2014ko uztailaren 6a, igandea. Eneko eta Imanol Agirre anaia zarauztarrek haien bigarren denda zabaltzen dute Donostiako Gros auzoko Zabaleta kalean. Inagurazio-festa apartekoa da. Mundiala. 1970ean ireki zuen Florrek, Eneko eta Imanolen amak alegia, Garoa liburu-denda Zarautzen. 45 urte pasa dira, “paperaren krisia” eta guzti ailegatu da, baina Garoa ezagutu dutenek ohartuko ziren jada ez dela ohiko liburu denda. Laborategi kultural hontan liburuak saltzeaz gain hamaika gauza ezberdinekin esperimentatzen dute. Batzutan liburuak dira aitzaki; beste askotan -gehienetan, egia esateko- musika, antzerkia, artea, zinea eta kulturarekin erlazio duen orok du kabida.
Lehen urte honen analisia Garoako taldeak berak egiten baldin badu seguru dezente hobeagoa aterako dela. Utziko diegu, bada. Ondorengoak, 12 hilabete mamitsuen kronika txiki bat da.
Urtebete zifretan
“180 ekimen inguru antolatu ditugu urtebete honetan (aurkezpen, poesia emanaldi, liburu aurkezpen performance, paperezko kontzertu, paperezko antzerki, paperezko zinema, paperezko lagunak, amigas de papel, irakurle taldeak etabar etabar. Azken finean astebetean 4 ekimen inguru izan ditugu bider 54 aste, gutxi gora behera 180-200 ekimen. Liburu-dendari izatea emozionatzea da eta emozionatu araztea da. Hori hala da!”.
Hoberena: Makite Larburu meets Eduardo Halfon
“Hoberena aukeratzea zaila da, zure seme alaben artean aukeratzea bezain beste. Aurkezpenen artean Jorge Carrión etorri zen liburu-dendara Librerías izeneko liburua aurkeztera Literaktum ekimenaren baitan. Baina egiari zor, hamaika izan dira emozionatu gaituzten hezur haragizko pertsonak; Maite Larburu, Anari, Robert Ellis, Garbiñe Urrestiren liburu aurkezpena itzela izan zen eta Zoe Mavroudi edo Eduardo Halfonekin irakurle taldean izan genituen online solasaldiak. Benetan zirraragarria da kulturaren baitan eta kulturarekin gozatzen dugunon artean horrelako uneak bizitzea. Badakizue, ateak zabalik ditugu”.
Hiru emanaldi ahaztezin
Zarautz eta Donostia: berdintasun eta ezberdintasunak
“Lehenik eta behin adierazi Gros auzoa “Little Zarautz edo Zarautz Town” dela. Hona datorren orok nabarituko du hori segituan. Beste kontu bat agian Zarautz eta Donostiko bezeroen artean zer irakurtzen duten edo zer diferentzi dagoen: Donostian jendeak bere buruaz ahazteko irakurtzen du. Aldiz Zarautzen bere burua re-afirmatzeko. Zarautzen saiakera gehiago irakurtzen den bezala, Donostian eleberriak gehiago. Oso interesgarria izango litzateke norbaitek tesi doktoral bat egingo balu Gipuzkoan herriz-herri zer irakurtzen den aztertuz…”.
Etorkizuna: Liga irabazi
“Ez dugu berdin jarraituko, amodioa ere modu ezberdinetan egiten den gisan. Asko ikasi dugu urte osoan zehar eta astereko egitarau dinamikan jarraituko dugu. Aurten Champions-eko prebian gaude eta datorren urtean Liga irabaziko dugu. Bromak aparte Groseko eta Donostiako jende guztiari animatu nahi diegu Garoako ekimenetan parte hartzera. Hau hasi besterik ez da egin”.
Ez dago komentariorik