• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
5d2029fa-4eb3-4150-b30e-aad4c1120645
Nor Nori Nork 0

MAIDER LÓPEZ: NORBERAK DEFINITZEN DU ESPAZIOA

Redacción @kulturaldia · 09/12/2015

Tokialdatu/Desplazamiento erakusketarekin, bueltan da Maider Lopez artista donostiarra. Paisaia eta hiriguneak begirada bitxi batez azaltzen ditu bertan, eta harekin hitz egiteko aukera izan dugu. Azaleko argazkiak: Dani Blanco. Barrukoak: Marta Ennes.

Etxean bueltan da Maider López artista donostiarra. Buelta, gainera, ez du edonola egin: azken 10 urteotan munduan zehar aurkeztu duen erakusketa zabala ekarri du gurera. “Tokialdatu/Despazamiento” erakusketak ezagutzen ditugun hirigune eta paisaiak begiratzeko eta haien inguruan hausnartzeko beste modu bat erakusten du. Hala, ezinbestean eskatzen du bisitariaren konplizitatea. Koldo Mitxelenako erakusketa aretoan izango dugu ikusgai otsailaren 6ra bitarte.

Mundu guztian zehar (London, Shangai, Zeelanda Berria, Arabiar Emirerri Batuak) haren lanak aurkeztu dituen batentzat, pozgarria izan behar du bere lan adierazgarrienak etxean erakustea.

Nire lanaren osotasunaren barruan, erakusketa etxean egiteak -eta ezagutzen dudan areto batean, gainera- funtzionatzen du.

Koldo Mitxelenako Desplazamiento/Tokialdatu erakusketak 10 urtetako lana biltzen du. Ziklo bati amaiera eman eta beste bati hasiera emateko egin duzu? Edo besterik gabe, zure lana bildu eta publikoari erakusteko egin duzu?

Proiektu hau martxan jarri nuenean, garrantzitsua izan zen niretzat lan batzuk beste batzuekin harremanetan jartzea. Gisa horretan, lan eta garaien arteko dialogoa sortu nuen. Kontuan hartu behar da, gainera, proiektu honetan pentsatu nuenean nire lanaren osotasuna zein den erakusteko beharra sentitu nuela. Denbora asko eskaintzen diot lan bakoitzari, eta lan bakoitzak bidaia bat egitera eraman nazake denbora luzerako; Shangaira, adibidez, eta han geratu urte batez lana garatzen.

IMG_8498
IMG_8491
IMG_8487
IMG_8485

Badirudi jakinmin handiko ikusleek atsegin izateko erakusketa dela. Zure lan askok bigarren, edota hirugarren begirada bat behar dute beren zentzu osoa ulertzeko

Halaxe da. Nire lanetan behar-beharrezkoa da ikuslearen partehartzea, ikuslerik gabe lana ez da existitzen. Beste lan batzuetan, ikusleak pieza aktibatu eta osatu egiten du zailtasun eta ibilbide batzuk sortuz.

IMG_8523

Nolakoa da futbol partidu bat polder batean? Argazkiek salatzen dutenez, libre eta dibertigarriagoa da bertan futbola.

Aldaketa geografikoen eraginez –zelaian urak egindako interferentziak kasu-, arau berriak sortzen dira. Futbol tradizionalean baino zailtasun gehiago daude, eta bai, aukera berriak sortzen dira. Rol aldaketa interesgarriak ikusten dira. Elkarrizketa lasaian dauden bi aurkari egon daitezke, baina baloia haien artera bueltatzen denean, aurkariak izatera bueltatzen dira.

IMG_8441

IMG_8451

IMG_8442

“Iturriak/Fuentes” piezaren bozeto bat dago erakusketan, Donostia 2016ren programazioaren baitan, Ondarretako jardinetan egongo den instalakuntza. Nola garatuko da?

Erakusketa honetan, garapen prozesu horren parte bat erakusten dut. Proiektuan azken 25 urteotan hirian izan diren 13 iturri erretiratu azalduko ditut, horiek kentzearen arrazoia eta urtea azalduz, baita haien kokapena zein zen esanez ere. Banakoaren eta kolektiboaren memoriarekin jolastu nahi duen proiektua da. Iturri hauek espazio publikoaren parte izan dira, eta berriz ere erabili ahal izango dira.

Zein da espazio publikoaren inguruko zure kontzeptua? Azkenaldian, pribatizaziorako joera dago. Horren adibide ditugu taberna eta jatetxeetako terrazak, hondartzako txiringitoak…

Pertsonek espazio publikoa sortzeko aukera duten espazio publiko horretan sinisten dut.

Zure instalakuntzetako batean Francesc Muñozen brandificación kontzeptuaren -kasu honetan, Shangaiko kaleetan- espazio publikoetan dagoen publizitatearen omnipresentzia salatzen duzu. Nola burutu zenuen ideia hori?

Badira begiratzen ez ditugun hainbat elementu. Koreografia batean, panel laranjak mugitzeaz arduratu ziren hainbat pertsonekin, Shangaiko eraikinetan zeuden iragarki guztiak desagerrarazi genituen. Denboraldi baterako instalazioa da, eta perspektiba jokoak proposatzen ditu.

IMG_8461

2013an Istanbulen aurkeztu zenuen Making Ways-en, hiriko diseinuak gure mugimenduak nola markatu eta definitzen dituen erakusten duzu… eta ideia honekin hautsi nahi duzu.

Kasu honetan, hiriko ibilbideek ez dute funtzionatzen, eta gainera, ez dute zentzurik. Ez dator errealitatearekin bat; baranda batera zuzentzen den zebra-bide bat ikus daiteke. Oinezkoek bide eta ibilbide berriak sortu dituzte errepideak gurutzatuz. 10 kamera ezberdinetatik Istanbuleko biztanleek errepideak nola gurutzatzen duten begiratu dut, eta hortik abiatuta, errepideak nola gurutzatu azaltzen duen instrukzio-liburua sortu dut.

IMG_8530

Zein helburu zenuen Madrilgo “Plaza de las Descalzas” eta “Plaza de la Villa”-n 365 aulki jartzearekin?

Hiriaren diseinuak markatu ohi ditu gure mugimenduak, diseinu horrek baldintzatzen gaitu. Esaterako, espaloiek gu hiritik zehar ibiltzeko balio dute. Hemen proposatzen dudana kontrakoa da: espazioari ematen diogun erabilerak eta gure mugimenduekin sortzen ditugun harremanek markatzen dute espazioaren diseinua. Norberak erabil dezala nahi duen moduan. Hala, 20 pertsonek zirkulu bat osa dezakete aulkiekin hiriaren erdian.

IMG_8413

Ameskeria al da mendi galdu bateko ataskoa? Edo egunen batean halako zerbait ikusiko dugu? Ataskoa lanean, zelaia hiriaren indar suntsitzailean hilko balitz bezala ikus daiteke

Kasu honetan kontrastez beteriko irudi ezinezko bat sortu nahi izan dut. Mendian kokaturiko atasko bat sortzeko deialdi publiko batetik sortu zen. Garai baterako giza komunitate bat sortu zen.

IMG_8513

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13 Nor Nori Nork

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

  • jone-san-martin Nor Nori Nork

    JONE SAN MARTIN: DANTZA, BERLINEKIKO MAITASUNA ETA TXIPIROIAK TINTAN

  • Portada_2 Nor Nori Nork

    DIEGO MATXINBARRENA: DISTIRA GEOMETRIKOA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo