Bang-Bang Zinema elkarteak zinemaren magia ahalik eta jende gehienari trasmititu nahi dio. Helburu hau lortzeko festa giroz murgilduko da Antzoki Zaharra aretoa datorren larunbata azaroak 29 arratsaldeko 19:30etan. “La Jungla de Cristal” eta “Aliens, El Regreso” filme ospetsuak proiektatuko dituzte eta sarrerak 6 euro balio du. Donostiako gainontzeko zinema ekimenekin konparatuz -Kresala, Los Jueves del Trueba, Nosferatu eta Tabakalera- bi ezberdintasun nagusi ditu Bang-Bang Zinemak: ez ditu proposamen komertzialak arbuiatzen eta bilatu duen formatua festa modukoa da. Arrakasta izango du. Seguru nago.
Zeintzuk zarete eta nondik zatozte Bang-Bang Zinema-ko kideak?
Lagunak gara denak eta arlo ezberdinetatik gatoz: enpresa, zinema, Kultura kudeaketa… Dena dela, garrantzitsuena da nora abiatu nahi dugun.
Zuen webgunean aipatzen da “Louie” telesaileko protagonistarekin erlazionatuta dagoela Bang-Bang izena.
Galdera bada ea telesailak gustokoak ditugun, erantuna baiezkoa da. “Louie” bezalako harribitxiak badira ondo baino hobeto. Gaur egun telebista eta zinearen arteko zubiak guztiz irekita daude eta ezin dugu ukatu telebistaren maila kreatiboa oso altua denik.
Proiektu honekin 3 hilabete daramatzazue. Zein da zuen helburu nagusia?
Zinemarekin gozatzea da gure helburu nagusia. Jendeari kendu nahi diegu izan ohi duen alferkeria eta pantaila handi batean pare bat saio ikus ditzatela animatzeko sortu gara. Publiko zabal batentzako zinekluba izango litzateke gure ekimena. Zinea konpartitu nahi dutenen arteko sare bat.
Bang-Bang Zinemak zein zine mota jorratuko du?
Zinema mota guztiak interesatzen zaizkigu. Ez dugu generoen arteko ezberdintasunik egiten. Etiketarik ez duen edukia landuko dugu, ahalik eta ikusle gehienen bila gabiltza eta. Laburbiltzen: adjetibo gutxi, publiko pila.
Zergatik ordaindu beharko nituzke 6 euro hamaika aldiz ikusi dudan pelikula bat berriz ere ikusteko?
6 euro dira, bai, baina bi filme ikus ditzakezu, ez ezazu ahaztu. Eta larunbatean gurekin etortzeko arrazoi nagusia da ez dituzula sekula horrela ikusi: biak jarraian, pantaila handian, jatorrizko bertsioan eta lagunez inguratuta. Nahikoa duzu arrazoi hauekin?
Larunbatean ustekabe atseginen bat egongo da?
Bai, noski. Pare bat opari eskainiko ditugu eta esan dezakegun gauza bakarra da proiektuaren espirituarekin erlazionatuta daudela.
“La Jungla de Cristal” edo “Aliens”?
Ez da erraza aukeratzen. Biak asko gustatzen zaizkigu… Uste dugu “Aliens” hobea dela baina “La Jungla” oso berezia da. ¡Yippee ki yay!
Ez dago komentariorik