• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
anjel-lertxundi_
Irakurketa 0

ANJEL LERTXUNDI: `BERRIRAKURKETA IDAZLEAREN DESTINUA DA´

Garoa @egaroa · 10/12/2014

Anjel Lertxundi da azken Berrirakurtzen zikloaren irakurtaldiaren protagonista. Bihar izango dugu Koldo Mitxelena Kulturunean. Argazkiak: Rubén Plaza eta bookhunterblog

Idazle eta lagun dugun Anjel Lertxundi da azken Berrirakurtzen /Releyendo zikloaren irakurtaldiaren protagonista. Jakina den bezala, ziklo literarioaren arduradunak Jon Benito eta Beñat Sarasola dira. Orioko idazlea Gabriel Arestiren Harri eta Herri obraz arituko da bihar arratsaldeko 19:30etan Koldo Mitxelena Kulturunearen areto nagusian. Zikloko euskarazko obra bakarra da. Garoako kideok berarekin hitzegiteko aukera izan dugu, gure idazle kuttuna baita. Galdeketa estua egin diogu.

Ánjel-Lertxundi-Garoa

Zer irizpide segi dituzu obra hautatzerako orduan? Berrirakurtaldia egingo duzun eran pentsatzen akaso?

Noizean behinka itzultzen naiz Arestiren obrara. Batzuetan arrazoi profesionalak medio (hitzaldiren bat, artikuluren bat), bestetan nire belaunaldia baldintzatu zuten testu batzuk berrirakurtzeko asmo hutsaz. Euskal literaturan modernitatearen mugarri izan ziren testuez gozatzeko. Ez dira zaharkitu, gaztetan eman zidaten indar bera izaten segitzen dute.

Partehartzea bilatuko duzu zure berrirakurketan?

Oraindik ez dakit. Ohiko hitzaldi bat ez egiten saiatuko naiz, baina ez dut ezustekoek nire Arestiren berrirakurketa lausotzerik nahi.

Poesia hautatu duzu, ukitu ez duzun diziplina bakarra. Zure Aquilesen orpazurda al da? Edo sinpleki, egokia iruditu zaizu proiektu honetarako?

Zikloko euskarazko obra bakarra da, eta Mursegok egin duen Gloria Fuertesen berrirakurketarekin batera, Harri eta Herri da poesiaren gainean eginen den bakarra. Ez dut poesiarik publikatu, baina irakurle gisa askotan jotzen dut genero honetara. Asko interesatzen zait poesia. Beti iruditu izan zait prosa idazle bati oso ondo datorkiola poesia irakurtzea: erritmo eta melodiarik gabe, prosak nekez izango du maila literarioa.

Nola jaso duzu ekimenean parte hartzeko gonbita?

Badira urte batzuk Jon Benitok proposamen literario ezohikoak egiten dizkidala. Bere proposamen baten karietara sortu zen Eskarmentuaren paperak. Esker ona berarentzat.

Mentura dugun artean lanean berrirakurketaz diharduzu. Bisionarioa zu, Anjel?

Bartleby eskribienteak bezalaxe, berrirakurketa da adinean sartutako idazlearentzako destinua. Urteak igaro ahala berritasunekiko interesa itzaltzen da, oroimenean iltzatutako liburuetara berriz itzultzeko.

berrirakurtzen-bannerra

Partekatu Tweet

Garoa

Librería Garoa, fundada en el año 1973 y refundada en 2011, tiene como única brega enriquecer la experiencia literaria de todo lector que confíe en nuestro paladar literario y ser un intermediario digno entre escritor y lector. Nada más, pero nada menos.

- http://www.egaroa.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo