• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
cartel-cine-derechos-humanos-2014
Pelikulak 0

11 AHOLKU GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIRAKO

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 01/04/2014

Aste honetan hiriko zinemaldietako bat hasiko da, Giza Eskubideena hain zuzen ere. Jarraian, interesgarri suertatu zaizkidan filmen zerrenda.

XII. Giza eskubideen zinemaldian ikusgai egongo diren film guztiek haien presentzia justifikatzen duten balio soziala dute. Hala ere, ni ez naiz gai horretan sartuko; zinematografia aldetik interes gehien duten filmak izango dira aholkatuko ditudanak. Ororen gainetik, webgunean sartzea da onena. Bertan, interesgarrien suerta dakigukeen gaia hautatu eta gure pelikula aurki dezakegu. Denetarik dago. Gainera, 22 € balio dituen bonoa erosita, Victoria Eugenian eskainiko dituzten 17 filmak ikusteko aukera dago. Jarraian zerrendatuko ditudan film guztiak egongo dira ikusgai aipaturiko aretoan.

Ostirala 4

Zinemaldia estreinatuko duen filma “Circles” da. Yugoslaviako gerra hartzen du ardatz film honek eta sendatu gabeko zauri eta iragana berreraikitzeko ahaleginaren gaiak azaleratzen ditu. Sundance zinema jaialdian, sekzio dramatikoko garaile izan zen film hau. Berlineko zinemaldian eta beste hainbat jaialditan ere lortu du saria. Interes handikoa da emanaldi hau bertan emango baitzaio Robert Guédigan-i, protesta zineman izen handia duen zuzendariari, zinemaldi honetako saria.

circles

Bestalde, gauean, ikusle asko hunkitu ditzakeen filmaren txanda da. Locarnon publikoaren saria irabazi zuen. “Gabriele” Williams sindromea duen emakume bati buruzko film kanadiarra da. Emakume honek baina, musikarako don berezia (halako gaixotasuna dutenetan ohikoa dena) eta bizi poza mantentzen ditu. Musika askoko drama.

Larunbata 5

Jaialdietan sari ugari jasotako -haien artean Valladolideko Seminci jaialdiko publikoaren saria-  “Short Term 12” filma Estatu Batuetako adingabekoen zentro itxi batean girotzen da. Drama adeitsua bilatzen duenarentzat, esan beharra dago film hau modu goxo eta digerigarrian dagoela kontatuta. Gogorrago azaldu behar gara eutanasiari buruzko gaia lantzen duen “Miel” film italiarraren aurrean. Valeria Golino aktoresa izatetik zuzendari izatera igaro, eta hau du bere lehen filma. Sari asko jaso ditu film honek ere, eta balioen saria jaso zuen Cannes-eko zinemaldian. Gauean, Andrzej Wajda Poloniako zuzendari beterano eta prestigiotsuaren filma egongo da ikusgai: “Walesa, La esperanza de un pueblo”. Nobel Saria eskuratu zuen eta lehendakari izan zenari buruzko biopic-a.

Igandea 6

Errusiar kolektibo feministari buruzko filma da “Pussy Riot : Una plegaria punk”. Sundance jaialdian garaile atera zen dokumentalen sailean. Lantzen duen gaietik jokoa atera daiteke. Honen ostean, formagatik baino gehiago gaiagatik interesgarria den dokumentalaren txanda da.“The Unknown known ”. George W. Bush-en defentsa idazkari izan zen Donnald Rumsfeld-i buruzko dokumentala.

pussy-riot-punk-prayer

Asteartea 8

“Echevarriatik Etxeberriara”, “Los inocentes” -egun hauetan Atlantida Film fest-en ikus daiteke-  beldurrezko filmean parte hartu ondoren, Ander Iriartek zuzendari gisa egin duen lehen filma da. Interes zinematografikotik haratago doa film honen hautaketa, izan ere, hemen, Donostian, balio berezia izan dezakeen filma da. Horrela, euskal gatazkaren gaia premisa bitxi batetik lantzen du Oiartzuarrak soilik baitira hemen azaltzen direnak. Gisa honetan, ikuspuntu ezberdin bat lortu nahi izan du Iriartek.

Osteguna 10

“Tales from the Organ Trade” organoen trafikoen gaia lantzen duen eta telebistarako egina izan den dokumentala da. David Cronenberg zuzendari misteriotsua da narratzailea. Sight & Sound aldizkariaren arabera, “The Selfish Giant” 2013ko 10 film onenen artean kokatzen da. Cannes-en eta beste hainbat zinemaldietan saria lortu du. Oscar Wilde-ren kontakizun homonimoan dago oinarrituta. Lehiaketako film interesgarrienetako bat izan daiteke, eta adi, dohainik da.

Viernes 11

Palestinako gatazka lantzen duen “Omar” filmak itxiko du zinemaldia. Oscar sarietarako hautagaia izan den lehen film palestinarra da. Horretaz gain, hainbat sariren irabazle ere bada; hainbat sari eskuratu zituen Berlinen eta atzerriko film onenaren urrezko globoa ere eskuratu zuen. Donostian ezaguna den Hany Abu-Assad- en azken filma da. Ezaguna diot, duela urte batzuetako Zinemaldian haren “Paradise Now” filma izan genuelako ikusgai. Film zaila izateaz gainera, thriller hunkigarria izango da.

omar

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo