• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
naútico-trasvistiendo-la-ciudad
Irakurketa 0

ETA ROCK-AK BAHITUKO BAGINTU?

Jon Pagola @jonpagola · 07/04/2014

“Travistiendo la ciudad” liburuak rock and roll-aren historia eta estiloari berari loturiko estetikak errepasatzen ditu. Galdera bat ere botatzen du airera: zer izango litzateke gure hiriez arkitektoek pop-rock-aren patroietatik abiatuz diseinatu izan balituzte hauek?

“Rolling Stones taldeak badu haserretzen nauen abesti bat: `It’s only rock and roll but I like it’. Nola esan dezake rock and roll-a bakarrik dela? Rock and Roll-a dena da!”, dio Iñaki Gonzalez Gurpegui historia irakasle eta “Travistiendo la ciudad: estilismos, música y diseño pop/rock” liburuaren editoreak.  Aipaturiko liburua rock-aren historia eta honen estetikaren diseinua kontatzen dituen saiakera da. Irungo Arte Plastiko eta Kunsthal Diseinuen zentroan gaude eta Gurpeguiren sarrera pasionalaren ostean Tomás Carrascal Gallardo (tcgformacion@gmail.com) irakasle eta melomano praktikantearen  energia eta emozioz beteriko erakusketa didaktikoaren ordua iritsi da.

45 minututan Carrascalek 1954 urtetik -zeinetan Elvis Presley-ek haren lehen aldiz grabatu zuen Memphis-eko Sun estudio famatuan- Youtube-ren garaiko, hau da, gaur egungo “guztiak balio du”-ra arte bidaiatu du. Tribu urbano, moda eta aztarna uzten duten hainbat estetikaren eskutik joan dira musikaren historiaren 60 urte; batzuetan modu lausoan, ez hain agerikoetan gure gizarte garaikidean.

Baina “egungo musika herrikoiak”, -hala da  liburuan rock kulturari ematen dion izena- ez zuen hastapenetan zirkulu artistikoekin lotura zuzenik izan. Andy Warhol eta haren esperimentu laborategiarekin The Hacienda-ren garaia izan zen 80. hamarkadan gertatuko zenaren aurka, intelektualtasunak albo batera utzi zuen rock and roll-aren planoa “garrantzirik gabekoa, heldugabea, nabarmena, arrunta, kitsch… kontsideratzeagatik”.

Arteak eta rock-ak haien garairik onenak bizi izan dituzte eta “Travistiendo la ciudad” liburuak zehatz laburtzen du idilioa  euren artean elkar konektatzen duten hainbat errekurtso bisualen bitartez (kronologiak, grafikoak eta mapak) eta duen tonu pedagogikoaz baliatuz.

Joe Strummer -Carrascal Clash taldearen jarraitzaile sutsua da- eta Joy Division taldeko Ian Curtis-i eskainitako liburua, Kunsthal-en eta Ondarra tabernan dago salgai. Ikasleei sormen tailer batean azaldutako 2009 eta 2013 urteen bitartean egindako ausnarketak ere biltzen ditu lan honetan: nola irudikatzen duzu hiri rockero, mod edo punk-a? Zer gertatuko litzateke gure arkitektoek aintzat hartu izan balute rockaren unibertsoko estetika?

Jarraian haren ikasleek burututako Donostia eta Iruneko irudi ikusgarrienak aurkeztuko dizkizuegu:

The Slam (Andrea Alday, Ane Aranburu, Deñe Izaga)

Rocker kulturak 50. hamarkadan modan zeuden kotxe eta motorrez betetzen du hiria. 1929ko Nautiko arrazionalistari 1959ko New York-eko Guggenheim museoko marra arkitektonikoak erantsi dizkiote. Konbinazio estimulagarria

naútico-trasvistiendo-la-ciudad-dos

Free way (Helena Casero, Ione Orbegozo, Casilda Romero)

Irungo hiritarrek hain faltan duten “bisera” autozine bilakatu dute; bertara, rocker mundura, pin-up neskek eta dinner batek ematen digute ongietorria.

la-visera-irun-travistiendo-la-ciudad

Travestreet (Diego Aizpurua, Ander Sánchez, Sara Zamarro)

Mod-ak arro egongo lirateke ikasle hauetaz, izan ere, askok izan dute kontutan haien lanak burutzeko orduan. Suhiltzaileena izandako fatxadak, gaur Donostia 2016eko sede denak, mod dianaz baliatuz op art-a irudikatzen du.

trasvistiendo-la-ciudad-consti-mod

Modtzaintza (Maite Basterra, Iosu Lazkano, Ainara Rodríguez)

Mod mugimenduaren euskalduntzea: dianaren koloreak (urdina, zuria eta gorria) ikurrinaren koloreengatik izan dira ordezkatuak. Vespa eta parka-etan dabiltza ertzainak, eta Irungo Uranzu pilotalekuaren lur eta paretan, musika programa ingelesaren “Ready, Steady, go” dioen errotulua ikus daiteke logoarekin batera.

travistiendo-la-ciudad-frontón-mod

La salvación de los carrujos (Juan Álvarez, Usoa Blanco, Irene Ramos)

Hippy kultura dugu hemen ikusgai. Gurera mila eta bat modutan iritsi den kultura. Proiektu honetan Haizeen Orrazia rollo ona azaltzen duen  chill-out plaza lasaigarria bilakatu dute.

trasvistiendo-la-ciudad-peine-del-viento

Yellow Butterfly (Iñaki Benito, Aitor Jauregi, Irene Urruzola)

Woodstock espiritua Jazzaldiaren jabe egin da denboran zehar eginiko jausi baten ondorioz. Hemen ere hippy kultura dugu ikusgai Kursaaleko kuboetan.

trasvistiendo-la-ciudad-zurriola

Familiar fatal (Alicia Folch, Antonio González, Jon Horma)

70. hamarkada hasieran eman zen glam mugimenduak aire freskoa eman zion orduan nagusi zen rock mugimenduari. Rock and roll mugimenduari anbiguotasun eta trabestismoaren kutsuak ezarri zitzaizkion. New York Dolls-ak glam estetikaren aitzindari izan ziren, eta ikusgai dauden ezpain gorriek haien lehenengo albumak dakartzate gogora. Looking for a kiss… Anoetan.

trasvistiendo-la-ciudad-anoeta

Bad girls (Laura de Carballo, Haiett Fornies, Jaione Ugalde)

Imajina dezakezue John Travolta disko musika dantzatzen Konstituzio plazan bertan? Halako zerbait da neska hauek azaldu dutena: 70. hamarkadako disko dantzaleku inprobisatua Konstin, afro ile eta argi deigarriekin diskoteketako bola handi bat irudiaren jabe izanik.

travistiendo-la-ciudad-consti

KSL (Joseba Alkorta, Ana Herrán, Sara Muñoz)

Hip Hop-a eta grafitia ezin liburu honetatik at gelditu. Kasu honetan, San Martin merkatuko fatxada 70. hamarkadan Bronx auzoan sortu zen zigilu alternatibo eta kaletarrarengatik izan da markatua.

mercado-san-martin-travistiendo-la-ciudad

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo