• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
tots-volem-el-millor-per-a-ella-nora-navas
Pelikulak 0

“TOTS VOLEM EL MILLOR PER A ELLA”: HOTZ ETA MOTEL

Jon Pagola @jonpagola · 22/11/2013

'Los Jueves del Trueba' zikloan Mar Coll zuzendariak bere lan berria aurkeztu du, 'Tots volem el millor per a ella'. Berriro ere, familiaren rola klabea da. Emaitza: erdipurdikoa.

Filma segituan hasiko dela abisatu digute jada, baina gau honetako izarra den Mar Coll Truebako sarreran dago oraindik. Jarraitzaile eta kazetari batzuekin hizketan ari da. “Tots volem el millor per a ella” kartelaren aurrean jartzeko eskatu diote photocall baten antza hartu duen pasilloan argazkiak atera diezaioten.

Mar Coll (Bartzelona, 1981) zuzendari katalanaren bizitza ziztu bizian doa. Urte batzuk atzera egin beharra dago bere bigarren lan honek sortarazi duen oihartzuna uler dezagun: 2009. urtean  Novel Zuzendari Onenari eskainitako Goya eman zioten “Tres Díes amb la familia”-ri esker. Besteak beste, kiniela mordotan zegoen Borja Cobeaga donostiarraren “Pagafantas”-ekin batera iritsi zen finalera. Malagan ere hiru sari eman zizkioten. Eta 28 urte zituen neska haren hurrengo mugimenduak zein izango ote ziren galdetzen genion gure buruari.

Mar-Coll-Los-Jueves-Trueba

Bost urte pasa badira ere, badirudi Mar Collen interesak ildo beretik jarraitzen duela. Familia dugu berriz ere erdigune, nahiz eta kasu honetan tokatzen zaigun ikuspuntua eta tratamendua zeharo aldatzen diren. Nora Navas aktoresari (Geni) istripu larri batek arrasto dexente uzten dio. Berba egiteko eta mugitzeko arazoak dauzka eta bizitza maldaz gora jarri zaio. Bere senarra eta familiaren laguntza badu ere zama astunegia darama bizkarrean. Egun batean, gaztetan lagunak ziren Valeria Bertucelli argentinarekin topo egiten du:

-Berdin jarraitzen dut, ezta?

-Berdin, ez.

-Duela urte bete kotxe istripu bat izan nuen eta hilzorian egon nintzen.

Eta bion arteko harremana berreskuratzen hasten dutenean Geniren bizitza guztiz aldatzen da. Aipatzekoa da Navasen lana, zein erreala dirudien bere sufrimendua, zein mingarria den bere interpretazioa, batik bat dramatikoagoa den lehenengo zatian. Zinemaldian estreinatu zen “La Herida” ilunarekin badu zerikusirik eta proiekzioa ondoren sortu den solasaldian Mar Coll-ek onartu du konparazioa… ñabardura askorekin.

“Antzekoak dira eta aldi berean oso desberdinak. Pertsonaia liberatzen den heinean pelikulak arnasa hartzen du eta komediara gehiago irekitzen da”. Arrazoia du Collek pelikulan drama eta komedia nahasten direla. Genero nahasketak askotan izaten dira interesgarriak ikuslea ustekabean harrapatzen dutelako. Baina oraingoan sorrarazten duen sentsazioa bestelakoa da: Navas oso fin aritu arren kostako zaio publikoarekin sintonia berezia izaten iristera. “Tots volem el millor per a ella” motel eta hotz hasten den istorioa da eta pixkanaka-pixkanaka gora egin beharrean ez da (ia) ezer aipagarririk gertatzen. Ondorioa: ikusleak atentzioa galtzeko arriskua du.

Mar Coll-ek berak aitortu duenez, Navasen eragina nabarmena izan da pelikulan. “Casting-a egin eta berehala konturatu nintzen aktore aparta baten aurrean nintzela. Zorte handia izan dut bera aurkitzen. Gainera, nire antza handia hartzen diot umorean eta sensibilitatean. Geniren ezaugarririk garrantzitsuena da piszinara buruz behera bota arren aktuazio aberats, sinesgarri eta integrala egin duela”.

Egia da Navasek bere lana ederki betetzen duela, hala ere, zaila izango du Bartzelonako zuzendariak aurreko filmak izan duen arrakasta lortzea. Mamia falta zaio, erritmoa, interesa. Eta Woody Allen-en estiloko musika jartzen duenean ez dakizu oso ondo zerren bila doan. Ustez komedia dena “komediagoa” izateko? Drama eta komedia bereizteko? Anekdota gisa, Ricardo Aldarondo kazetariaren txioarekin alde egingo dugu.

tweet-aldarondo-mar-coll

 

 

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo