Abenduak 2 astelehenaPELIKULA
“Arrebato”
Ernest Lluch Kultur Etxea, 19:15etan
Sarrera: doakoa
Iván Zulueta donostiarraren pelikula misteriotsu eta liluragarria berrikusteko aukera polita. 30 urte baino gehiago igaro diren arren ez da batere zahartu aurrerakoi zein erakargarri den “Arrebato”. Hau da Zuluetaren gailur artistikoa, Zinema Eskoletan derrigorrezko materiala bilakatu dena.
Abenduak 3 astearteaSOLASALDIA
Euskararen Nazioarteko Eguna: Anjel Lertxundi
Ernest Lluch Kultur Etxea, 19:30etan
Sarrera: doakoa
Ernest Lluch-era goaz berriro ere. Kasu honetan Ibon Sarasola eta Anjel Lertxundiren arteko solasaldiaz gozatzeko. Hizkuntzalari eta euskaltzaina den Sarasolak euskal idazle famatuarekin hitzegingo du eta haren obra eta ibilbidea errepasatuko ditu.
Abenduak 4 asteazkenaERAKUSKETA
Gipuzkoako artista berriak
Koldo Mitxelena Kulturunea, 16:00tik 20:00era
Sarrera: doakoa
7 artista berriek heuren lanak aurkezten dituzte abangoardiazko klabe batean: erakusketa baino ikusleari eskaintzen zaion bidai experimentala da, zentzuen bidez bizi beharko duena. Hori guztia, forma, irudi, soinu eta giro desberdinak sortuz teknikaren bidez eta barne leku zehatz bateko baldintzetara egokituta. Otsailaren 22ra arte dago irekita.
Abenduak 5 ostegunaKONTZERTUA
Nikki Hill
Bastero Kulturgunea, Andoain. 22:30tan
Sarrera: 12 euro (LINK)
Ostegun gauean pop-punk kutsakorra lantzen duten So Cow Le Bukowski-n arituko dira eta baita Donostian ere ahots zoragarriak dituzten The New Mendicants (Pernice Brothers eta The Teenage Funclub-eko partaideak!) taldea. Gu Andoainera goaz soul eta rock and roll basatia burutzen duen Nikki Hill ikustera. Azken boladan fama hartu duen artista da.
Abenduak 6 ostiralaFESTIBALA
Musikagela Weekend 2013
Gasteszena aretoa, 20tan
Sarrera: doakoa
Musikagela Weekend festibalaren laugarren edizioa dugu eta lehenengo gau hontan Supersweet hirukote donostiarrak The Who taldearen “Tommy” opera rock famatua bertsionatuko dute. Adi, asko merezi du eta. Gasteszenan ere taularatuko dira Los Hormigones eta Kryzer rockero gazteak.
Abenduak 7 larunbataFESTIBALA
Musikagela Weekend 2013
Gasteszena aretoa, 20tan
Sarrera: 1O euro (LINK)
Los Coronas ez dira geldirik geratzen. Australian bira arrakastatsua egin ondoren udazkena honetan “El Extraño viaje” EP bikaina kalera atera dute. Oso gustokoa dugu. Zuzenean apartekoak dira: musikari eta hizlari trebeak, barrez lehertzeko istorioak kontatzen dituzte. Surf musika egiten duten Los Galerna taldea aurretik arituko da eszenatokian.
Abenduak 10 igandeaMERKATUA
Bigarren eskuko objektuak eta artisautza
Le Bukowski, 11tik 20era
Sarrera: doakoa
Artisautza eta bigarren eskuko objektuak saltzen dira rock and roll taberna batean. Ekimena Almudena Manso donostiarrarena da eta “jendeak armarioak hustutzeko” helburuarekin egiten duela dio. Guztira 14 postu egongo dira non liburuak, diskak, arropa, eta bitxikeriak (azkeneko aldiz kazola bat saldu zen!) eskainiko diren. Pintxoak eta edariak ere badaude.
Ez dago komentariorik