Astelehena 6: “Mistaken For Strangers” The National-i buruz ( Antzoki Zaharra, 19:30tan)
The National banda indie estatubatuarraren epikotasun moderatuak, 30 urteen bueltan dabiltzanak konkistatu ditu Matt Berningerren ahots baritonoarekin. Hilabete eta erdi da Madrilgo Vistalegre Jauregian publiko eta taldea extasi kolektiboan murgildu zirela. The National taldeak malenkonia eta elokuentzia uztartzen ditu Tindersticks eta U2ren arteko elkargurne ezinezkora iritsiz.
“Mistaken for Strangers” da “The Boxer” (2007) albumeko haien himno handietako baten izenburua. Album honek ireki zizkien famara bideratu dituen ateak. Diskoaren lehen abestia den “Fake Empire” abestirik lasaiena hainbat telesaietako soinu banda nagusia izan da. Urte batzuk beranduago, “High Violet” (2010) diskoaren giran, Heavy musika zalea den eta oso bestelako estetika eta etika dituen Matten anaiak, road-managerraren rola jokatu zuen dokumentala filmatzea otu zitzaionean. Alabaina, dokumental honek talde baten arrakastaren gaia biltzeaz gain, dibertigarri eta tristeak diren senide arteko harremanak islatzen ditu
Asteartea 7: “Capsula Dreaming Of Ziggy Stardust” (Trueba, 21:15)
Lehenago edo beranduago iritsi behar zuen. Eta iritsi zen. Bilbon bizi den hirukote argentinarra -David Bowie, Velvet Underground eta The Stooges-en zale amorratuak direnak- Hoboken, New Yersey-ko “Water Music” estudioetan aritu zen 2012an Bowie-ren “Ziggy Stardust and Spiders From Mars” album famatua grabatzeko. Grabazioaren ostean gira liluragarriari ekin zioten. Oraindik ere, berregite honen abesti bat edo beste jo ohi dute eskaintzen dituzten kontzertuetan.
Asteazkena 8: Mursegori buruzko “Invisible” (Trueba, 21:45)
Maite Arroitajauregi, Mursego, gipuzkoarraren proiektu pertsonala etengabeko hedapenean dagoen musika esperimentu erakargarria da. Ezinezkoa da haren ondorengo pausua zein izango den jakitea. “Hiru (3)” da Mursegoren hirugarren LP-a, eta bertan, traza ironikodun himnoa den “Eusnob” dago. Victor Iriarteren debuta, “Invisible”, Mursegoren sormen prozesua jasotzen duen beste xelebrekeria bat da. Baina ez da hori bakarrik. Errealizatzaile eta konpositorearen arteko maitasun harreman banpirikoa ere bada (zaila da “Arrebato”-z ez gogoratzea), pelikula hau, Mursegoren musikarekin gertatzen den moduan, genero eta etiketetatik harago doa.
Osteguna 9: “Kampsa, 20 años de sueños y escombros” (Trueba, 22:00)
Pasaian dagoen Kampsa, ez da ohiko skatepark-a. 20 urtez izan da patinete, zarata eta lurpeko arkitekturaren kokaleku nagusia. Autogestionatua izan den eta Donostiarekin mugan dagoen leku honetan, hainbat festa eta ekimen burutu dira. Ikur underground-a da. Pedro Temboury-k “Monopatin” izenburua duen Espainian skate-ak izandako hasikinen historiari buruzko dokumentala estreinatu duen honetan, Dani Lópezek bere ukitua eman dio Kampsaren historia kontatuz.
Ostirala 10: “Last Shop Standing” (Trueba, 21:00) + Cooper y Parrots (Intxaurrondo Kultur Etxea, 21:30)
Truebara joan, eta bertatik azkar irtenda, Intxaurrondora joatea gomendatzen dugu. Modu honetan ez dugu ondorengo planetatik bakarra ere galduko:
1 plana: 80. hamarkadan musika independenteaz horniturik zeuden 2.200 denda baina gehiago aurki zitezkeen Erresuma Batuan. 2009. urtean 269 baino ez ziren gelditzen. Eta hau, munduko musikaren sorleku den herrialdean gertatu da, non formatu fisikoko diskoek (biniloek batez ere) garrantzia duten oraindik ere. Izenburu bereko liburuan oinarriturik, “Last Shop Standing”-ek disko denden ibilbidea islatzen du, eta musika ingeleseko zenbait heroien (Paul Weller, Johnny Marr, Richard Hawley eta Billy Bragg, besteak beste) iruzkinak ikusi eta entzuteko bakarrik bada ere, mereziko du bertaratzeak.
2. plana: urte bat beranduago, bueltan da Cooper Donostian. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Baliteke 2000. urtetik Alejandro Diezek aurrera atera duen proiektua Los Flechazos-ena bezain erakargarri eta egiazkoa ez izatea. Beharbada, ez du abentura bila dabilen gazte belaunaldi oso bat bilduko. Baina Cooper-en du mod-aren revivala egiten duen banda handiak oinordeko nagusia. Hauekin gainera, esentzia sixtie-a, elegantzia eta gustu oneko toneladak partekatzen dituzte. Mujeres talde bartzelonarraren erantzuna den Parrots talde madrildarra arituko da hauen aurretik, Strange Boys-en orbitan sortu berri den garaje-a.
Larunbata 11: “Los Wild Ones” (Antzoki Zaharra 19:00)
Los Angeleseko Wild Records-en zigilua daraman 40 bandetako bat da Don Juan y Los Blancos. 50. hamarkadako rock&rollaren, garaje eta beat-aren erakusgarri da zigilu hau (euren artean dago The Attention taldea). Dokumentalak Reb Kennedy zigiluaren sortzailearen eta artista gazteen arteko harreman aitatiarra islatzen du.
Igandea 12: “Made of Stone”, Stone Roses-i buruz (Antzoki Zaharra, 21:00)
Erresuma Batuan, The Smiths eta pre-Britpop eraren artean boom egin zuen talderik badago. 25 urte beranduago, Manchesterrekoen “Stone Roses” (1989) deituriko debuta izan zen LP-aren eragina entzun daiteke 25 urte beranduago ere. Eztabaida diskografiko eta presioen ondorioz, bigarren diskoa argitaratzeko bost urte pasa behar izan ziren. Disko hau “Second Coming” (1994) da, eta ezbairik gabe, lehenengoaren maila apalago bat islatzen dute hemen, eta hala, gainbehera honek, haien amaiera ekarri zuen. Ondorioz 1996ean bakarkako bideari ekin zion Ian Brown-ek, John Squire-k Seahorses sortu zuen, eta Mani Primal Scream taldera batu zen. Ezin izan zion beraz, arrakastari aurre egin superbanda honek. 2011ean emandako prentsaurrekoan haien itzulera iragarri zutenean herrialde oso bat geldiarazi zuten. Gauzak hala, “This is England”eko zuzendari eta talde honen jarraitzaile sutsua den Shane Meadows-ek talde itzel honen historia kontatzen du dokumental honetan.
Ez dago komentariorik