• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
paseo-concha-donostia
Denborapasa 0

KONTXA-ANOETA: IBILALDIA PARTIDUA AURRETIK

Redacción @kulturaldia · 04/04/2014

Kontxa hondartza eta Anoetako futbol zelai artean 2,5 kilometro inguru daude. Gomendatzen dizuegun ibilaldia pintxo, parke eta zuritoen artean.

Kontxa hondartza eta Anoetako futbol zelai artean 2,5 kilometro inguru daude. Bertara piloto automatikoarekin hurbildu baino, udaberri hasi berri dugun arratsalde batean ekingo diogu gure ibilaldiari, eguzkiaren izpiek bizkarra laztantzen diguten bitartean. Gainera, geldialdi estrategikoak burutuko ditugu plan borobila izateko. Jo dezagun paseoa bihar egiten dugula, Reala eta Real Madrilen arteko partiduaren aurretik -eta a zer nolako partida, liga eta Champions jokoan daude!-, hau da, arratsaldeko zortziak baino lehen.

atardecer-donostia-playa-la-concha

Miraconchako aldapan dauden bankuetan eseri gaitezke eta burura etorriko zaizkigu gaztaroko imajinak, neska-mutil erromantikoak ginenean. Egia da parean dagoen errepideak magia apur bat kentzen diola baina bakardadean egonda ere ondo baino hobeto gozatu dezakegu, turista eta jende multzo handietatik urrun. Barandilara hurbiltzen garenean para bat opzio bururatzen zaizkigu: ona egiten badu, Café de la Conchako terrazan zerbait hartu dezakegu eta eguraldiak laguntzen ez badu, ez dio inporta. Kanpotarren eta bisitarien modura, hotel Londresen sartu eta leiho zabal eta gardenaren parean jarriko gara badiara bista zuzenduaz. Ez da plan txarra, ez jauna.

Askotan zuritoa eta pintxoa prisa eta korrika hartzen ditugu Anoeta inguruan, jendez murgilduta eta benetan gozatu gabe. Ez dugu presarik, denbora soberan dago eta, gainera, zentroan gaude. San Martzial kalean taberna ugari daude eta Alustiza da famatuenetariko bat: beheko eskailerak jaitsi eta gavilla pintxoa eskatuko dugu zuzenean: kroketa itzela, urdaiazpikoa, gazta eta bechamela. Oinez abiatzen gara Bilbo plazara eta gure derbi literarioa jokatuko dugu… Donostia liburutegian. Merezi du sarrera modernista zeharkatu eta hiztegiz beteriko espazioan murgiltzea.

declive-reyesPrim kalera goaz, pixkanaka-pixkanaka, eta Pokhara tabernarekin topo egiten dugunean eskubira joango gara, Errege Katolikoen zonaldera. Jakina den bezala auzoaren beherapena nabarmena da. Baina Casa Vallés-eko gilda famatuak eta bakailu tortila bokadiloa erosi aurretik, Balu goxoki-denda hilezkorrean pipa batzuk hartu ditzakegu partiduan jateko. Gogoz bagabiltza, denda vintage batera ere sartu gaitezke, Splash taberna parean dagoena hain zuzen ere. Bellas Artes-en eraikuntza atzean utzi -zein izango da haren etorkizuna?- eta Araba parkean geldialdi tekniko bat egingo dugu. Plazer bat da umeak txirristran ikusten ditugunean.

astoriaEz dezagun gure helburua ahaztu: partidua ikustera goaz eta gogo handiz gainera. Iluntzen ari da eguna. Astoria 7 hotela albo batean uzten dugunean zein zoragarriak izan ziren gure hiriko zinemak etorriko zaizkigu burura. Gure zine kritikoa den Iñaki Ortiz-ek honi buruz hitzegin zuen post polit batean. Madrileko ibilbidean gaude jada eta errotondara iristen garenean ezkerreruntz joko dugu, Art Café-an zuritoren bat hartzeko prest. Paseoa bukatu da. Polita eta probetxugarria. Azken pauso bat falta zaigu: zelaira sartu eta Reala animatu.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo