• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
el-padrino-marlon-brando-godfather
Pelikulak 0

´EL PADRINO´: HISTORIAKO PELIKULARIK ONENA?

Redacción @kulturaldia · 18/12/2013

Truebako ostegunak modan dauden honetan, azterketa bat egin dugu. `El Padrino´ al da inoiz egin den pelikularik onena? Iñaki Ortiz, Juan G. Andrés, Angel Aldarondo eta Ricardo Aldarondoren erantzunak jarraian.

Pasaden urtean egindako inkesta digital batean, El País egunkariaren irakurleek ‘El Padrino’ (1972) historiako pelikularik onena  zela erantzun zuten.  Francis Ford Coppolaren obrak, aurkari gogorra izan zuen inkesta honetan. Izan ere,  erantzunen %57,45 bere alde agertzen baziren ere, ‘Blade Runner’-ek  botoen %42,55 eskuratu zuen.  Hala ere, Mario Puzoren nobela zinematografikoa, botazio bat baina gehiago da. Bere garaian,  Jesús Ruiz Mantillak egunkari bertsuan indarrez sartu zen lehenengo partearen ostean, El Padrinoren inpresoa ‘El Quijote’-renarekin alderatu zuen.

Corleone familiaren nondik norakoak kontatzen dituen trilogia 9 oskarren garaile da. Filmek irauten duten 8 orduetan ere, ezinezkoa da Nino Rotaren banda sonoran fijaziorik ez izatea; errepika ezin diren interpretazioak daude (Marlon Brando, Robert de Niro, Al Pacino, Diane Keaton …); baita izara arteko zaldi burua bezalako ahaztu ezinezko eszenak; oroimenean geratuko diren esaldiak ( “familiari denbora eskaintzen ez dion gizona, inoiz ez da benetako gizona izango”); mafia, krimenak, traizioa… Dena du `El Padrino´ filmak.

Azken aste hauetan, Los Jueves del Trueba delako zikloak, klasiko bikain honen bertsio originala ekoizteari ekin dio. Pasaden astean izan zuten “El Padrino´ filmeko lehen zatiko proiekzioa, eta izan zuen arrakasta ikusirik, bihar, hilak 19, bigarren zatiaren txanda izango da. Hori dela eta, gure zine kritikariei bi galdera egin dizkiegu:

  1. “El Padrino” al da historiako pelikularik onena?
  2. Gainbaloratuta al dago?
Iñaki Ortiz –precriticas.com–

(1) Historiako film onenaren hautaketa ezinezkoa den zerbait da, eta aldi berean, subjektiboa. Pertsonalki, ez da nire film gogokoena, baina postu horretan mantentzeko ezaugarri guztiak dituela iruditzen zait, beraz, film hau historiako onena dela esatea zilegi da. Genero pelikula hunkigarria da, landutako trama kriminalduna zeinak tentsioan mantentzen gaituen filmak irauten dituen 3 ordutan zehar, baina hau ere bertako pertsonaiei zor zaie, filmaren altueran baitaude haien interpretazio bikainak. Trilogia honek botere, familia, biolentzia edo XX. Mendeko Amerikaz diardu aldi berean, aspektu batean ere, hankamotz gelditu gabe. Amaitzeko -askoz bertute gehiago baditu ere- mafiarenganako duen enfoke berritzaileak ere ematen du zeresana: garrantzi bera ematen zaie espagetien errezetari zein arma bat gainetik kentzeari.

(2) Aurreko erantzunean esan dudanez, arrazoizkoa iruditzen zait historiako film onenen artean “El Padrino” kokatzea, beraz, ezin esan dezaket gainbaloratuta dagoenik. Mundu guztiari gustatzen zaion filma da El Padrino; bai Van Dammen jarraitzaile zein zine berriaren jarraitzaileei. Honek baina, gaitzespenak eduki ditzake. Izan ere, aspergarria da mundu guztiaren atseginekoa dena defendatzea. Bestalde, egitura tradizionala duen filma da, baita ezagutzeko errazak diren errekurtso narratiboak ere: protagonistaren eboluzioa, motibazioak. Arbuiagarriak izan daitezke ezaugarri hauek sektore publiko jakin batean, baina ez zaizkit filmaren akats direnik iruditzen. Beraz ez, ez zait gainbaloratuta dagoenik iruditzen.

El-padrino-i-marlon-brando

Juan G. Andrés -Noticias de Gipuzkoa-

(1) Ezinezkoa zait “historiako film onenaren” izenburua gauza jakin bati aplikatzea. Hala ere, ‘El Padrino’ zazpigarren arteko obrarik esanguratsuenetako bat iruditzen zait. James Cagney eta Edward G. Robinson aktoreek protagonizatutako klasikoen ostean, eta biolentzia generazioko hainbat zuzendarien lanen ostean, gangster zinea ez da Coppolaren lanaz geroztik betikoa izatera itzuli. Konfesatze aldera, ‘El Padrino’ ‘ Érase una vez en América’ eta ‘Uno de los nuestros’ filmekin batera, zine gangsterileko nire top 3an dago. Zein ordenetan dagoen esatea baina, ezinezkoa zait.

(2) Gainbaloratuta? Ezta inondik ere! Handia da filma, eta haren parte diren gauza guztiak: Coppola zuzendaria bera, Puzoren gidoia, Brando, Pacino, Caan, Duvall, etab.en interpretazioak, Willisen irudigintza iluna, Rotaren musika hilezkorra… Maisulana da bere osotasunean, baita bigarren zatia ere. Askoren iritziz, bigarren zati hau lehena baina hobea da flashback-en eraginez. Trilogia honen hirugarren entrega perfektu izatetik aldentzen bada ere, fribolitate hutsa da ‘El Padrino’ filmaren handitasuna dudatan jartzea. Konparatze aldera, Mozarten ‘Requiem’ a gainbaloratuta dagoela esatea bezala da, edo Cervantesen ‘ El Quijote’ hainbesterako ez dela. Gutxienez, Corleonen nondik norakoak urtean behin ikusi beharrekoak dira…

El-Padrino-Michael

Angel Aldarondo -Berria-

(1) Ez, filmik onena sortzeke dago oraindik : ). Tontakeria da zerrenda hauek eztabaida gaitzat hartzea, dibertigarria suertatu daitekeen arren. Halako eztabaidek ‘Ciudadano Kane’ edo ‘El Caballero Oscuro’  film zoragarriak gaitzes ditzadan lortu dute. ‘El Padrino’ film aparta eta liluragarria bada ere, ez du nire top 10ean lekutik.

(2) Ez. Hain da perfektua, non bere handitasun eta traszendentzia denon begietan dagoen. Baita zinemagintzat hasiberriak direnentzat ere. Denborak aurrera egin ahala, filmaren apartasuna handiagoa da, eta hala, klasiko handiaren etiketa, konfirmatu baino ez du egiten. Ezin esan dezaket gauza bera, arestian  aipatu ditudan beste bi filmekin.

el-padrino-dvd_opt_

Ricardo Aldarondo -El Diario Vasco-

(1) Inoiz ez naiz gai izan historiako pelikularik onena hautatzeko, eta trebetasun gutxiago daukat horretarako denborak aurrera egin ahala. Bai, historian egin den film onenetarikoa dela kontsideratzen dut, hala ere, gauza bera esan nezake beste film askorekin. Nekagarria suertatzen ez den filma da, eta behin eta berriz ikusi beharrekoa barnean duen eduki guztiaren jabe izateko, baita irudiek sortutako lilura berriz ere bizi, eta kontatzeko duen era txundigarriarekin itsutzeko ere.

(2) Ez, haren gozotasunak zine gangsterraren sublimazioa suposatu zuen, eta bide askotan arrastoa uzteaz gain, lortutako garaipenak ugariak izan dira.  Bigarren partearen beharra edozein filmek baino hobe justifikatzen du. Hori gutxi balitz, bigarren zati hau kontatzeko era ere, ezin hobea da. Filmean erabilitako irudi zein esaldiak, askotan gehiegi erabiliak izanagatik ere, bikaintasunean baloratu behar dira.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo