• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
donostia-Bang-Bang-cine
Pelikulak 0

BANG-BANG ZINEMA: ZINEKLUBA PUBLIKO GUZTIARENTZAT

Jon Pagola @jonpagola · 24/11/2014

Bang-Bang Zinema elkartearen tiroak helburu zehatzak ditu: etiketarik ez dituzten saio bikoitzeko pelikulak eta haurtzaro-gaztaroan ikusi genituen tituluak badira, hobe. Datorren larunbatean Antzoki Zaharrean estreinatzen dute "La Jungla de Cristal" eta "Aliens, El Regreso".

Cartel-aliens-junglaBang-Bang Zinema elkarteak zinemaren magia ahalik eta jende gehienari trasmititu nahi dio. Helburu hau lortzeko festa giroz murgilduko da Antzoki Zaharra aretoa datorren larunbata azaroak 29 arratsaldeko 19:30etan. “La Jungla de Cristal” eta “Aliens, El Regreso” filme ospetsuak proiektatuko dituzte eta sarrerak 6 euro balio du. Donostiako gainontzeko zinema ekimenekin konparatuz -Kresala, Los Jueves del Trueba, Nosferatu eta Tabakalera- bi ezberdintasun nagusi ditu Bang-Bang Zinemak: ez ditu proposamen komertzialak arbuiatzen eta bilatu duen formatua festa modukoa da. Arrakasta izango du. Seguru nago.

Zeintzuk zarete eta nondik zatozte Bang-Bang Zinema-ko kideak?

Lagunak gara denak eta arlo ezberdinetatik gatoz: enpresa, zinema, Kultura kudeaketa… Dena dela, garrantzitsuena da nora abiatu nahi dugun.

Zuen webgunean aipatzen da “Louie” telesaileko protagonistarekin erlazionatuta dagoela Bang-Bang izena.

Galdera bada ea telesailak gustokoak ditugun, erantuna baiezkoa da. “Louie” bezalako harribitxiak badira ondo baino hobeto. Gaur egun telebista eta zinearen arteko zubiak guztiz irekita daude eta ezin dugu ukatu telebistaren maila kreatiboa oso altua denik.

Proiektu honekin 3 hilabete daramatzazue. Zein da zuen helburu nagusia?

Zinemarekin gozatzea da gure helburu nagusia. Jendeari kendu nahi diegu izan ohi duen alferkeria eta pantaila handi batean pare bat saio ikus ditzatela animatzeko sortu gara. Publiko zabal batentzako zinekluba izango litzateke gure ekimena. Zinea konpartitu nahi dutenen arteko sare bat.Logo-Bang-Bang-azul

Bang-Bang Zinemak zein zine mota jorratuko du?

Zinema mota guztiak interesatzen zaizkigu. Ez dugu generoen arteko ezberdintasunik egiten. Etiketarik ez duen edukia landuko dugu, ahalik eta ikusle gehienen bila gabiltza eta. Laburbiltzen: adjetibo gutxi, publiko pila.

Zergatik ordaindu beharko nituzke 6 euro hamaika aldiz ikusi dudan pelikula bat berriz ere ikusteko?

6 euro dira, bai, baina bi filme ikus ditzakezu, ez ezazu ahaztu. Eta larunbatean gurekin etortzeko arrazoi nagusia da ez dituzula sekula horrela ikusi: biak jarraian, pantaila handian, jatorrizko bertsioan eta lagunez inguratuta.  Nahikoa duzu arrazoi hauekin?

Larunbatean ustekabe atseginen bat egongo da?

Bai, noski. Pare bat opari eskainiko ditugu eta esan dezakegun gauza bakarra da proiektuaren espirituarekin erlazionatuta daudela.

“La Jungla de Cristal” edo “Aliens”?

Ez da erraza aukeratzen. Biak asko gustatzen zaizkigu… Uste dugu “Aliens” hobea dela baina “La Jungla” oso berezia da. ¡Yippee ki yay! Alien-Die-Hard

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo