Alde Zaharrean hasi eta Egian bukatuko dugu festa. Ostiral edo larunbat gauean burutzeko ibilbidea proposatzen dizuegu. Lehenik eta behin kale nagusiko Paco Bueno tabernara goaz. Pare bat kale gorago, Fermín Calbetón 12an, giri asko pilatzen dira. Dena dela, ez zaitez izutu. Borda Berri tabernan normala da. Pintxo guztiak sukaldean egiten dituzte (carrillerak, rissotoa idiazabal gaztarekin, kebab…) eta 3-4 euro artean daude. La Cuchara de San Telmo tankerako janaria eskaintzen dute baina tratua askoz ere hobea da.
Afaria Abuztuak 31 kalean osatuko dugu. Batetik, La Cueva tabernan merkeak eta oso finak mozten dituzten txanpiak hartuko ditugu; bestetik, parean La Txuleta dago eta 2,5 eurorekin pulpo eta langostinoa duen brotxeta jan dezakegu. Oso goxoa. Azkenik, A Fuego Negro betidanik izan da pintxo ezberdinekin innobatu duen taberna. Oraingoan betiko patata tortilla -zapore handikoa- gomendatuko dugu. Azeituna razio bat eskatuko dugu eta vermuta gainetik botako diote!.
Gintonic-en ordua iritsi da. Eguraldi ona egiten badu Santa María elizaren azpikaldean dagoen Casa Vergara tabernara joan gaitezke. Eskaileretan pilatzen den jende gehiengoak Atari tabernan hartu dute kontsumizioa baina, adi, ze kopak garestiagoak dira hemen. Kopa berri bat hartu nahi badugu terraza batean, askotan gomendatu dugun badiako bistak dituen Akerbeltz taberna (Mari Kalea, 19) beti aukera bikaina da. Dantzatu edota musika entzun nahi dugula? Arazorik ez, baina, jakina denez, aukerak eskaxak dira donostian eta gure gustu pertsonalek kondizionatzen gaituzte. Rock and roll malasañeroa entzun nahi duenak Eiger tabernara joan beharko luke. Rockeroentzako must-a.
Lagun modernoak badituzu Zikutara (San Lorenzo kalea, 15) abiatu non elektronika eta indie musika entzungo duzun. Ondoko taberna, Txiki, beste mundu bat da, hiriko heavy eta hard-rockeroena hain zuzen ere. Ez dago musikan espezializatzen diren taberna mordorik. Koadrillarekin hizketan egon nahi baduzu aterpe batean, Txurrut taberna, Konstituzio plazan, gustora egongo zara.
Dabadabaren agerpena aurretik gau ugari Be-Bopen amaitzen ziren eta baita Bukowski taberna mitikoan. Baina apirila geroztik piña logotipoa duen taberna Egiako lokalik animatuena, eta Donostia osoarena, bilakatu da. Eta etxera (edo after batera) joan aurretik Kebab bat hartu dezakegu Duque de Mandas kalean. Gaua bukatu da.
Ez dago komentariorik