• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
fashion-film-odditory
Pelikulak 0

FASHION FILM FESTIBALA: ZINEMA EDO PUBLIZITATEA?

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 29/04/2014

Jaialdi berria dugu Donostian, eta jada bagenituen zinemen ekitaldien zerrendara gehitu da. Ezin gara kexatu. Maiatzaren 2 eta 3an ospatuko den Fashion Film Festibalak moda du gai.

Zer dira fashion film-ak?  Hau jakiteko modurik onena datorren ostiralean, maiatzaren 2an, arratsaldeko 19:30tan Antzoki Zaharrera bertaratzea da. Bertan, Canal +-ek jaialdiaren nondik norakoak azalduko dituen erreportajea eskainiko du. Pasaden ostiraleko aurkezpenean, Nuria Viso zuzendariak “beste soporte bat gehiago” izango dela azaldu zuen. Moda etxeetan geroz eta ohikoagoa den erraminta da. Madrilen badira gisa honetako 2 jaialdi, horietako bat Mataderon. Europako hiriburu nagusienetan ere, badago halakorik. Donostia Kulturako zinema saileko zuzendaria den Josemi Beltranek azaldu zuenez, zinema eta modaren arteko konbinazioa ederra da, eta zinemazalearentzat ere erakargarria izan daiteke. Apirilaren 29 eta 30ean Fashion Film bat egiteko tailerrak egongo dira.

rueda-de-prensa-fff

Eta espero bezala, aurkezpenean egin zen lehen galdera zuzena izan zen: Zertan ezberdintzen da hau iragarki batetik? Kiko Diegok azaldu zuenez, askotan ez da produktua saltzen, markaren ideia generikoa baizik. Josemik bestalde, autore ikuspuntua duela azaldu du, iragarki batetik harago  doala eta ez dagoela zertan marka batekin lotu.  Autore adibide gisa, Polanski-k Prada-rentzat egindako fashion film-a dugu:

Adibidea oso interesgarria da. Alde batetik argia da azaltzen duen iragarki-asmoa: marka argi azaltzen da eta esloganak saltzeko mezua adierazten du. Bestetik, Polanskiren berezko marka da. Hasiera soilak, ia retroak, “La novena puerta” filma gogorarazten digu, eta gainera, haren azken filmetik “La venus de las pieles” asko aldentzen ez den garapenarekin, fetitxismoari dagokionez, rolen transformazioa eta psikoanalisiaren eszena.  Hala beraz, zinegilearen ohiko interesak azaltzen dituen obra  hau markaren loria da. Gauza bera esan dezakegu Wes Anderson-en fashion filmaz, Nouvelle Vague-n oso inspiratua:

Andersonek  bere ezaugarri behinenekin visa-rentzat egin zuen iragarkia “La noche americana” omenduz, eta horri “iragarki” deritzogu. Wes Andersonen unibertsotik atera gabe, Prada-rentzat egindako iragarkia ere bildu dugu:

Hau ere marka baten enkarguz egina da, baina helburua ez da saltzea, eta markaren izena “Prada presenta”-n bakarrik azaltzen da. Zinegilearen lana da eta aldi berean, marka aurkezteko baliogarri suertatzen da. Modaz kanpoko beste adibide bat BMW-k prestigiodun zuzendariei eskatutako Clive Owen-ekin egindako laburmetraiak dira. Kotxea arro erakusten dute, baina gauza bera esan genezake Bond-en film batean. Horietako bat Ang Lee-ren pieza ikusgarria da, “Chosen”. “Tigre eta Dragoi”-a gurpilen gainean? Dudarik gabe terreno difusuoa da, eta bertan senti daitekeen arriskurik handiena gatua erbitzat ematen  ez dutenaren sentsazioa sentitzea da.

Beharbada, publikoak ez luke hainbesteko deskonfiantza azalduko publizitate jaialdi gisa aurkeztuko balitz – Donostian ospatzen zen baina gerora, duela pare bat urte, Bilbok lapurtu zigun Sol jaialdiaren antzera-. Edozelan ere, etiketei gerra irabazi ostean, publizitatea izan edo ez, gozatzeko aukera emango duten piezak egongo diren da garrantzitsuena. Aipatutako Anderson-en lanetatik gogokoena Visa-rena dut, eta ez du izaera publizitarioa ezkutatzen. Larunbatean ikusiko diren fashio film-en autoreen artean, Lucrecia Martel-en izena da azpimarratu nahi dudana, Cannes-etik pare bat alditan pasa den zuzendari Argentinar entzutetsua. “Muta” da haren laburmetraia.

Bestalde, “fashion film” kontzeptuaren balorea aurkitzeko txanda izango da, hala ere beldurgarria da gaian espezializatutako baliabideetan, glamour-eko honetan bezala, fashion filmik onena Pitbull-en musika daramala irakurtzea:

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo