• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
feria-abril
Pintxo 0

GOURMET DONOSTIARRA ‘FERIA DE ABRIL’-EN

Bon Vivant · 15/05/2014

Bon Vivant manualak esaten duen moduan: Sevillako “Feria de Abril” bizitzan behin bisitatu behar da gutxienez. Plan gozoegia da eskapatzen uzteko. Hegazkin txartelak, ostatua, eta bagoaz.

Egia esan, etxean bezala sentitu naiz. Ezberdintasun txiki batekin. Hau da, gosariak SAKRATUAK dira. Eta ez dira tontakeria. Mundu guztiak gosaltzen du etxetik kanpo. Pertsona bakoitzak du haren konfiantzako ‘tasca’. Gosari andaluziarrak , hala du izena: zukua, kafea tostadarekin, erdia edo osorik, olio onaz lagunduta (asko dakite horretaz), tomatea eta urdaiazpiko iberikoa. Tostada york-a eta gurinarekin, ‘de manteca colorá’ diotena, patearekin… Ogiari dagokionez mota askotako eskaintza dago: mollete, opila, viena… Gosari osasuntsua. Eta adi! Oso merkea.

Atentzioa deitu didan beste gauza bat karakolengatik duten debozioa da. Haien tamaina txikia da, ez hemen edo Katalunian jaten direnen modukoa. Udaberrian, karakolen denboraldia izanik, terraza guztiak betetzen dira jendez haien eskutan karakol platertxoa dutelarik. Egarria ematen dute. Eta honi igortzen duten beroa gehitzen badiogu… hitz bakarra: GARAGARDOA. Kuboka.

Arraina, Getariakoak izango bailiran moduan maneiatzen dute. Sevilla style. Eta ez bakarrik ‘pescadito frito’-a.  Ez. Erraza da mila eratara prestatutako bakailao platertxoak edonon topatzea. Meroa, urta, eta korbina ere ederki lantzen dituzte. Kuaresma garaian, Vigilia eta egun Sainduetan, arrain asko ekoizten dute.

Iritsi eta Sainduari musu eman: omenaldia

Goazen harira. El Porvenir auzoko apopiloen etxean kokatu gara, azoka esparrutik – Calle del Infierno izenagatik ezagunagoa- 25 bat minutura. Barruan patioa duen etxea, terraza eta paretetatik gora egiten duen aihen-belarra. Jantziak zorrotik atera eta musera jokatzeari ekin diogu. Arratsaldeko 8ak dira. Taberna del Azafrán-era (c/Luis Montoto, 148) jo dugu, Nervión auzoan. Taberna aurretik genuen ezaguna, gure gonbidatzaileak diren Urrestarazu Jauna eta Irene Anderearen eztei egunean ezagutu baikenuen.  Urres Gernikako Arbola bezain euskalduna da, eta duela 8 urte etorri zen Sevillara. Horren errua Irenek du. Maitasun kontuak.

Azafrán taberna honetan ohiko bezeroak dira toreroak, kirolariak eta hiriko pertsonaia ospetsuak. Barran, marinel-erregosiak, betikoak, eta (denbora denean) ehizatuak dira nagusi. Kañak denek zerbitzatzen dituzte dotore, eta ekin diogu gureari. Errusiar entsaladarekin hasi gara, niretzat ezinbestekoa. Ezin hobeto sartzen da. Freskoa. Patata puntuan egosia eta mahonesa suabea. Ezin gehiago eskatu.

ensaladilla-azafrán

Gazta eta ketutako indioilar ‘flamenquín’-arekin jarraitu dugu. Sevillan tipikoa den tapa da hau, indioilar edo urdaiazpiko rulo gaztaduna arrautza irinetan pasatuta ( tokiz toki aldatu egiten da hau lantzeko era). Aurrerago hitz egingo dugu  honi buruz berriz ere.

Beste behin, garagardoa guztiontzat. Nire memoria handiak ez dit hutsik egin eta melatutako baratxuriz lagundutako bakailao errazioa eskatu dut. ZORAGARRIA. Zapore eztanda. Pintxoa laguntzen duen tomate saltsa behatzak miazkatzeko modukoa da. Literalki. Meritua da barnealdeko hiri batentzat bakailaoa izatea prestatutako platerik onena. Hau ez da hasi besterik egin.

bacalao-confitado-azafrán

Beste klasiko bat: kabrales gazta eta intxaurdun kroketa. Errazio bakoitzean halako 5 eta patata frijituak. Kabrales, intxaur eta bexamel finaren arteko konbinazioak zer dakit nik, zer daukan. Gehiago. Txahal masailak Jerez amontilladoz lagunduta. Xamurra eta zukutsua. Beste behin, saltsa zoragarri dago. “Primo, sacate unas cañas que estamos secos!”. Gauza animatzen hasi da.

carrillada-azafran

“Tostones de pueblo con Anchoas imperiales” delakoa, zera da: ogi tostatua  bale edo tiburoi diruditen antxoekin. Arrain gehiago. Mentreska plantxara “panadera” patata eta azukretutako baratxuriarekin. Puntuan. Nektar inperiala. Animatu naiz. Begiak plater modura jarri zaizkit ‘ketutako izokin takoa kaparra eta arraultza egosiarekin’ irakurri dudanean.  Ketutako izokina noan lekura noala eskatzea gustatzen zait, eta kasu honetan bete betean asmatu dut. Puntuan eta ez gogorra: EZIN HOBEA. Patxi (bertan zerbitzari guztiak deitzen dira Patxi), garagardoa mesedez. Eskerrik asko. Bi geratzen dira. Etxeko espezialitatea: solomilloa sagardo-mostaza erara. Bai jaun andreok, normala da Sevillan ere Zapiain sagardoa aurkitzea. Ondo dakite hauek…

Azkeneko tapa hartzeko 15 minutu itxaron beharra dago, baina hark zioen moduan “pazientzia mikatza bada ere, gozoak dira haren fruituak”.  Iritsi da kobina arranparrilan, lehenengo tapa bailitzan jan dugu. Patxi, kafeak, orujo txupitoak eta kontua, mesedez. Bueltak txaletarentzat.  Guztira 17 tapa eta 16 kaña. Azkar batean Realaren partidua ikustera joan gara, dagokion kopa eskuartean dugula. Hiru egun zoragarri dauzkagu aurretik.

Feria

Feria de Abril”-en jatorria, laborari eta abeltzainen feria, 1846eko abuztuaren 25ean datatzen da. Sevillan finkatutako bi enpresarik, Narciso Bonaplatak (katalana) eta Jose Maria de Ybarrak (euskalduna), udalbatzara apirilaren 19,20 eta 21 egunetan urteroko feria ospatzeko proposamena eraman zuten. 1920tik aurrera, feria gaur duenaren antza hartuz joan zen, egun bakar batzuetako hiri artifizial eta efimeroa. Bertan kasetak ipintzen dira bertako zein kanpoko saltzaile, parrandero, bitxien, artista eta famatuen poza suspertzeko.

Eta ziur batek baino gehiago galdetu diola haren buruari, Apirileko Feria maiatzean? – galde iezaiozue ostalarien asoziazioari, erantzun didate-. Niri bost. Abenduan pinguinoekin egiten badute ere, primeran.

Baina utz dezadan teoria albo batera. Sevillana, Tío Pepe, zalaparta eta janari arteko hiru egun izan dira. Janari asko. Zalaparta gehiegi. Jarraian, kasetek eskaintzen dituzten sei plater tipiko aurkeztuko dizkizuet. Beti ere, ondo zipriztinduak. Noan harira…

Iberikoen platera: urdaiazpikoa eta lomoa. Labanaz moztuta. Badakizue zenbat urdaiazpiko bil daitezke 3.000 kaseta hauetan? Nik ez.

jamon-lomo

Txankete piperrada: arraultza hautsiak gozo puntua duten piperrekin, patatak eta arraultz-irinetik pasatako txanketeak. Zoragarri.

pimentada-de-xankete

Urdaiazpiko eta xehakin kroketak: Azalpenik ez du behar. Urdaiazpiko egosi eta xahututako txahal kroketak. ÑAM.

croquetas

Oilasko malkoak: Bi hitz: benetako nugget-ak.

lagrimas-de-pollo

Solomilloa whisky-z bustirik: entzun moduan. Txerri solomilloa whisky-z bustirik patata frijituekin. Halako ugari jan genituen.

solomillo-al-whisky

Flamenquín: lehen azaldutakoa. Kaseta honetakoa berezia da, urdaiazpiko eta gaztaz gain, xehakina darama. Handiak dira, pertsona batentzako moduan.

flamenquin

Foie-z lagundutako karrerillak: niretzat bederen, Feriako irabazlea. Karrillera eta foie-z beteriko poltxatxoak. Errepikatuz: karrillerak eta foie-a. Bi belarri eta buztana.

delicias-de-carrillera-con-foie

Tío Pepe-z lagunduta joan da dena. Hotza. Ardoa-dastaztzeko jerezeko ontzian zerbitzatzen da, erdiraino beteta.

tito-pepe

Laburbilduz, hala joan dira Feriako hiru egunak: jan, edan, dantzatu, edan, dantzatu, jan, edan, edan, dantzatu, jan, dantzatu, jan, jan, noizbehinka hitz egin, edan, dantzatu, jan… eta horrela behin eta berriz.

Errege baten modura tratatu gaituztenei eskerrak ematea besterik ez zait geratzen: Irene eta Ion-i nire bihotzean toki handia dutelako. Poeta bat naiz. Antonio eta Rosa-ri, haien kasetako ateak irekitzeagatik. Rafael-i bere arteagatik. Reyes-i haren bizitasunagatik (eta baita zerbitzatu zigun gintonikagatik ere). Silvestre-ri, “te voy a desí una cosa”, ordu luzez gera naitekelako hura entzuten. Salvador eta Alba-ri, ezin jatorragoak agertu direlako. Maria Jesus-i. Paula-ri, dantzatzen erakusteko misioa beregain hartu izanagatik (hartz panda batek nik baina erritmo gehiago du). Ale-ri, hurrengo urtean gurean ez badago, Txinan ere ospatuko dugulako Feria. Baita Urko eta Lore-ri ere, bi donostiar Ferian aurkitzeak ez duelako preziorik.

Osasuna!

Partekatu Tweet

Bon Vivant

Me gusta disfrutar de los placeres de la vida. Sobre todo si se pueden comer. Elige un trabajo que te guste y no tendrás que trabajar ni un día de tu vida. Social Media Manager y Gastrolover.

Zure gustokoa izan daiteke

  • zumardi-kulturaldia Pintxo

    ZUMARDI: `ZENTROAN TABERNA BAT? EZTA PENTSATU ERE´

  • Puerto_de_San_Sebastián_ Pintxo

    PORTUKO JATETXEAK: NOT ONLY GUIRIS

  • hondarribia-calle-san-pedro Pintxo

    LUXUZKO PINTXO-POTEA HONDARRIBIAN

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo