• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
difret
Pelikulak 0

GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 15/04/2015

Urtero, Donostian, giza eskubideekin hitzordua dugu. Festibal honetan kalitateaz gain filmen balio etikoak kontutan hartu behar dira.

Ostiralean hasten da eta argi eta garbi esango dut: ez dirudi, hasiera batean behintzat, film handi asko daudenik. Dena dela, beti aurkitu dezakegu interesgarria den zerbait. Emakumearen presentzia garrantzitsua da bi era ezberdinetan. Alde batetik, gai ugari daude emakumearen egoera aztertzen dutenak eta bestetik zuzendari andre dexente daude. Programazio osoa zinemaldiaren webgunean  ikus dezakezue. Gainera, prezioa barregarria da: 22€ ordaintzearekin nahi adina pelikula ikus ditzakezu. 16 laburmetrai ere badaude. Nik, aldiz, 10 metraje luzeko film gomendatuko ditut:

Izen onekoak

Zuzendari ospetsuak edo ezagunak diren tituluak:

1-. “Coming Home”, Zhang Yimou

Apirilak 17 – 19:30

Seguruenik aurtengo edizioko zuzendaririk ezagunena da. Yimou aspaldi ez zait interesatzen baina azpimarratu beharra daukat, hain zuzen ere, duen ospearengatik. Inaugurazioko filma izango da eta Txinan iraultza kulturalaren garaian jasan zuten zapalketa da jorratzen den gaia. Ziur eroso ikusten dela eta doinu konbentzionala duela.

2-. “Dreamcatcher”, Kim Longinotto

Apirilak 17 – 22:30

Kim Longinotto-k sari asko irabazi ditu, besteak beste 2011.en edizioko Giza Eskubidearen Zinemaldian bertan. Kasu honetan prostituzioaren mundu ilunetik atera nahi duen emakume baten istorioa kontatzen digu.

3-. “Difret”, Zeresnay Berhane Mehari

Apirilak  18 – 16:30

Perlak atalean ikusi genuen pasa den Zinemaldian. Berlinale eta Sundance-eko festibal ospetsuetan publikoaren saria erdietsi zuen eta beraz kulturetentzako film komertziala izan daiteke. Oso istorio latza da eta bortxaketaren inguruan bueltak ematen ditu. Seguru Donostian ere arrasto sakona uzten duela.

4-. “We come as friends”, Hubert Sauper

Apirilak  18 – 19:00

Agian askok ezagutuko duzue “La pesadilla de Darwin” dokumentala, Oscar sarietan nominatua egon baitzen. Hubert Sauper-en lan berri honetan Hirugarren Munduarekin izaten diren kooperazio “faltsuen” berri ematen du eta, horrela, neokolonialismo antzeko erlazio bat suertatzen da. Modu bitxi batean kontatzen du. Kontuz: festibaleko obrarik interesanteena izan daiteke. Atsegingo duzue.

we-come-as-friends

5-. “The Cut”, Fatih Akin

Apirilak  19 – 19:30

Armeniarren genozidioaren 100. urtemuga bete da. Lehenengo Gerratean milioi armenio baino gehiago akatu zituzten, gehiago agian. Fatih Akin alemana-turkiarra zuzendari ezaguna da eta lan honen atzean dago. Duela 10 bat urte  “Contra la pared” pelikularekin estreinatu zen arrakasta handiarekin. “The Cut” Venezian egon da jada eta epaimahaiak emandako saria lortu zuen.

Zinema frantsesa

Zinema frantsesaren uzta polita izango dela esan digute eta hori beti da albiste ona.

6-. “La profesora de historia”, Marie-Castille Mention-Schaar

Apirilak 18 – 22:30

Ez da Cantet-en  “La clase” bezain ona izango baina arazoak dituzten ikasleen filmak beti izaten dira interesgarriak. Badakigu hasieran irakasleak arazoak izango dituela mutilekin eta pixkanaka-pixkanaka erlazioa hobetzen joango dela. Egiazkoa izatea nahi dugu eta, kasu honetan, hala da: benetan gertaturiko gertaera baita.

7-. “Caricaturistes, fantassins de la démocratie”, Stéphanie Valloatto
Apirilak 23 – 19:00

Gaia pil-pilean dago: karikaturak egiten dituzten 12 marrazkilari ausart ezagutuko ditugu. Arkatza edo boligrafoa fusiletarako balak baino indartsuagoa da.

8-. “Hippocrate”, Thomas Lilti
Apirilak 24 – 20:00

Festibalaren azken filma da eta lehiaketatik kanpo dago. Egoera etiko eta profesional latz bati aurre egin behar dion mediku baten istorioa kontatzen du. César sarietan nominazio batzuk izan zituen eta Reda Kateb aktoreari sari bat eman zioten.

hippocrate

 Gai bitxiak

Atentzioa deitu didaten pare bat bitxikeri:

9-. “Drone”, Tonje Hessen Schei
Apirilak 22 – 19:00

“Drone” hitza leku guztietan aurkitzen dugu, nonahi. “Fuerza Mayor” pelikulan, “Furious 7”-n ere bai… Oraingoan makina hauen atzean dauen injeniarien mundua aztertzen du eta baita nola bideojokoen konbentzioetan gaztetxoak harrapatzen dituzten . Oso itxura ona du eta, gainera, ipar-europako pelikularen bat gomendatzea beti dut gustoko.

drone

10-. “Bring the Sun Home”, Chiara Andrich eta Giovanni Pellegrini
Apirilak 23 – 22:30

Nazioarteko kooperazioan suertatzen ari diren bide berriak aztertzen ditu. Mundu osoko emakume analfabetak Indian elkartzen dira Barefoot College izeneko lekuan eta elektrizitatea sortzen ikasiko dute euren herrialdetan martxan jartzeko xedearekin. Ordu bateko dokumentala da eta  “La larme du bourreau” laburmetraia ere ikusi daiteke.

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • dock-of-the-bay-cartel Pelikulak

    DOCK OF THE BAY MAITE DUT

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo