Pasaden urtean egindako inkesta digital batean, El País egunkariaren irakurleek ‘El Padrino’ (1972) historiako pelikularik onena zela erantzun zuten. Francis Ford Coppolaren obrak, aurkari gogorra izan zuen inkesta honetan. Izan ere, erantzunen %57,45 bere alde agertzen baziren ere, ‘Blade Runner’-ek botoen %42,55 eskuratu zuen. Hala ere, Mario Puzoren nobela zinematografikoa, botazio bat baina gehiago da. Bere garaian, Jesús Ruiz Mantillak egunkari bertsuan indarrez sartu zen lehenengo partearen ostean, El Padrinoren inpresoa ‘El Quijote’-renarekin alderatu zuen.
Corleone familiaren nondik norakoak kontatzen dituen trilogia 9 oskarren garaile da. Filmek irauten duten 8 orduetan ere, ezinezkoa da Nino Rotaren banda sonoran fijaziorik ez izatea; errepika ezin diren interpretazioak daude (Marlon Brando, Robert de Niro, Al Pacino, Diane Keaton …); baita izara arteko zaldi burua bezalako ahaztu ezinezko eszenak; oroimenean geratuko diren esaldiak ( “familiari denbora eskaintzen ez dion gizona, inoiz ez da benetako gizona izango”); mafia, krimenak, traizioa… Dena du `El Padrino´ filmak.
Azken aste hauetan, Los Jueves del Trueba delako zikloak, klasiko bikain honen bertsio originala ekoizteari ekin dio. Pasaden astean izan zuten “El Padrino´ filmeko lehen zatiko proiekzioa, eta izan zuen arrakasta ikusirik, bihar, hilak 19, bigarren zatiaren txanda izango da. Hori dela eta, gure zine kritikariei bi galdera egin dizkiegu:
- “El Padrino” al da historiako pelikularik onena?
- Gainbaloratuta al dago?
Iñaki Ortiz –precriticas.com–
(1) Historiako film onenaren hautaketa ezinezkoa den zerbait da, eta aldi berean, subjektiboa. Pertsonalki, ez da nire film gogokoena, baina postu horretan mantentzeko ezaugarri guztiak dituela iruditzen zait, beraz, film hau historiako onena dela esatea zilegi da. Genero pelikula hunkigarria da, landutako trama kriminalduna zeinak tentsioan mantentzen gaituen filmak irauten dituen 3 ordutan zehar, baina hau ere bertako pertsonaiei zor zaie, filmaren altueran baitaude haien interpretazio bikainak. Trilogia honek botere, familia, biolentzia edo XX. Mendeko Amerikaz diardu aldi berean, aspektu batean ere, hankamotz gelditu gabe. Amaitzeko -askoz bertute gehiago baditu ere- mafiarenganako duen enfoke berritzaileak ere ematen du zeresana: garrantzi bera ematen zaie espagetien errezetari zein arma bat gainetik kentzeari.
(2) Aurreko erantzunean esan dudanez, arrazoizkoa iruditzen zait historiako film onenen artean “El Padrino” kokatzea, beraz, ezin esan dezaket gainbaloratuta dagoenik. Mundu guztiari gustatzen zaion filma da El Padrino; bai Van Dammen jarraitzaile zein zine berriaren jarraitzaileei. Honek baina, gaitzespenak eduki ditzake. Izan ere, aspergarria da mundu guztiaren atseginekoa dena defendatzea. Bestalde, egitura tradizionala duen filma da, baita ezagutzeko errazak diren errekurtso narratiboak ere: protagonistaren eboluzioa, motibazioak. Arbuiagarriak izan daitezke ezaugarri hauek sektore publiko jakin batean, baina ez zaizkit filmaren akats direnik iruditzen. Beraz ez, ez zait gainbaloratuta dagoenik iruditzen.
Juan G. Andrés -Noticias de Gipuzkoa-
(1) Ezinezkoa zait “historiako film onenaren” izenburua gauza jakin bati aplikatzea. Hala ere, ‘El Padrino’ zazpigarren arteko obrarik esanguratsuenetako bat iruditzen zait. James Cagney eta Edward G. Robinson aktoreek protagonizatutako klasikoen ostean, eta biolentzia generazioko hainbat zuzendarien lanen ostean, gangster zinea ez da Coppolaren lanaz geroztik betikoa izatera itzuli. Konfesatze aldera, ‘El Padrino’ ‘ Érase una vez en América’ eta ‘Uno de los nuestros’ filmekin batera, zine gangsterileko nire top 3an dago. Zein ordenetan dagoen esatea baina, ezinezkoa zait.
(2) Gainbaloratuta? Ezta inondik ere! Handia da filma, eta haren parte diren gauza guztiak: Coppola zuzendaria bera, Puzoren gidoia, Brando, Pacino, Caan, Duvall, etab.en interpretazioak, Willisen irudigintza iluna, Rotaren musika hilezkorra… Maisulana da bere osotasunean, baita bigarren zatia ere. Askoren iritziz, bigarren zati hau lehena baina hobea da flashback-en eraginez. Trilogia honen hirugarren entrega perfektu izatetik aldentzen bada ere, fribolitate hutsa da ‘El Padrino’ filmaren handitasuna dudatan jartzea. Konparatze aldera, Mozarten ‘Requiem’ a gainbaloratuta dagoela esatea bezala da, edo Cervantesen ‘ El Quijote’ hainbesterako ez dela. Gutxienez, Corleonen nondik norakoak urtean behin ikusi beharrekoak dira…
Angel Aldarondo -Berria-
(1) Ez, filmik onena sortzeke dago oraindik : ). Tontakeria da zerrenda hauek eztabaida gaitzat hartzea, dibertigarria suertatu daitekeen arren. Halako eztabaidek ‘Ciudadano Kane’ edo ‘El Caballero Oscuro’ film zoragarriak gaitzes ditzadan lortu dute. ‘El Padrino’ film aparta eta liluragarria bada ere, ez du nire top 10ean lekutik.
(2) Ez. Hain da perfektua, non bere handitasun eta traszendentzia denon begietan dagoen. Baita zinemagintzat hasiberriak direnentzat ere. Denborak aurrera egin ahala, filmaren apartasuna handiagoa da, eta hala, klasiko handiaren etiketa, konfirmatu baino ez du egiten. Ezin esan dezaket gauza bera, arestian aipatu ditudan beste bi filmekin.
Ricardo Aldarondo -El Diario Vasco-
(1) Inoiz ez naiz gai izan historiako pelikularik onena hautatzeko, eta trebetasun gutxiago daukat horretarako denborak aurrera egin ahala. Bai, historian egin den film onenetarikoa dela kontsideratzen dut, hala ere, gauza bera esan nezake beste film askorekin. Nekagarria suertatzen ez den filma da, eta behin eta berriz ikusi beharrekoa barnean duen eduki guztiaren jabe izateko, baita irudiek sortutako lilura berriz ere bizi, eta kontatzeko duen era txundigarriarekin itsutzeko ere.
(2) Ez, haren gozotasunak zine gangsterraren sublimazioa suposatu zuen, eta bide askotan arrastoa uzteaz gain, lortutako garaipenak ugariak izan dira. Bigarren partearen beharra edozein filmek baino hobe justifikatzen du. Hori gutxi balitz, bigarren zati hau kontatzeko era ere, ezin hobea da. Filmean erabilitako irudi zein esaldiak, askotan gehiegi erabiliak izanagatik ere, bikaintasunean baloratu behar dira.
Ez dago komentariorik