Fikziozko mundial honen arauak argiak dira: futbol mundialean bezala, taldeak eta gurutzaketak daude hemen ere (zoritxarrez horrek kanpo uzten ditu Danimarka eta Kanadako zinematografia interesgarriak). Hortik abiatuta, herrialde bakoitzak eskainitako film onen kalitatea alderatuko dugu. Zein kriteriorekin? Lerro hauek idatziko dituenaren subjektibotasunaren bidez. Ados ez bazaude, badakizu non idatz ditzakezun komentarioak. Has gaitezen klasifikazioekin.
A TALDEA (Brasil, kroazia, Mexiko y Kamerun)
Jakina denez, gutxi du esateko Kamerunek zinema arloan. Mexiko da gogokoena, izan ere, zinema sendoa eskaintzeaz gain, present dago beti jaialdi garrantzitsuenetan. Hala ere, bertako izarrak (Alfonso Cuaron, Guillermo del Toro…) AEBtako selekzioan jokatzen dute. “Heli” edo “La jaula de oro” dira zinema onaren azken adibideetako batzuk. Zinema balkanikoa gorantz badoa ere, Kroaziar zinema ez da nabarmentzen hasi. Hala beraz, Brasili eman diot bigarren postua, industria indartsua.
1º Mexiko
2º Brasil
B TALDEA (Espainia, Herbeherak, Txile, Australia)
Zinema espainiarra bere onenean ez badago ere -alde batetik egoera ekonomikoaren eraginez-, zailtasunik gabe irabazi beharko luke. “Stockholm” edo “10.000 km” film txikiek aurre egin diote krisiari. Rosalesi Cannesetik deitu diote “Hermosa juventud” interesgarri horregatik. Zinema australiarra koprodukzio askotan badago ere, ez dago hainbeste australiar produktu interesgarririk. Holandari dagokionez, Sitgeseko jaialdian irabazle suertatu da “Borgman” filmarekin, hala, irabazia du hemen ere puntua. Hala ere, nire gogokoena Txile da, niretzako Argentina berria dena. Pablo Larrainen “No” zoragarria, edo “Carne de Perro” jaialdi garrantzitsuenetan ikusi diren filmak dira. Hala beraz, bigarren postua elkarbanatu behar dute.
1º Espainia
2º Txile
C TALDEA (Kolonbia, Grezia, Boli Kosta, Japonia)
Kolonbiak ezin du ekarpen handirik egin. Boli Kostan ez dakit zinerik egiten ote duten. Grezia, momentu interesgarria ari da bizitzen, batez ere Giorgos Lanthimosen bultzadagatik (“Canino” eta “Alps”). Izan ere, bere eremura bultzatu ditu beste hainbat zuzendari. Hala ere, aurkari erraza da, ez da semifinaletara iritsiko. Lehenengo postua Japoniarentzat da, industria indartsua du eta gainera zinema originala egiten du. Hirokazu Koreedaren azkenak (“Milagro” eta “De tal padre, tal hijo”), Hitoshi Matsumotoren azkena (“R100”), Hayao Miyazakiren agurra (“El viento se levanta”) edo Shion Sonoren “Why Don’t You Play in Hell” besteak beste. Soberan dute. Hala, mundialerako nire gogokoena da.
1º Japonia
2º Grezia
D TALDEA (Uruguai, Costa Rica, Ingalaterra, Italia)
Urugai eta Costa Ricak ez dute zer eginik. Italiak jokalari onena du: Paolo Sorrentino eta bere “La gran belleza”. Duela pare bat urtetakoa da “Cesar debe morir” baina ez du talde solidoegia. Ingalaterrak titulu interesgarriagoekin banatzen du jokoa, hala ere, batzuetan zaila da AEB-etatik bereiztea. “Shame”, “El topo”, “127 horas”, “Anna Karenina”, “Bienvenidos al fin del mundo”, “Turistas”… lehen postua irabazi dute.
1º Ingalaterra
2º Italia
E TALDEA (Suitza, Ekuador, Frantzia, Honduras)
Ekuador eta Honduras baztertu ditzakegu. Suitzan, noizbehinka, gauza onak egiten dira. Jaialdietan ikus dezakegu, baina ez da beste munduko ezer. Frantzia bai, gogokoenetako bat da. Zerrendak ez du amaierarik. “Holy Motors”, “La vida de Adele”, “Joven y bonita”, “El desconocido del lago”… pelikula hauek -batzuk maisulanak- dira azken urteetan ikusi izan ditugun batzuk . Ez dago dudarik.
1º Frantzia
2º Suitza
F TALDEA (Argentina, Bosnia, Iran, Nigeria)
Ahaztu egingo gara Nigeriaz. Bosniatik iritsi zaigu film bat edo beste, “La mujer del chatarrero”, esaterako. Baina beste bi zinematografiak interesgarriagoak direla iruditzen zait. Iranek Abbas Kiarostami (“Like someone in love”) eta Asghar Farhadi (“Nader y Simin, una separación”) ditu. Hala ere, Argentinari utzi diot lehen postua. Bertako “Relatos salvajes” filma Cannesen ikusi ahal izan da, eta bertakoak dira ere “El estudiante” eta “Dias de pesca en Patagonia” film interesgarriak.
1º Argentina
2º Iran
G TALDEA (Alemania, Portugal, Ghana, AEB)
Ghana alboratzen dut. Portugalek kritika serioak errespetatzen dituen filmak ditu, eta Pedro Costa eta Manuel Oliveira zuzendariak bertakoak dira. Azken urteotan baina, ez dute gauza handirik egin. Izarra, hala ere, Miguel Gomes da (“Tabu”). Beste talderen batean egon izan balitz, agian, klasifikatuko litzateke, baina hemen, zaila du. Alemania aurkari gogorra da, industria kontsolidatua duena. “Oh boy”, esaterako, zoragarria da, eta koprodukzio askotan dabiltza. Bigarren posturako borroka dago. Argi dago lehen postua AEB-ena dela. Izar handiak dituen taldea da: Paul Thomas Anderson, Tarantino, Wes Anderson, eta denok ezagutzen duzuen zerrenda zenbatezina. “Bestias del sur salvaje” edo “Take Shelter” bezalako Indie bitxiak; Sprin Breakers bezalako erokeriak, “El cisne negro” bezalako lan biribilak. Ez dugu zertan errepikatzen jarraitu, faborito handia da.
1º AEB
2º Alemania
H TALDEA (Belgika, Arjelia, Errusia, Hego korea)
Ezezaguna zait aljeriar zinema. Errusiak beti zu zeresana. Oraintxe, Cannesen, arrakasta handia izan du Andrey Zvyagintsev-en “Levithan” filmak, baina ez dut uste zinema honen garairik onena denik. Bestalde, poztasun handiak ematen ari da Belgika azken urteotan. “Alabama Monroe” edo “Bullhead”, Vincent Lannoo-ren filmak. Gainera, arrakasta duten bakarrak ez dira Dardenne anaiak, -nahiz eta hauek ere halakoak izan-, izan ere, haien azkena izan den “Deux jours, une nuit”-ek oso harrera ona izan du Cannesen. Argi dago niretzat lehen postua: zinema korearra oso potentea da. Bong Joon-ho-k “Snowpiercer” bitxi zoragarria oparitu berri digu. Zinema espektakular eta bisualena dominatzen dute. Gainera, jaialdiek maite dituzten zuzendariak dituzte; hala nola, Kim Ki-Duk eta bere “Pieta” edo Hong Sang-soo “En otro pais” film freskagarriarekin. Esan beharra dago haien izar nagusia, Park Chan Wook AEB-tan ari dela jokatzen.
1º Korea
2º Belgika
GURUTZAKETAK
Taularen eskuin aldean ez daude talde onenak. Espainiak erraz garaitu du Brasil, izan ere azken hau ez dago bere onenean, baina ez da final laurdenekoetatik pasako Ingalaterrak emandako errepasoarengatik. Ingalaterrak, gainera, Grezia hartu du mende esfortzu handirik egin gabe. Koreak, ikuspegi argi eta erokeria ausartekin, aurre egin dio alemanen joko solido baina harrigarria ez denari. Koreak ere mende hartuko du Argentina. Korea eta Ingalaterraren arteko semifinala koreografia bisualaren demostrazio da “Anna Karenina” vs “Snowpiercer”-en arteko konfrontazioari esker. Hau dugu zinemaren tiki-taka. Baina Ingalaterrak ekipo hobea du eta Koreak ez du garaipenera eramango duen bidea irekitzerik lortu. Ingalaterra iritsi da finalera.
Ezkerreko taulan tirabira handiak daude. Final laurdeneko partidua, Frantzia vs AEB, epikoa da, izan ere, bi faboritoak lehiatuko dira. Frantzia indartsu badago ere, AEB-k arrakasta itzela lortu du, izarrak bankilloan ere baditu. Mexiko eta Txileren arteko partidua gogorra da, baina zahartasunari esker Mexiko irten da garaile. Japonia, Italiaren aurkako partidan garaile atera da–nahiz eta Italiak Sorrentino arriskutsua duen- eta Mexiko ere hartu du mendean, baina AEB-ren aurrean ezin izan dute ezer egin. Japoniak hirugarren postua eskuratu du, aurkari asiarra, Hego Korea, mende hartuz. Azken hauek teknika ona badute ere, faltan dute japoniar ingenioa.
Finala AEB eta Ingalaterraren artean izango da. Jokalari ingeles askok bi selekzioetan jokatu dute. AEB-k indarra erabili eta onenaren artean, onenarekin kontatzen du. Garaipena berea bakarrik izan daiteke.
Ez dago komentariorik