HOBERENA
–Zurriolak berezko edertasun irabaztezina du. Jo dezagun soilik Jazzaldiaren arlo estetikoa beste musika jaialdi batekin konparatzen dugula. Seguru geurea irtengo dela garaile: azken eguzki izpiak itsasoan ezkutatzen direnean hondartzan zauden bitartean eta Kursaaleko kuboen begiradaren ondoan benetan ingurune ederra da. Bai musiko eta publikoarentzat gozamen hutsa.
–Eguraldia. Orohar, eguraldi ona egin du eta tenperatura atseginak izan ditugu. Euriarekin Jazzaldiaren ikuspuntua asko aldatzen da.
–Hondartzako txiringitoa. Heineken txoznen artean ezkutuan ageri den txiringito familiar bat agertu da. Edariak eta janaria ere saltzen zituen prezio onean.
–Echo & The Bunymmen. 35 urte ondoren sasoian agertu ziren. Eta hori ez da txantxetan hartzeko gauza. 80. hamarkadaren single gehienak berreskuratu zituzten eta tartean Britpop kutsu zoragarria duen “Nothing Lasts Forever” abestia jo zuten Lou Reeden “Walk on The Wild Side” abestiarekin konbinatzen. “The Killing Moon”-en, ilargi betea baino sirimiri fina izan genuen. Bikainak.
–Musikazaleen kontzertua. Post-punk estiloa jorratzen dute The Wire-eko mutil zahartxoak eta ez da jende guztientzako aproposa izango oso sakonak baitira. Hala ere musikazale aditu askoren ustez kontzertu itzela izan zen beraiena.
–Publikoaren saria. Vintage Trouble taldeak, aldiz, jende guztientzako soul eta rock musika lantzen du txukun-txukun. Haren liderra entertainer hutsa da eta behin baino gehiagotan publikoarengana jaitsi zen bertan kantatzera. Show totala. Ikusgarria.
SIN MÁS
–Heineken markak ezarritako prezio tuntunak. Botellin batek (40zl.) 2,5 euro kostatzen zituen eta tamainu bera zuen “kainoiak” aldiz… 4 euro. Ondorioa: hondartzako txoznan segituan agortu ziren botellinak. Ez al zuten ondo kalkulatu?
–Akustika onargarria izan zen eszenatoki nagusian, baina batzuek dezibelio gehiago faltan bota zituzten. ZA!bikote katalana Coca-Cola Light eszenatokian egon zen eta soinurekin arazo ugari izan zituzten: show eroaren musikak alde guztietatik errebotatu zuen.
-Kontzertu dexente egon ziren gauza onak eta ez hain onak izan zituztenak.The Horrors-ek bisualki punch asko izan zuen (argi jokoak, pantailako imajinak), baina pittin bat aspegarriak izan ziren. James Vincent McMorrow etaAustra-ren ahotsak, aldiz, berezi xamarrak dira eta azkenean nekatu egiten zara hainbeste nota altuekin.
OKERRENA
–Nahikoa da: ez ezazue hondarrera edalontzi, botellin, zigarro zein bestelako zaborrik bota. Ohikoena ez bada horrelako festibaletan gizalegeak agindu beharko luke.
-Asko egon dira kontzertu osoa ele-meletan ematen dutenak. Bolumen altoko konbertsazioak oso molestoak izaten dira. Errespetua zor diogu ondoan dagoen ikusleari.
–VIP guneko tribuna. Pribilegio hutsa da, hori hasteko. Eta horretaz aparte pare bat galdera ditut botatzeko. Benetan merezi du kontzertu bat allbo batean ikusteak? Zenbatek gustokoa dute ikusten ari diren taldea?
–Zahartua dagoen mito bat. Ray Davies The Kinks talde handiaren abesti ezagunenak jo zituen asteazken eguzkitsu batean. “I need you” bortitzarekin hasi eta “Waterloo sunset” bikainarekin amaitu zuen. Baina “You Really Got Me” mitikoa duela 50 urte asmatu zuen gizonak ez du artista berbera ematen. Zahartua ikusi zitzaion, afinaziorik gabe, ezerren lagun -dirudienez, ez zitzaion ezer gustatu, ezta hiria ere- eta karaoke moduko aktuazio pobrea izan zen. Benetan penagarria.
Ez dago komentariorik