Finantziazioa da buruhausteak sortzen dizkion arazo bat da. Arazo nagusiena. Krisia dela eta diru laguntzak eten dituzte. Dirudienez, jada ez dute interesik, ez lehen adina, behintzat. Beste hainbat kultur eragileren antzera, Dock Of The Bay musika dokumentalen jaialdiak ere crowdfundingera jo zuen 2013. urtean zeina baliabide ekonomikoak biltzeko tresna eraginkorra den. 2104ko edizioak azken unean egin zuen aurrera. Eta mirari bat da 2015eko edizioa, datorren urtarrilaren 10etik 17ra bitartean izango duguna, aurrera atera ahal izatea. Donostian ez dago musika eta zinema besarkatzen dituen beste gertakizunik. Nire jaialdirik gustokoena da. Maite dut. Hona hemen zergatik:
1
Lan heroikoa da antolatzaileena, urtero zaletasun ikaragarria erakusten dute. Instituzio publiko eta pribatuen zailtasunen aurrean, talde txiki honen gogo bizia eta ilusioa goraipatzekoa da.
Ez da diru kontua, ezta gutxiagorik ere. Ohituta gaude DENA ekonomikoki aztertzera eta estimulu ezberdinak topatzen ditugunean zoragarria da. Proiketu pertsonala. Bizi-proiektua.
3
Baina, adi: Dock of The Bay ez da soilik antolatzaileen proiektua. Musikazale eta zinemazale multzo sutsu batzuek ere berea egiten dute.
4
Gure artean komunitate sentimendua sustatu du. Eta, noski, oso gauza ederra da hori.
5
Adibide bat: aurreko igandea abenduaren 7an bizi genuen giro ederra Dock up izeneko kontzertuetan. Argazki zoriontsu hauek ez genituzke izango Dock of The Bay-rik gabe.
6
Bost axola musika dokumentalen jaialdietako ligan gauden ala ez. Baina apaltasun osoz, dagoeneko, bertan gaude.
7
Desiatzen zauden talde horietako bat ikusi nahi duzu zuzenean baina garestiegia da Bartzelona, Ingalaterra edo munduko beste puntan dagoen festival batera joatea. Lasai. Agian hemen aurkituko dituzu. Nik aurreko urtean The Stone Roses-en dokumentala ikusi nuen
Programazioaren kalitate maila altua izaten da eta guztiontzako egon ohi da: rockeroak, indie-ak, heavy-ak, elektronika zaleak, musika beltza… Musika ez baldinbaduzu asko atsegin ez ezazu ahaztu, azken finean, pelikula bat ikustera zoazela.
9
Oso aukera ona izaten da antolatzen dituzten kontzertu eta festetara joatea. Ez duzu VIP izan behar. Alderantziz. Animatu zaitez eta oso ondo pasako duzu.
10
Entretenitu eta ongi pasatzeko beharra dugu, eta baita pentsamendu eta izpiritu kritiko bat garatzekoa ere. Dock of The Bay-ren mamia da hori.
Ez dago komentariorik