• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
The-Lookers-ziburu-garage-punk
Musika 0

ZURE TALDE GUSTOKOAREN TELONEROAK GARA

Jon Pagola @jonpagola · 24/01/2014

The Lookers hirukote ziburutarra talde handien teloneroak izan dira azkenaldian. Gure inguruan talde ugari ditugu, agian ez direnak hain ezagunak izango, baina seguruenik noizbait ikusi izan dituzunak.

Gipuzkoako sustatzaileak arazoak izaten dituzte telonero egokiak aurkitzeko. Askotan kexatu egiten dira. Eta ez zaie arrazoirik falta: benetan zaila da gure artean musika bandak topatzea, oso gutxi daude Iruña edo Bilborekin alderatuz. Ondorioz, banda batek ondo funtzionatzen duenean errrepikatzen ohi du. Normala da. Azkenaldian Iparraldeko The Lookers hirukoteari pasa zaio. Redd Kross super rockeroen teloneroak izan ziren (eta bikain gainera!) urtarrilaren 18an Intxaurrondoko kultur etxean. Hurrengo ostirala 31ean The Fleshtones talde garajero mitikoen ezkutariak izango dira Larratxon urtero ospatzen den Open Rock gauean.

Ziburuko hirukote gaztea -hogei eta bi urte inguru dituzte, unibersitarioak dira- euskal agertoki musikalaren errebelazioetako bat da. Hanka t´erdi 70. hamarkadan Ingalaterran suertatu zen punk mugimenduan sartuta dute -melodikoak jartzen direnean Buzzcocks taldearen bertsio garaikidea dirudite – eta 60. hamarkadako garaje eta pop estiloetan ere pikoteatzen dute (zuzenean, adibidez, The Creation-en “Making Time” abestiaren bertsioa primeran ateratzen zaie). Baina, ez pentsa, ez da hau beste talde revivalista: lotsagabe, freskoak eta energikoak direnez guztiz sartu genezake gaur egungo testuinguruan. Xarma handiko taldea da. Momentuz, euren diskografia laburra da: single batekin estreinatu ziren 2013ko maiatzean (“It will be ok” / “Sally”) eta lehenengo EPa plazaratu berri dute, “Fucking panda”.

Las Primitivas antzeko garaje-punka lantzen dute baina euren kasuan ukitu ilunagoak dituzte. Duela gutxi arte aktibitate dexente izan dute. Aurreko astean Facebooken bitartez taldea bertan behera utzi dutela adierazi zuten. Albiste tristea. Urte eskax batean Arantxa, María, Jorge eta Diegok bandcampean kanta batzuk aurkeztu dituzte eta, batez ere, euskal eszenatokietan alaitasun eta bizitasuna zabaldu dute. Sustatzaileek ez zekitenean nori deitu… hor zeuden Las Primitivas taldekoak gerra emateko prest. Intxaurrondon ikusi genituen azekeneko aldiz The See See talde britainarraren kontzertuaren ondoren.

Utzi duten hutsunea Las Sfinters Hondarribiako taldeak betetzen dute -herriko jaietan Bentako eszenatokian Javier Escovedoren aurretik jo zuten- eta, batez ere, energia handia duen Irungo bikotearekin (bateria eta gitarra), Mushroom Caffeine, zeinek LP berria, “Liquid”, otsaila erdialdean kaleratuko duten. Baliteke festibalen batean ikusi izana (2013ko Andoaingo rock jaialdia) edo agian ikusi zenituen Eskoziatik datozen Halfrican taldearen aurretik telonero gisa aritu zirelako Le Bukowskiko aretoan.

Baretasun handiagoa duten musika estiloetan sartzen bagara ezin dugu inondik inora ere ahaztu Oiartzungo John Berkhout taldea, leku guztietan agertzen den boskote indie-folka; Capsula edo Sam Amidon-eko kontzertuetan topatu ditugu besteak beste. Izen bera duen LP-a argitaratu ondoren kritika onak jaso zituzten eta 2014ko erronka Euskal Herriko mugetatik at ezagutaraztea izango litzateke; Madrilgo Moby Dick aretoan arrakasta handia izan zute eta horrela jarraitu behar dute. Moby Dick getxotarra banda formatu osoarekin agertu behar zen The Sadies taldearen kontzertua aurretik baina azkenean Eneko Burzakoren besoa ez da garaiz sendatu. Bere lekuan Señor No taldeko Xabi izangi dugu bihar Gasteszenan.

Duela hilabete batzuk ikusi genuen  Moby Dick Victoria Eugeniako club-ean  Lou topet zarauztar laukote folk-rockeroa euskalduna teloneatzen. Oier Aranzabalen mutilak The Mary Onettes eta Destroyer mailako talde internazionalen aurretik jo dute. Juan G. Andrés grabaturko bideo honetan “Txoria nintzela” haur kantarekin ausartzen dira.

Luke Amstrong Stringed Wood elkarte musikalaren musikaria da eta Euskal Herrian burutzen den folk musika promozionatu nahi du. Josetxo baxujolearekin atera ohi da, Antzoki Zaharrean gertatu zen bezala Audience bizkaitarrak atera aurretik. Tristan Crowley ere elkartearen partaidea dugu eta The New Mendicants-en bikotearentzat eskainitako aperitiboa bikaina izan zen.

Frank boskotea asko gustatzen zaigu eta Yon Vidaurren (Ama, PLV Havoc) aginpean ari dira lehen EP-a grabatzen. Maiatzerako kaleratzea espero dute. 2014. urtea Franken urtea izan beharko luke eta hainbat kontzertu dituzte programatuta, horietako batzuk telonero gisa. Hurrengo ortsailaren 15ean, Le Bukowskin, Hondarribiatik datozten Naica indie-pop taldea teloneatuko dute MondoSonoro aldizkariaren festa demoskopikoan. Naicaren bigarren diska, “Saturnalia”, oso ongi dagoen bilduma poperoa da. Donosti Sound-eko influentzia du, anbientazio musikalez josirik dago eta instrumentalki benetan aberatsa da.

 

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo