Abenduak 23 astelehenaPELIKULA
“Al final todos mueren”
Kresala zinekluba (Arrasate Kalea 12), 19:30etan
Sarrera: 4 euro
Ohikoa den bezala, astea Arrasate kaleko Kutxa aretoan ekingo diogu Kresala zineklubaren eskutik. Oraingo honetan “Al final todos mueren” filma izango da ikusgai: mundaren amaierari buruzko lau kapitulu ezkerdin. Ismael Fristchi aktorea aretoan egongo da solasaldiarako.
Abenduak 24 astearteaDJ
DJ Mouk & Roll
Doka Aretoa (Erregezain, 20) 00:30etik aurrera
Sarrera: doan
Gabon gaua familiaren goxotasunean igarotzen genuen aspaldian. Azkeneko urtetan, ordea, gautxori mordoa aurkitu daiteke. Jendea ateratzen hasia da. Aukera paregabea, beraz, Antiguon dagoen Doka aretoan gure zapatilak dantza egiten gastatzeko bertan aritzen den Mouk & Roll dj-arekin. Indie, metal, punk…era guztietako musika nahasten du.
Abenduak 25 asteazkenaKONTZERTUA
Niña Coyote eta Chico Tornado
Le Bukowski, 20etan
Sarrera: doan
Stoner estiloa eta riff pisutsuak lantzen dituen bikotea oihartzuna dexente sorrarazten ari da Euskal Herrian. Koldo Soret eta Ursula Strong-ek, Surfing Kaos eta Las Culebras taldetan aurretik egondakoak, rock and roll kontzertu batekin ospatzen dute Gabon eguna. Eta gainera, Olentzerorena egiten dute kontzertua euren jarraitzaileei oparituz.
Abenduak 26 ostegunaPROIEKZIOA
Artista berrien programa 2013-2014
Koldo Mitxelena Kulturunea, 19:00etan
Sarrera: doan
Koldo Mitxelena Kulturuneak, 2013-2014ko artista berrien programaren barnean, Ainize Sarasolaren “Tarot Night” eta Antonio Macarroren “A Filme – Expedición” filma emanaldiak antolatuko ditu. Batetik, zientzia fikziozko filma, eta bestetik Macarronek lau hizkuntzetan elkarrizketa sortzaile gisa planteatzen duen pelikula.
Abenduak 27 ostiralaFESTIBALA
“Le Bukowski 25 urtez (1988-2013)”
Antzoki Zaharra, 20:00etan
Sarrera: 12 euro
Egiako rock and roll aretoak 25 urte bete ditu eta haren urteurrena ospatzeko oso festibal fina antolatu dute. Ostiral gauekoa da egunik erakargarriarena. Makala jazz Band-ek ekingo dio gauari eta jarraian Javier Sun eta Señor No-ren itzulera izango ditugu. Amaitzeko The Cubical liderra den Dan Wilson taularatuko da supertalde euskaldun batekin zein osatuko da, besteak beste, Athom Rumba, Lisabö eta Anari taldeetako partaideekin.
Abenduak 28 larunbataFESTIBALA
“Le Bukowski 25 urtez (1988-2013)”
Antzoki Zaharra, 20:00etan
Sarrera: 9 euro
Festibalaren bigarren eta azken egunean. Audience bizkaitarrak, zeintzuk udazkena honetan Gipuzkoan zehar hainbat alditan ikusteko aukera izan dugun (Jazpana Fest!, Kutxakultur Festibala, Garoa liburudenda), izango dira izarrak. Aurretik folk xamurra burutzen duen Luke Amstrong aterako da eszenatokira.
Abenduak 29 igandeaPintxo
Casino jatetxea
Lesaka
Batazbesteko prezioa: 20-25 euro
Lesaka Donostiatik 40 bat minutura dago. Beti merezi du haren xarmaz gozatzea, herria gurutzatzen duen errekatik pasiatu, harrizko etxe dotoreak ikusi eta… Casino jatetxean jan. Aparteko patata tortillaz gain, kroketa goxoak baditu, arkumea…
Ez dago komentariorik