Zer dira fashion film-ak? Hau jakiteko modurik onena datorren ostiralean, maiatzaren 2an, arratsaldeko 19:30tan Antzoki Zaharrera bertaratzea da. Bertan, Canal +-ek jaialdiaren nondik norakoak azalduko dituen erreportajea eskainiko du. Pasaden ostiraleko aurkezpenean, Nuria Viso zuzendariak “beste soporte bat gehiago” izango dela azaldu zuen. Moda etxeetan geroz eta ohikoagoa den erraminta da. Madrilen badira gisa honetako 2 jaialdi, horietako bat Mataderon. Europako hiriburu nagusienetan ere, badago halakorik. Donostia Kulturako zinema saileko zuzendaria den Josemi Beltranek azaldu zuenez, zinema eta modaren arteko konbinazioa ederra da, eta zinemazalearentzat ere erakargarria izan daiteke. Apirilaren 29 eta 30ean Fashion Film bat egiteko tailerrak egongo dira.
Eta espero bezala, aurkezpenean egin zen lehen galdera zuzena izan zen: Zertan ezberdintzen da hau iragarki batetik? Kiko Diegok azaldu zuenez, askotan ez da produktua saltzen, markaren ideia generikoa baizik. Josemik bestalde, autore ikuspuntua duela azaldu du, iragarki batetik harago doala eta ez dagoela zertan marka batekin lotu. Autore adibide gisa, Polanski-k Prada-rentzat egindako fashion film-a dugu:
Adibidea oso interesgarria da. Alde batetik argia da azaltzen duen iragarki-asmoa: marka argi azaltzen da eta esloganak saltzeko mezua adierazten du. Bestetik, Polanskiren berezko marka da. Hasiera soilak, ia retroak, “La novena puerta” filma gogorarazten digu, eta gainera, haren azken filmetik “La venus de las pieles” asko aldentzen ez den garapenarekin, fetitxismoari dagokionez, rolen transformazioa eta psikoanalisiaren eszena. Hala beraz, zinegilearen ohiko interesak azaltzen dituen obra hau markaren loria da. Gauza bera esan dezakegu Wes Anderson-en fashion filmaz, Nouvelle Vague-n oso inspiratua:
Andersonek bere ezaugarri behinenekin visa-rentzat egin zuen iragarkia “La noche americana” omenduz, eta horri “iragarki” deritzogu. Wes Andersonen unibertsotik atera gabe, Prada-rentzat egindako iragarkia ere bildu dugu:
Hau ere marka baten enkarguz egina da, baina helburua ez da saltzea, eta markaren izena “Prada presenta”-n bakarrik azaltzen da. Zinegilearen lana da eta aldi berean, marka aurkezteko baliogarri suertatzen da. Modaz kanpoko beste adibide bat BMW-k prestigiodun zuzendariei eskatutako Clive Owen-ekin egindako laburmetraiak dira. Kotxea arro erakusten dute, baina gauza bera esan genezake Bond-en film batean. Horietako bat Ang Lee-ren pieza ikusgarria da, “Chosen”. “Tigre eta Dragoi”-a gurpilen gainean? Dudarik gabe terreno difusuoa da, eta bertan senti daitekeen arriskurik handiena gatua erbitzat ematen ez dutenaren sentsazioa sentitzea da.
Beharbada, publikoak ez luke hainbesteko deskonfiantza azalduko publizitate jaialdi gisa aurkeztuko balitz – Donostian ospatzen zen baina gerora, duela pare bat urte, Bilbok lapurtu zigun Sol jaialdiaren antzera-. Edozelan ere, etiketei gerra irabazi ostean, publizitatea izan edo ez, gozatzeko aukera emango duten piezak egongo diren da garrantzitsuena. Aipatutako Anderson-en lanetatik gogokoena Visa-rena dut, eta ez du izaera publizitarioa ezkutatzen. Larunbatean ikusiko diren fashio film-en autoreen artean, Lucrecia Martel-en izena da azpimarratu nahi dudana, Cannes-etik pare bat alditan pasa den zuzendari Argentinar entzutetsua. “Muta” da haren laburmetraia.
Bestalde, “fashion film” kontzeptuaren balorea aurkitzeko txanda izango da, hala ere beldurgarria da gaian espezializatutako baliabideetan, glamour-eko honetan bezala, fashion filmik onena Pitbull-en musika daramala irakurtzea:
Ez dago komentariorik