Kontzertuak eta beste hamaika ekimen egingo badira ere, nirea zinema da, eta hala, aurten ikusgai egongo diren luzemetraiak komentatuko ditut. Denak dira surfaren inguruko dokumentalak, noski. Antzoki Zaharrean ikusi ahal izango diren sesioetan laburmetraiak ere izango dira, hauek baina, ez ditut komentatuko. Goazen.
OSTIRALA, ekainak 7
“The old, the young & the Sea”
Surf europarrari buruzko dokumental austriar honek emango dio hasiera festibalari. Hemen ikusgai izan dugun filma bada ere, Surfilm Festibalak Antzoki Zaharrean ikusteak pena merezi duela deliberatu zuen. Alde batetik, Europako surf dokumentalik anbiziotsuena da – kontatzen duenaz gain, irudi zainduak ditu, eta hauek ez dira akziora mugatzen-. Bestetik, Europako hegoaldeko kostan kokatuta egonik, bertan grabatutako uneak daude eta bertakoak dira partaide. Surfa interesatzen ez zaionari ere, dokumental honetaz gozatuko duela uste dut. Bizitza estiloei buruzko dokumentala da, eta gugandik gertu egonik, gutxi ikusi dugu zinemetan; gainera, faktura onekoa da. Gustu onarekin grabatutako dokumentala.
http://vimeo.com/79656115
“Hangs Upon Nothing”
Munduko leku ezberdinetako surflarien historiak kontatzen zaizkigu. Kiribati, Bali… Kasu honetan, dokumentala irudiez gozatzeko dago egina; uretako irudiak, eta paisaia exotikoak. Ondo zaindutakoak. 16mm-n grabatuta dago, honek nostalgia kutsua eta estilizazio hipnotikoa ematen dio dokumentalari. Jeremy Rumas zuzendariaren bandak konposatu du entzun daitekeen musika, eta hala, bidaia sentsorial bitxia eskaintzen zaigu. Argi uzten du hori trailerrak.
http://vimeo.com/39108881
LARUNBATA, ekainak 8
“Out in the line up”
Edizio honetako izarra da. Gaia: homosexualitatea surfean. Askotan agertzen ez den gaia. David Wakefield surflariak homosexuala dela aitortzen duenean hasten da dena. Beste surflari batekin batera, Thomas Castets, zeina surflari gay-entzat komunitate online-a sortzen ari den, Australiatik Hawaii, Kalifornia, Mexiko eta Galapago irletara doan bidaia egingo du surf munduan homosexualitatea isilik mantentzeko arrazoien bila.
Sufilm Festibalean izango da Europako estreinaldia. Horretarako Gehitu eta Premio Sebastiane-ren laguntza izan dute. Hemen egongo dira taldekide asko: Thomass Castets (produktorea), Bruno Amaral (argazki zuzendaria) eta Franco Vargas (protagonista).
“Deep bright”
Aunque sólo estoy comentando los largos, creo que vale la pena pararse en esta película de 50 minutos. Es un trabajo de Guillem Cruells, en un formato bastante personal, en el que sigue durante un año la figura de Ethan Egiguren. Busca capturar la magia de los lugares, a través de una representación audiovisual que roza en el videoarte.
http://vimeo.com/90889060
“Tierra de Patagones”
EFilm luzeak aipatzen ari banaiz ere, pena merezi du 50 minutu irauten dituen dokumental honetan geldialdia egitea. Guillem Cruells-en lana da, formatu pertsonalean aurkeztuta, eta bertan Ethan Egigurenen urte beteko bizitza jarraitzen da. Tokien magia lortzen saiatzen da bideoartetik gertu dagoen ikus-entzunezko errepresentazioaren bidez.
IGANDEA, ekainak 9
“Thundercloud”
Tavaruako (Fiji) gertakari bat du kontagai, eta horretarako tonu epikoak darabiltza. WCT (World Championship tour) bitartean, espero gabe, 2012ko ekainaren 8ko 50 oineko mega swell-a iritsi zen. Oso gutxi zeuden tamaina horretako olatuak surfeatzeko. Egun garrantzitsua surfing-aren historian. Dudarik gabe, irudi harrigarriak utziko dituen dokumentala.
Ez dago komentariorik