Abenduak 9 astelehenaPELIKULA
“Berlin”
Kresala Zinekluba, 19:30etan
Sarrera: 4 euro
Arrasate kaleko Kresala Zineklubak Lou Reed-i egiten dion omenaldia. 2006ean, Reed-ek “Berlin” diska interpretatu zuen bost egun jarraian 30 musikarien laguntzarekin. Bere laguna zen Julian Schnabel-ek filmatu zuen gertaera hura. Zinemaldiko Zabaltegi atalean aurkeztu zen 2007. urtean.
Abenduak 10 astearteaKONTZERTUA
Kurt Baker Band
Le Bukowski aretoa, 20:00etan
Sarrera: 10 euro
Kurt baker 70. hamarkadan jorratzen zen power pop estiloaren jarraitzaile sutsua eta zintzoa dugu. Haren ahotsak Elvis Costello-rekin erlazionatzen ohi da eta jasotzen dituen eraginak Costello bera, Nick Lowe, Cheap Trick, Paul Collins, Ramones etabar dira. Primeran pasatzeko Rock and roll saioa. Handik metro eskaxetara, Gasteszenan, beste bi kontzertu interesgarri: Destroyer eta Lou Topet zarauztarrak.
Abenduak 11 asteazkenaPELIKULA
“Lachende Erben”
Nosferatu zikloa: Max Ophüls. 20:00etan, Antzoki Zaharra
Sarrera: 4,60 euro
Bazen garaia: Max Ophüls zinemagile alemaniarrari (1902-1957) Nosferatuk eskaintzen dion zikloa gomendatzen dugu. “Lachende Erben” zuzendariaren hirugarren komedia da eta ardoaren munduan girotua dago (izenburuaren itzulpena “Oinordeko zoriontsuak” izango litzateke).
Abenduak 12 ostegunaANTZERKIA
“El chico de la última fila”
Victoria Eugenia club, 21:00etan
Precio: 10 euros
Juan Mayorgaren testua moldatu zuen filmak, “Dans la maison”, 2012ko Urrezko Maskorra erdietsi zuen Zinemaldian eta atzo bertan Europako Zinemaren Sarietan Gidoirik Hoberenaren saria lortu zuen. Aukera ona izan daiteke François Ozon (eta Mayorga) ikuspegi berri batetik aztertzeko.
Abenduak 13 ostiralaKONTZERTUAK
Anna Calvi + Anari + Bill Ryder-Jones
Intxaurrondo Kultur Gunea, 21etan
Sarrera: 15 euro
Donostikluba zirkuitoaren barne dauden hiru kontzertu ikusteko aukera paregabea. Alde batetik, nortasun handiko bi emakume (Anna Calvi eta Anari euskalduna) eta bestetik, Bill Ryder-Jones malenkoniatsuaren itzulera, zein Gasteszenan ikusi genuen duela hiru hilabete.
Abenduak 14 larunbataHITZALDIAK
IV Musikagela Weekend 2013
Gasteszena Aretoa, 10etan / 17etan
Sarrera: doan
Musikagela Weekend festibala aurreko asteburuan kontzertuz josita egon zen. Oraingo honetan aldiz hitzaldiekin ibiliko dira buru eta belarri. Goizeko 10etatik aurrera dokumental musikalari buruzko hitzaldiak egongo dira eta arratsaldean azkeneko boladan agertu diren sustatzaile berrien txanda izango da. Informazio gehiago, hemen.
Abenduak 16, igandeaMERKATUA
Montes + Mugica
La Central Gunea, Kale Berria 5. 10etatik 15era
Sarrera: doan
Montes + Mugica denda eta estudioak igandetan antolatzen ohi duen bezala, Groseko La Central gunean merkatu berri bat antolatu du. Ez dira faltako osagarriak, vintage arropa, artea, objektuak, skate, donuts…
Ez dago komentariorik