Fleshtones taldea da musika egitea eta diskoak editatzeari utzi ez dion bakarra. Haien garaje revivalista, pop-a, frat rock-a, soul-a, punk-a eta edozein musika estilo bizi-bizi aritu dira 40 urtez.  Moda eta etapa konkretuen gainetik igaro dira The Fleshtones taldeko kideak. Beharbada, horregatik ez dute arrakasta eskura izan: katerik gabe egin dute hegan kateatutako munduan.

“American Beat” abestiarekin arrakastara iristeko bidea ireki zitzaien, izan ere, abesti hau “Despedida de Soltero”(1984)  Tom Hanks aktorea nagusi zen filmean azaldu zen. Baina espejismo hutsa izan zen, urte gutxiz izan ziren ezagunak. Urte asko dira The Fleshtones taldea ez dela soilik musikaz bizi. Askok “Pardon us for living but the graveyard is full” dokumentalean ikusi genituen, non karreteratako moteletan lo egiten duten gizon heldu batzuek euren pena ekonomikoak kontatzen dituzte kameren aurrean. Baina, nola liteke rock and roll talde handi batek bere abestiei esker bizirauterik ez izatea? Gainera, talde hau ez da edozein; talde honek The Cynics, The Chesterfield Kings eta The Fuzztones-ekin batera  ipar-ameriketako garaje musika berpiztu zuen.

“Ni ere harrituta nago”, aitortu digu Zarembak.  “Rock and Rolla egiten jarraitzeko egin behar izan ditudan lan guztien zerrenda egin eta bi orrialde bete ditut osorik. Gainera, oraindik ere etortzen zaizkit burura zerrendan apuntatu ez ditudan hainbat lan… Hala ere, partzialki egindako lanak dira. Baina egia da, Fleshones-ekin ez dugu ia dirurik lortzen. Taldea pasio bat da, bokazio bat, munduko lanik onena”. Faktore askok azaldu dezakete anomalia hau. Hasieran esan dugun moduan, libreki aritu zen talde hau, ezin da talde honen estiloa etiketatu; erosezina da, negoziaezina. Arty-egia rock and roll taldea izateko; bestalde, rockero eta nostalgikoegia da indie publikoarentzat.

 

the-fleshtones-garage-band

Hala ere, desastre hutsa izan dira negozioetarako. Ez zuten haien burua saltzen jakin. Inoiz ez dute show business delakoaren logika ulertu. Eta hala, diskografia ugaritik pasa izan beharrak, ez die euren burua finkatzen lagundu. 80 eta 90. hamarkadetako haien disko asko deskatalogatuta daude. Dena dela, zortea izan eta 2003tik gaur arte Yep Rock-en bitartez publikatu dituzte haien disko guztiak, baita haien LP berria “Wheel of talent” ere. Azken hau  aurkeztuko dute ostiral honetan, hilak 31, Larratxoko kultur etxean ospatzen den Open Rock Gaua ekimenaren hirugarren edizioan. Bertan izango dira ere The Lookers ziburuko garaje-punk taldea; Steak eta haren 90. hamarkadako stoner-a; eta Octopussys bilbotarrak.

“Ados nago zurekin: Yep Rock-ekin ateratako diskoen artean onena ‘Take a Good Look’ da; rock indartsuko albuma, benetan ona. Baina baliteke ‘Wheel of talent’ hobea izatea. Sorpresa gehiago ditu. Denborak esango du bietako zein den hobea!”. Berrikuntzen artean “Available” abestia dago, eta bertan azaldu dituzte lehenengoz hari hotsak. Beste berrikuntza bat “Veo la luz” izeneko gaztelerazko abestia da, eta diskoan bertan BuddyHolly-ren espiritua ere antzeman daiteke (“Tear for tear”)… Baina funtsean rock erritmo geldiezinak eta itsaskorrak diren estribilloek ( “It is as it was”, “Roofarama”) jartzen dute dantzan publikoa. Iraganera egindako jestua ere azaltzen dute “Remember The Ramones” abestiarekin. Benetan gogoratzen zarete Ramones-etaz?

“Inoiz ez gara haietaz ahaztuko! Inspirazio iturri handia izan ziren guretzat. Ia galdua genuen rock and roll talde bat entzun edo berriz ere ikusteko esperantza. Orduan, CBGBra joan, bozgorailuetan belarria jarri eta… bat, bi, hiru, lau! Gau ahaztezinak izan ziren, eta hortaz doa abestia. Ahaztu itzazue Sex Pistols eta The Clash taldeak. Ez lirateke Ramones gabe existituko.”

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo