• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
ruth-pérez-de-anucita-amiga-de-papel
Nor Nori Nork 0

RUTH PÉREZ DE ANUCITA: PAPEREZKO LAGUNA

Amaia García @amaiasebastopol · 12/12/2015

Garoa liburu-dendako “Amigas de papel”-eko - gazteleraz egiten diren Literatur solasaldietako- dinamizatzaile den Ruth Pérez de Anucitarekin hitz egin dugu.

Beharbada, ikusiko zenuten bere izena Donostiako kultura gaitzat hartzen duten hainbat artikuluren amaieran. Dena den, Ruthek jakinarazi digunez, “nor zara” galdetzen dioten bakoitzean Samuel Beckett etortzen zaio burura. Azken honi, behin, Samuel Beckett zen galdetu zioten, eta hala erantzun omen zuen: “Batzuetan”.

Bokazioz kazetari, hamabi urtez aritu da Donostiako, Madrilgo, Bilboko eta Gasteizeko egunkarietan. “Urte dibertigarrienak Noticias de Gipuzkoa egunkariko kultura sailean igaro nituen”, dio. Duela bi urte, ordea, Donostia 2016ko bulegoetara jo zuen, eta egun, bertan dabil jardunean kultur proiektuak eta literatura zein irakurketari loturiko beste hainbat ekintza aurrera ateraz.

Garoako lagun geldiezinei esker, gainera, “Paperezko lagunak/ Amigas de papel” delako proiektuaren parte ere bada.

Zer da “Paperezko lagunak/ Amigas de Papel”?

Duela hiru urte hasi zen, Zarautzen, eta Patricia Gete da bertako gidaria; Grosen, berriz, duela urte bat hasi zen, liburu denda ireki zutenean. Garoan diotenez, irakurle klubak dira haien bandera-ontziak, eta hortik abiatuta sortu dituzte gainerako “Paperezko” ziklo guztiak: musika, antzerkia eta zinema.

Nola funtzionatzen dute ziklo hauek?

Funtzionamendu erraza dute. Hilabetean behin biltzen gara 8-12 pertsonako taldea, 25-55 urte bitartekoak. Galaxia ezberdinen parte garela esango nuke, baina irakurketaren gozamenak batzen gaitu, eta oso gustuko dut hori. Lanbide, bizi estilo, eta gustu ezberdinak ditugu: Amélie Nothomb, Jonathan Coe, Michel Houllebecq… idazleen aldeko zein kontrako partaideak daude taldeetan.

anucita-amiga-de-papel-2016-garoa-charla

Nola sortu zitzaizun proiektu honetan parte hartzeko aukera?

2014ko uztailean, liburu denda ireki aurretik, aukera hau proposatzeko deitu zidaten, eta baiezkoa eman nien inkontzienteki. Zarautzeko Paperezko Kontzertuetatik ezagutzen dut Imanol (Agirre), eta Oier Aranzabal ere aspalditik dut ezaguna, batera egin genuen lan Noticias de Gipuzkoa egunkarian. Liburuen inguruan asko hitz egiten genuen, eta hori izan daiteke haien proiektuaren parte izateko arrazoietako bat.

Zein motatako liburuak irakurtzen dituzue?

Orain arte nobelak eta kontakizunak irakurri ditugu. Azaroan komikiarekin estreinatu ginen. Oinarrizko bi irizpide daude: bat guztiz subjektiboa da (gustatu eta interesatzen zaizkigun liburuak, konbertsazio on baterako lagungarri direnak), eta bestea, objektiboa: tradizio literarioen, estiloen, gaien… aniztasuna.

ruth-pérez-de-anucita-amiga-de-papel-2016-garoa

Irakurri dituzuen liburuen artean, zein nabarmenduko zenuke?

Jhumpa Lahiri aholkatzen dut beti (“Tierra desacostumbrada”, “La hondonada”), “De vidas ajenas” da Carrèrek idatzi duen liburuetatik gehien gustatzen zaidana, eta “El olvido que seremos”  (Héctor Abad Faciolince) liburuaren inguruan izan genuen elkarrizketaren oso oroitzapen ona dut.

Ahaztuko ez duzun anekdota edo saiorik?

Urtarrileko saioa Eduardo Halfónen “Monasterio” liburuan oinarritu zen. Harekin harremanetan jarri ginen, eta gurekin Skype bat egiteko gonbidapena onartu zigun. Idazle ona izateaz gain, asko hausnartu du literaturaren inguruan eta eman zigun hitzaldia zoragarria izan zen. Egun hartan “paperezko lagunak” zoratzen atera ziren Garoatik. Betiko gordeko dudan une bat izan zen hura.

ruth-pérez-de-anucita-amiga-de-papel-2016

Dinamizatzaile gisa, zer da gehien harritu zaituena?

Fideltasuna.  Hirian antolatzen diren ekintza gehiagotan parte hartzea gustatuko litzaidake, baina denbora gutxi izaten dugu, eta aukera gehiegi. Badira beti bertaratzen diren irakurleak, eta mirestekoa iruditzen zait.

Zer eskaintzen dizu irakurle klubak? Eta irakurleei, zer eskaintzen die?

Nik zerbait eskaini ahal izango nuen edo ez izaten zen nire zalantza, irakurle bat gehiago naiz. Zalantza horri aurre egiteko modua, kazetari ohiturak berreskuratzea izan da: elkarrizketa bat prestatu edo erreportaia bat idaztekorako orduan egiten dudan dokumentatze lana, hain zuzen ere. Lantzen dugun idazlearen liburu gehiago irakurtzen ditut, filmak ikusten ditut… Ahal den heinean, interesgarria suerta daitekeen informazio guztia eskura izaten saiatzen naiz. Batzuetan gonbidatuak izaten ditugu, edo musika, edo argazkiak. Haiengandik ikasi eta haiekin gozatzen dudan pertsonekin plazer bakarti hau konpartitzeak asko eskaintzen dit.

anucita-amiga-de-papel-2016-garoa-donostia

Zer iritzi duzu liburu-denda batek halako ekimen bat antolatzearen inguruan?

Kulturaren mesedetan egiten diren ekimen pribatuak, -eta kasu honetan Garoak antolatutakoak, programatzaile fin eta nekaezinak dituztenak- orokorrean, oso garrantzitsuak dira hiri batentzat, eta hiritarrak kontziente izan behar gara dugun zorteaz; modu praktikoenean baloratu behar dugu gainera: bertaratzen.

Zergatik joan beharko genuke hurrengo saiora?

Bertaratzen garenak inpresio gozoarekin ateratzen gara, eta ez edaten ditugun ardo eta garagardoengatik bakarrik. Liburuak ezagutzen ditugu, interpretazio berriak egiten ditugu, eta giro atseginean gozatzen dugu irakurtzearen plazerraz.

Hurrengo saioa abenduaren 16an izango da, arratsaldeko 19tan Donostiako Garoa liburu-dendan (Gros auzoko Zabaleta kalean, 34 zenbakian). Rafael Chirbesen La buena letra da aukeratutako liburua. Ruthek azaldu digunez, saio hau “Chirbesi eskainitako monografikoa izango da”.

Partekatu Tweet

Amaia García

Me gusta reírme, el cine, nadar, hacer cosas nuevas, escribir. No me gusta aburrirme. Me encanta leer y desde que tengo uso de razón me recuerdo con un libro en las manos.

- http://bookhunterblog.wordpress.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13 Nor Nori Nork

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

  • jone-san-martin Nor Nori Nork

    JONE SAN MARTIN: DANTZA, BERLINEKIKO MAITASUNA ETA TXIPIROIAK TINTAN

  • Portada_2 Nor Nori Nork

    DIEGO MATXINBARRENA: DISTIRA GEOMETRIKOA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo