Gipuzkoako sustatzaileak arazoak izaten dituzte telonero egokiak aurkitzeko. Askotan kexatu egiten dira. Eta ez zaie arrazoirik falta: benetan zaila da gure artean musika bandak topatzea, oso gutxi daude Iruña edo Bilborekin alderatuz. Ondorioz, banda batek ondo funtzionatzen duenean errrepikatzen ohi du. Normala da. Azkenaldian Iparraldeko The Lookers hirukoteari pasa zaio. Redd Kross super rockeroen teloneroak izan ziren (eta bikain gainera!) urtarrilaren 18an Intxaurrondoko kultur etxean. Hurrengo ostirala 31ean The Fleshtones talde garajero mitikoen ezkutariak izango dira Larratxon urtero ospatzen den Open Rock gauean.
Ziburuko hirukote gaztea -hogei eta bi urte inguru dituzte, unibersitarioak dira- euskal agertoki musikalaren errebelazioetako bat da. Hanka t´erdi 70. hamarkadan Ingalaterran suertatu zen punk mugimenduan sartuta dute -melodikoak jartzen direnean Buzzcocks taldearen bertsio garaikidea dirudite – eta 60. hamarkadako garaje eta pop estiloetan ere pikoteatzen dute (zuzenean, adibidez, The Creation-en “Making Time” abestiaren bertsioa primeran ateratzen zaie). Baina, ez pentsa, ez da hau beste talde revivalista: lotsagabe, freskoak eta energikoak direnez guztiz sartu genezake gaur egungo testuinguruan. Xarma handiko taldea da. Momentuz, euren diskografia laburra da: single batekin estreinatu ziren 2013ko maiatzean (“It will be ok” / “Sally”) eta lehenengo EPa plazaratu berri dute, “Fucking panda”.
Las Primitivas antzeko garaje-punka lantzen dute baina euren kasuan ukitu ilunagoak dituzte. Duela gutxi arte aktibitate dexente izan dute. Aurreko astean Facebooken bitartez taldea bertan behera utzi dutela adierazi zuten. Albiste tristea. Urte eskax batean Arantxa, María, Jorge eta Diegok bandcampean kanta batzuk aurkeztu dituzte eta, batez ere, euskal eszenatokietan alaitasun eta bizitasuna zabaldu dute. Sustatzaileek ez zekitenean nori deitu… hor zeuden Las Primitivas taldekoak gerra emateko prest. Intxaurrondon ikusi genituen azekeneko aldiz The See See talde britainarraren kontzertuaren ondoren.
Utzi duten hutsunea Las Sfinters Hondarribiako taldeak betetzen dute -herriko jaietan Bentako eszenatokian Javier Escovedoren aurretik jo zuten- eta, batez ere, energia handia duen Irungo bikotearekin (bateria eta gitarra), Mushroom Caffeine, zeinek LP berria, “Liquid”, otsaila erdialdean kaleratuko duten. Baliteke festibalen batean ikusi izana (2013ko Andoaingo rock jaialdia) edo agian ikusi zenituen Eskoziatik datozen Halfrican taldearen aurretik telonero gisa aritu zirelako Le Bukowskiko aretoan.
Baretasun handiagoa duten musika estiloetan sartzen bagara ezin dugu inondik inora ere ahaztu Oiartzungo John Berkhout taldea, leku guztietan agertzen den boskote indie-folka; Capsula edo Sam Amidon-eko kontzertuetan topatu ditugu besteak beste. Izen bera duen LP-a argitaratu ondoren kritika onak jaso zituzten eta 2014ko erronka Euskal Herriko mugetatik at ezagutaraztea izango litzateke; Madrilgo Moby Dick aretoan arrakasta handia izan zute eta horrela jarraitu behar dute. Moby Dick getxotarra banda formatu osoarekin agertu behar zen The Sadies taldearen kontzertua aurretik baina azkenean Eneko Burzakoren besoa ez da garaiz sendatu. Bere lekuan Señor No taldeko Xabi izangi dugu bihar Gasteszenan.
Duela hilabete batzuk ikusi genuen Moby Dick Victoria Eugeniako club-ean Lou topet zarauztar laukote folk-rockeroa euskalduna teloneatzen. Oier Aranzabalen mutilak The Mary Onettes eta Destroyer mailako talde internazionalen aurretik jo dute. Juan G. Andrés grabaturko bideo honetan “Txoria nintzela” haur kantarekin ausartzen dira.
Luke Amstrong Stringed Wood elkarte musikalaren musikaria da eta Euskal Herrian burutzen den folk musika promozionatu nahi du. Josetxo baxujolearekin atera ohi da, Antzoki Zaharrean gertatu zen bezala Audience bizkaitarrak atera aurretik. Tristan Crowley ere elkartearen partaidea dugu eta The New Mendicants-en bikotearentzat eskainitako aperitiboa bikaina izan zen.
Frank boskotea asko gustatzen zaigu eta Yon Vidaurren (Ama, PLV Havoc) aginpean ari dira lehen EP-a grabatzen. Maiatzerako kaleratzea espero dute. 2014. urtea Franken urtea izan beharko luke eta hainbat kontzertu dituzte programatuta, horietako batzuk telonero gisa. Hurrengo ortsailaren 15ean, Le Bukowskin, Hondarribiatik datozten Naica indie-pop taldea teloneatuko dute MondoSonoro aldizkariaren festa demoskopikoan. Naicaren bigarren diska, “Saturnalia”, oso ongi dagoen bilduma poperoa da. Donosti Sound-eko influentzia du, anbientazio musikalez josirik dago eta instrumentalki benetan aberatsa da.
Ez dago komentariorik