• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Ray-Davies-jazzaldia
Musika 0

ZURRIOLAKO JAZZALDIAREN HOBERENA ETA OKERRENA

Jon Pagola @jonpagola · 27/07/2014

4 egun politen kronika. Pop, rock eta soul kontzertuak Jazzaldian. Heineken garagardoa. Eta zenbait kritika on eta txar.

HOBERENA

–Zurriolak berezko edertasun irabaztezina du. Jo dezagun soilik Jazzaldiaren arlo estetikoa beste musika jaialdi batekin konparatzen dugula. Seguru geurea irtengo dela garaile: azken eguzki izpiak itsasoan ezkutatzen direnean hondartzan zauden bitartean eta Kursaaleko kuboen begiradaren ondoan benetan ingurune ederra da. Bai musiko eta publikoarentzat gozamen hutsa.

jazz-festival-zurriola-playa

–Eguraldia. Orohar, eguraldi ona egin du eta tenperatura atseginak izan ditugu. Euriarekin Jazzaldiaren ikuspuntua asko aldatzen da.

–Hondartzako txiringitoa. Heineken txoznen artean ezkutuan ageri den txiringito familiar bat agertu da. Edariak eta janaria ere saltzen zituen prezio onean.

–Echo & The Bunymmen. 35 urte ondoren sasoian agertu ziren. Eta hori ez da txantxetan hartzeko gauza. 80. hamarkadaren single gehienak berreskuratu zituzten eta tartean Britpop kutsu zoragarria duen “Nothing Lasts Forever” abestia jo zuten Lou Reeden “Walk on The Wild Side” abestiarekin konbinatzen. “The Killing Moon”-en, ilargi betea baino sirimiri fina izan genuen. Bikainak.  Echo-The-Bunnymen

–Musikazaleen kontzertua. Post-punk estiloa jorratzen dute The Wire-eko mutil zahartxoak eta ez da jende guztientzako aproposa izango oso sakonak baitira. Hala ere musikazale aditu askoren ustez kontzertu itzela izan zen beraiena.

–Publikoaren saria. Vintage Trouble taldeak, aldiz, jende guztientzako soul eta rock musika lantzen du txukun-txukun. Haren liderra entertainer hutsa da eta behin baino gehiagotan publikoarengana jaitsi zen bertan kantatzera.  Show totala. Ikusgarria.

SIN MÁS

–Heineken markak ezarritako prezio tuntunak. Botellin batek (40zl.) 2,5 euro kostatzen zituen eta tamainu bera zuen “kainoiak” aldiz… 4 euro. Ondorioa: hondartzako txoznan segituan agortu ziren botellinak. Ez al zuten ondo kalkulatu?

–Akustika onargarria izan zen eszenatoki nagusian, baina batzuek dezibelio gehiago faltan bota zituzten. ZA!bikote katalana Coca-Cola Light eszenatokian egon zen eta soinurekin arazo ugari izan zituzten: show eroaren musikak alde guztietatik errebotatu zuen.

za-jazzaldia

-Kontzertu dexente egon ziren gauza onak eta ez hain onak izan zituztenak.The Horrors-ek bisualki punch asko izan zuen (argi jokoak, pantailako imajinak), baina pittin bat aspegarriak izan ziren. James Vincent McMorrow etaAustra-ren ahotsak, aldiz, berezi xamarrak dira eta azkenean nekatu egiten zara hainbeste nota altuekin.

The Horrors
The Horrors
James McMorrow
James McMorrow
Austra
Austra

OKERRENA

–Nahikoa da:  ez ezazue hondarrera edalontzi, botellin, zigarro zein bestelako zaborrik bota. Ohikoena ez bada horrelako festibaletan gizalegeak agindu beharko luke.

-Asko egon dira kontzertu osoa ele-meletan ematen dutenak. Bolumen altoko konbertsazioak oso molestoak izaten dira. Errespetua zor diogu ondoan dagoen ikusleari.

–VIP guneko tribuna. Pribilegio hutsa da, hori hasteko. Eta horretaz aparte pare bat galdera ditut botatzeko. Benetan merezi du kontzertu bat allbo batean ikusteak? Zenbatek gustokoa dute ikusten ari diren taldea?

–Zahartua dagoen mito bat. Ray Davies The Kinks talde handiaren abesti ezagunenak jo zituen asteazken eguzkitsu batean. “I need you” bortitzarekin hasi eta “Waterloo sunset” bikainarekin amaitu zuen. Baina “You Really Got Me” mitikoa duela 50 urte asmatu zuen gizonak ez du artista berbera ematen. Zahartua ikusi zitzaion, afinaziorik gabe, ezerren lagun -dirudienez, ez zitzaion ezer gustatu, ezta hiria ere- eta karaoke moduko aktuazio pobrea izan zen. Benetan penagarria.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo